domingo, 30 de octubre de 2011

"Aliantza politikoen eta sozialen kultura berria beharrezkoa da"

Rufi Etxeberriak ezker abertzale berria "osatzea eta indartzea" ezinbestekoa dela adierazi du. Honekin batera, "aliantza politikoen eta sozialen kultura berria" beharrezkoa dela aldarrikatu du ezker abertzaleko kidea den Rufi Etxeberriak.

Ezker abertzaleak atzo Iruñean ospatu zuen ekitaldian "ETAren erabakiarekin pozik" daudela adierazi zuen alderdiaren militanteen aurrean. Ekitaldian Rufi Etxeberriak iragan hurbilari garrantzia kendu gabe etorkizunera begiratzeko ordua dela adierazi zuen. Hemendik aurrera espero den prozesu honen aurrean "pazientzia" eskatu zuen, izan ere, "urte luzeetarako" izago da.

ETAren erabakiarekin pozik azaldu bada ere ezker abertzaleko kidea,gatazka amaitzeko beste aldetik ere pausoak eman behar dituztela azpimarratu du: «Gaur, atzo bezala, Euskal Herria ukatua den herria da». Dena den, blokeo egoera iraultzeari garrantzi berezia eman zion: «Bukatu dira gure borrokaren, ahaleginaren eta sufrimenduaren bizkar beste batzuk baliatzeko eta gizentzeko garaiak. Blokeoa hautsi ondoren, gu haziko gara».

Rufi Etxeberriaren aburuz, ezker abertzaleak sinesgarritasuna irabazi duen bitartean, espainiako estatuaren ereduak porrot egin du "irtenbiderik eskaintzeko" gai ez delako.



                               (Eusko Gudariak abesten. Iñigo Uriz, Argazki press. Berria)




Nerea Reparaz

sábado, 29 de octubre de 2011

Patxi Lopez: “Ez diot Euskadi bi zatitan banatzea utziko PNVri”


Uxue Razkin


Bilbon ospatu den PSE-EEren Batzorde Nazionalean izan da Patxi Lopez lehendakaria. Batzorde honetan, adierazpen batzuk egin ditu lehendakariak. Horien artean, PNVren eta Ezker Abertzalearen jarrerak kritikatu ditu. Lopezek argi utzi nahi izan du zeintzuk diren bake prozesurako eman behar diren pausoak. Horren kariaz, beste alderdiei gauzak argi uzteko unea dela iritzi dio. Lehendakariak esan du ez diola PNVri Euskadi bi zatitan banatzea utziko bere obsesio partikularrengatik. Lopezek gaineratu du: “Orain ETArekin bukatu dugula eta ez dutela gizartea zatitzerik lortu, ez dugu guk egingo”.

PNVren ideiak kritikatzeaz gain, Ezker Abertzalearen inguruan aritu da tartean. Ez diela bere agendan agintzen utziko azaldu du. Honen ondotik, lehendakariak gehitu du: “ETA ez da gelditu, guk geldiarazi dugu”. Lopezentzat existitzen den konflikto bakarra ETArena da eta hau amaituta, ez dagoela konfliktorik esan du. “Orain arazoak eta desberdintasunak daude, baina horiek akordioekin gainditu behar ditugu”.



Barcinari tartak jaurtitzeagatik atxilotatutako hiru lagunak askatu dituzte

Gorka Ovejero, Ibon Garcia eta Julio Villanueva dira ostegunean Barcinari Occitaniako Tolosan burura hiru tarta jaurti zizkioten lagunak. Hirurak libre geratu diren arren, Auzitegi Nazionalak noiz deituko zain geratu dira.


Nafarroako foruzainek Gorka Ovejero Ganboa eta Ibon Garcia Garrido bart gauean eta Julio Villanueva gaur Auzitegi Nazionalera eramango zituztela zabaldu zen. Atzo antzeman zituzten Iruñean, Occitaniako Tolosan Yolanda Barcina Nafarroako gobernuko lehendakariari hiru tarta botatzeagatik. Azkenean, Nafarroako foruzainak aske utzi ditu hirurak.


Hiru lagunak libre gertatu badira ere, Auzitegi Nazionalaren deiaren zai geratuko dira. Gorka Ovejero, Ibon Garcia eta Julio Villanuevari agintarien aurkako erasoa egozten zaie. Deialdiaren eguna oraindik ez da jakina.


AHT-aren egitasmoa salatzeko asmoz, Mugitu! desobedientzia mugimenduak bere gain hartu du Tolosan gertaturiko ekintza. Mugimenduak gaur arratsaldeko 19.30etan deitu du bilkurara Iruñako Mercaderes kalean.




Nerea Reparaz

viernes, 28 de octubre de 2011

Juan Mari Bandres zendu da

Juan Mari Bandres, Euskadiko Ezkerraren diputatua, eta fundatzaileetako bat izan zena hil da, 79 urte zituela, burmuineko gaixotasun larri eta luze bat dela eta. Azkenaldian ez zen politikan aritu gaixotasunak ez ziolako lanik egiten uzten. 
Politikari donostiarrak ETAko hainbat kide defendatu zituen Jurisdikzio Millitarraren eta Ordena Publikoaren aurrean 1963 eta 1975.urteetan. Horren ondorioz, hiru hilabetez Almeriara deportatu zuten.
Bandres abokatu lanak egin zituen ere, eta Jokin Gorostidi eta Itziar Aizpurua defendatu zituen Burgoseko epaiketetan, 1970.urtean. Euskadiko Ezkerraren diputatua izan zen 10 urtez, eta Burgoseko prozesuan parte hartu zuen.


Leire Regadas

jueves, 27 de octubre de 2011

Hiru tarta jaurti dizkiote Barcinari


Uxue Razkin




Nafarroako Gobernuko lehendakaria den Yolanda Barcinari hiru tarta bota dizkiote gaur Mugitu! AHT gelditzeko plataformakoek. Tolosan (Frantzian) gertatu da. Yolanda Barcina Pirineotako Lan komunitateak antolatu duen ekitaldi batean izan da eta ekintzaileek oholtzara jaitsi bezain laster berarengana joan eta tarta bota diote, Barcinari aurpegian eman diolarik. 

AHTaren aurkako kartelekin igo dira oholtzara eta panfletoak jaurti dituzte. Bitartean,  gainontzekoek hiru tarta bota dizkiote Barcinari.




 Oihartzun handiko gaia bilakatu da dagoeneko Twitter sare sozialean. Egunean zehar trend topic (gairik komentatuena) bihurtu da Barcinari jaurti dizkioten hiru tarten albistea.


martes, 25 de octubre de 2011

Segikoak izatea egotzita espetxetutako 15 gazteri zigorra baliogabetu die Gorenak

                                                                                   Leire Regadas

Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela zigorra kendu die duela urte bete segikoak izatea leporatutako 15 gazte donostiarrei. Beste epai bat egitera behartu du Auzitegi Nazionalak, akusatuen defentsek aurkeztu zituzten frogei “jaramonik egin ez” ziotelako,  esan du Gorenak.


Iazko ekainean eta uztailean epaitu zituen Donostiako 17 gazte, Segin jardun zutelakoan, eta “erakunde terroristako kide” zirela leporatu zieten. Horietako bi absolitu zituen auzitegiak. Beste 15ak zigortu zituen, esanez nahiz eta indarkeriazko ekintzarik ez egin, posible zela erakundeko kide izatea, eta beste funtzio batzuk betetzea.

Txoria txori abestia EHUko Mikel Laboa plazan

Zer da hau?


EHU-UPVko Leioako kanpusean, Mikel Laboa plazan hain zuzen ere, duela hilabete eskas eraikiriko tramankulua da argazkietan ageritakoa. Tramankulua Kampusean muuntatu zenetik denbora nahikoa pasatu bada ere, duela gutxi arte ikasleen artean ezjakintasuna orokorra izan da.

Metalezko tubo hauetatik eskua edota bestelako tresna bat tubo batetik bestera pasa ezkero, Mikel Laboaren Txoria txori abestia entzun daiteke. Horren inguruan, informazioa nahiko "urria" izan dela adierazi dute Leioako zenbait ikaslek. Ohikoa da aste hauetan zehar, ikasleak tramankulu honetan frogak egiten ikustea, beste kide batzuei entzundakoa frogatzeko asmoz.

Tresna honen inguruan askotariko iritziak zabaldu dira, baina orokorrean, positiboki baloratu dute ikasleek ideia berritzaile eta originala.















Nerea Reparaz

viernes, 21 de octubre de 2011

ETAren adierazpenaren aurrean, askotariko iritziak







Uxue Razkin


ETAk agiria plazaratu bezain laster, egunkariek beren iritzia eskaini nahi izan dute. Berri honek, jakina denez, iritzi eta interpretazio asko jaso ditu eta askotarikoak izan dira. Batzuk pozik eta itxaropentsu agertu dira ETAren adierazpenarekin. Gainontzekoek, ordea, titulatzerako orduan adierazpen horrekiko mesfidantza azaleratu dute. Horien artean,  El Mundok horrela titulatzen du gaur: “ETA alardea de sus asesinatos y emplaza al Gobierno a negociar”. ABCk ere estilo berdina erabili du: “ETA ni se disuelve ni entrega las armas”. La Razónek: “ETA cesa su actividad armada sin entregar las armas”. Beste batzuk ere izan dira tartean. Deiak “bakean” erabili du. Nafarroako egunkari salduena den Diario de Navarran, berriz, “ETA se rinde sin pedir perdón” plazaratu dute. Diario de Noticiasek “Por fín” itxaropentsu batekin osatu du portada.  


ETAk borroka armatua bukatu du





Uxue Razkin

ETAk borroka armatuarekin bukatuko duela jakinarazi zuen atzo arratsaldean Gara egunkariari helarazitako adierazpenean. Donostiako konferentzia ospatu ondoren, ETAk gatazka politikoa bideratzeko nahia plazaratu du. Hauxe izan da ETAren adierazpena:


Euskadi Ta Askatasunak, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, Adierazpen honen bidez bere erabakiaren berri eman nahi dio Euskal Herriari: Euskal Herrian burutu berri den Nazioarteko Konferentzia garrantzi politiko handiko ekimena dela deritzogu. Adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du. Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen ari da. Mendetako gatazka politikoari konponbide justu eta demokratikoa emateko aukera historikoa dago. Indarkeria eta errepresioaren aurrean elkarrizketak eta akordioak ezaugarritu behar dute aro berria. Euskal Herriaren aitortza eta herri borondatearekiko begirunea ukazioari gailendu behar zaizkio. Hori da euskal herritarren gehiengoaren nahia. Urte luzeetako borrokak sortu du aukera. Ez da bide erraza izan. Borrokaren gogorrak burkide asko betiko eraman dizkigu. Beste asko espetxea edo erbestea pairatzen ari dira. Bihoakie guztiei gure aitortza eta omenaldirik sentituena. Hemendik aurrerako bidea ere ez da erraza izango. Oraindik orain dirauen
zapalkuntzaren aurrean, urrats bakoitza, lorpen bakoitza, euskal herritarren ahalegin eta borrokaren emaitza izango da. Bide honi ekiteko Euskal Herriak aski esperientzia eta indar metatu du urteotan eta badu horretarako erabakitasuna ere.  Etorkizunari itxaropenez begiratzeko unea da. Baita ausardiaz eta arduraz jokatzeko unea ere.
Honenbestez,  ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du. ETAk Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, gatazkaren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko, konfrontazio armatua gainditu ahal izateko. Adierazpen historiko honekin ETAk bere konpromisoargi, sendo eta behin-betikoa erakusten du. ETAk, azkenik, euskal jendarteari dei egiten dio konponbide prozesuan murgil dadin, bake eta askatasun agertoki bat sortu arte.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!    GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
JO TA KE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE!
Euskal Herrian, 2011ko urriaren 20an
Euskadi Ta Askatasuna

miércoles, 19 de octubre de 2011

Erabateko eraldaketa izan du EITBko webguneak

                                                                                                          Leire Regadas


Iñigo Herce eitb.com webgunearen arduraduna Leioako EHUn egon da, webguneak jaso dituen eraldaketak azaltzeko, komunikabideek  azkenaldian jasan duten eraldaketa orokorra hizpide izanik.

Azken urteotan komunikabideetan eman diren aldaketak ikusita, (interneten garrantzi geroz eta handiagoa, kazetari eta erabiltzaileen profil aldaketa..) EITBko web orrialdeak ere bere diseinua eraldatu du. Proiektu luzea izan da, urte bat eman dute webgunea diseinatzen.

2008. urtean sortutako webgunearen antolaketa eta aurkezpena “ezegokia” zela esan du Hercek, ez zegoela ondo definituta bere izaera; “jendeak ez zekien zer zen, telebista edo irrati baten webgunea ote zen galdetzen zuten askok” adierazi du EITBko arduradunak. Izan ere, orotariko gaiak jorratzen zituzten, eta ondorioz “edukia murriztea beharrezkoa” zela esan du Hercek.

Beraz, webguneko diseinua eta edukiak aldatu eta hobetu dituzte kontsumitzaileei begira, eta oraingoan EITB taldearen webgunea dela “argi” ikusten dela adierazi du Hercek. Diseinu berri honetan ikus entzunezko materialari (TB, irrati, eta bideo multimedia atalak) eman diote lehentasuna.



Gaurkotasunak eta berehalakotasunak ere garrantzi handia dute webgunean, eta horretarako bi editore eta 80 langile dituzte, azken momentuan gertatzen denaren berri zuzenean eman dezaten. Berriak Twitter bidez ere plazaratzen dituzte, audientzia gehiagoren bila.

Webgunea eleanitza da; euskaraz, gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez irakurtzeko aukera dago. Azken biak erredakzio propioa ere badute, nahiz eta langile gutxi eduki. 

Konferentziako bost ondorioekin bat egin du ezker abertzaleak

                                (Iruñean egin zuten agerraldia Aralarreko kideek. / BERRIAtik hartua)

Astelehenean Donostian ospatutako nazioarteko konferentzian ateratako *bost ondorioekin* bat egin du guztiz ezker abertzaleak. Ondorio hauekin Euskal Herrian garai berri bat zabaltzen dela uste dute. Jarduera armatuaren behin betiko amaiera eskatu dute. Bestalde, Frantzia eta Espainiako gobernuei nola bertako eragile eta ordezkari politikoei bilerak egiten hasteko ordua dela adierazi diete. Rufi Etxeberriak erantzun "positibo" bat espero du ETArengandik.

«Bakea eta askatasunaren eraikuntza inoiz baino gertuago» dagoela adierazi du ezker abertzaleak. Prozesuan zehar egindako lana erabakikorra izan dela adierazi dute eta bere fruituak eman dituela. Testuinguru berri honetan talde politiko orok aktiboki parte hartu behar duela uste du ezker abertzaleak,  Ugartebururen hitzetan: «Guztioi dagokigu ahalegina egitea bakea eraiki ahal izateko eta gatazka politikoaren behin betiko konponbidea erdiesteko».

*bost ondorioak*


ETAri. ETAri deia, bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzeko.

Frantziako eta Espainiako gobernuei. ETAk adierazpen hori egingo balu «gatazkaren ondorioez soilik» erakunde armatuarekin negoziatzeko deia.

Biktimen aitortza. Biktima guztien aitortza eta adiskidetzean aurrera egiteko urrats sakonak egiteko eskaera.

Elkarrizketa politikoak. Politika gaiez hitz egiteko eskaera «eragile ez-bortxatzaileei eta ordezkari politikoei». Hori «herritarrei kontsultatuz» egin beharko litzatekeela diote, eta hirugarren parteek lagundu dezaketela.

Jarraipen Batzordea. Emandako aholkuak bideratzeko eta burutu daitezen laguntzeko Jarraipen Batzordea eratzeko prest agertu dira.


Nerea Reparaz.

martes, 18 de octubre de 2011

Ezker Batua ez da hauteskunde orokorretan izango


                                                                                     Leire Regadas
Ezker Batuak esan du azaroaren 20an ospatuko diren Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetara ez dela aurkeztuko. Ezker Anitza- IUrekin zerrenda bateratuei buruz akordiorik lortu ez duelako bozketara ez aurkeztea erabaki du EBk, Jose Navas bozeramaileak esan duenez. 


Javier Madrazoren ildokoek osatzen dute EB eta horiek dira 'Ezker Batua' marka osatzen dutenak, Hauteskunde Batzordeak izendatuta. Bestalde Mikel Arana eusko legeniltzarkidearen ildokoek Ezker Anitza osatu dute, IU barruan, eta duela astebete jakinarazi zituzten euren zerrendetako aurrenak. 


EBk azaroaren 27an erabakiko du Espainiako bozketan botoa Ezker Anitza-IUri eman edo ez.




lunes, 17 de octubre de 2011

Bake Konferentzia pil-pilean dago Twitterren

                                                                               Leire Regadas




Donostian ospatu berri den Nazioarteko Bake Konferentzian ETA armak behin betiko uzteko, eta gobernuei elkarrizketa eskatu diete. Gaurkoa bezelako ekitaldirik ez da ezagutu, eta ikusmina sorrarazi du jende eta politikarien artean. 




EITBk zuzenean emititu du konferentzia eta politikarien adierazpenak bildu ditu, eta Twitterren plazaratu ditu @eitbcomNoticias-ek. Argiak ere erreakzioak plazaratzen dihardu berehalakotasun osoz. Aralar, Alternatiba, Dignidad y Justicia, AVT, UPN, EA, PSE...partiduek jada eman dute beraien iritzia. 

Twitterzaleek ere iritziak eta iruzkinak idazten ari dira minuturo #konferentzia hastagh-arekin. Denetariko iritziak daude baina orokorrean itxaropentsu daude bakea lortzeko prozesuarekiko. Mayor Orejak Telemadrid-en esandakoa ( "ETAk ez du hiltzen irabazten ari delako") ere kritikatu dute Twitterzaleek. 


Hona hemen konferentziako agiria eta Ahernek irakurritako bost puntu nagusiak





domingo, 16 de octubre de 2011

Egunkari digitaleko funtzionamenduaren inguruan hitz egin du Deia.com-eko arduradunak


Uxue Razkin


Josetxu Rodriguez deia.com arduraduna web orrialdeko oinarriak azaltzen aritu da EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Leioa). Ordubeteko hitzaldi honetan, deia.com-eko webgunearen nondik norakoa azaltzeaz gain, kazetari digitalak hartu duen garrantziaz mintzatu da Rodriguez.

Egunkari digital bateko webguneak uneoro berritzeak eskatzen du. Hori izan da deia.comeko arduradunak azpimarratu nahi izan duen ideia. Bada, jendeak minutu eta 22 segundo ematen ditu berri bat irakurtzen. Irakurleak presa dauka eta denbora horretan titularrak irakurri eta batez ere, multimediak kontsultatzen ditu. Hala nola, argazkiak ikusi, iruzkinen bat idaztearekin ausartzen da, bideoak ikusten ditu…Beraz, horiek eskura izateaz arduratzen dira bertako langileak. Esate baterako, webgune honetan, sei pertsona aritzen dira edizio lanetan eta hamabost orduko txandak egiten dituzte urteko 365 egunetan. Albisteez gain, blogak tartekatzen dituzte.

Halaber, webguneko estekek beste leku batzuetara garraiatzeko aukera ematen dute, erabiltzailea denbora gehiago webgune horretan gelditzera ahalbidetzen duena. Webgunea antolatzeko plantilla moduko batzuk erabiltzen dituzte. Kokapenak garrantzi handia hartzen du egunkari digital batean. Izan ere, kazetari digitalak idaztean ez daki zenbat jendek irakurriko duen albistea. Baina horrek ez du kazetaria benetan kezkatzen,  helburua jendea erakartzea delako eta irakurlea webgune horretan mantentzeko moduan idaztea. Hau lortzeko albiste esanguratsuenak nabarmendu beharko ditu kazetari digitalak. Honen inguruan, estrategikoki beste batzuk kokatu beharko ditu irakurleak web orrialdea itxi ez dezan.  Oso lan nekagarria dela aitortu du deia.com-eko arduradunak.  


sábado, 15 de octubre de 2011

Geroa Baik Kongresurako eta Senaturako zerrendak aurkeztu ditu





Uxue Razkin

Uxue Barkos Geroa Baiko buruak, Kongresurako eta Senaturako hautagaiak aurkeztu ditu. Honekin, nafar abertzaleen, progresisten eta ezkerrekoen ahotsa izan nahi dutela azpimarratu du Barkosek. Kongresuan jarraituko duela adierazi du eta orain dela zortzi urte Nafarroa Bairekin hasi zuten lanarekin jarraitu nahi duela dio. Hala ere, gogora dezagun, koalizioan zeunden hainbat alderdik alde egin dutela eta beste koalizio bat sortu dutela. Aralarrek eta EAk Amaiur osatzen dute orain. Geroa Bai koalizioa, beraz, PNVk, Atarrabia taldeak eta Nafarroa Baiko independenteek (Zabaltzen) osatzen dute.

Amaiur eta Geroa Bairen arteko harremanaren inguruan ere aritu da Kongresurako hautagaia. Honen inguruan sortu den eztabaida guztia argitu nahi izan du. Barkosen hitzetan: “Ez da gure arerio politikoa, elkarren aurka borrokatuko dugu baina beti zintzotasunez”, adierazi du.


Mariano Rajoy: “Espainiar guztien presidentea izan nahi dut”

Uxue Razkin


Gero eta hurbilago ditugu Azaroaren 20ko hauteskunde orokorrak. Sare sozialetan “kanpaina” egitea iritzi dute batzuek, tresna eraginkorra eta boteretsua dela ikusten baitute. Horren adibide, Mariano Rajoy dugu. “Empieza el cambio lelopean egun hauetan zehar, “tuiteroen” kezkak eta galderak erantzuten ibili da PPko burua. Berak bere burua presidentetzat jotzen du jada eta kargu horretara iristean egingo dituen erreforma-aldaketak, alderdiak dituen erronkak eta proposamen guztiak aditzera eman ditu (Twitterren ikusgai ditugunak). Gobernatzeko nahia duela erakutsi du PPko buruak.
Twitter sare sozialean asko izan dira Rajoyren adierazpenak. Beste batzuen artean: “Espainiar guztienpresidentea izan nahi dut” eta “errespontsabilitatez gobernatuko dut”.


viernes, 14 de octubre de 2011

Urriak 15; Aldaketa globalerako manifestazioa

Bihar izango da Urriak15-eko manifestazioa, aldaketa politiko eta demokratiko globala eskatzeko asmoz. Maiatzak 15eko mugimendua munduan zehar hedatzen joan da, eta hainbat herrialdeetako jendea "haserretu" bilakatu da. Bihar munduko 951 hirietan egongo dira manifestaldiak 

Bost hilabete pasatu dira Maiatzak15 mugimendua jaio zenetik. Hainbat batzar eta manifestazio egon dira handik aurrera, baina biharko manifestazioa globala izango da, herrialde guztiak egun berean manifestatuko dira. Sare sozialetan eta Twitterren orain duela hilabete bat hasi ziren ekitaldia aurkezten, horri buruz informatzen, eta jendeak parte har dezan animatzen. Gaur, manifestaldirako egun bat falta denean, #TuEliges, #Yosalgo15O eta #15Oready hashtag-ak sortu dituzte Twitterzaleek, biharko deialdian parte hartzea sustatzeko. 

Hona hemen sarean manifestaldiari buruz aurki daitezkeen bideo batzuk:




Leire Regadas

jueves, 13 de octubre de 2011

Hauteskundeak gainean

Hauteskundeetarako hilabete eta zertxo bat gehiago falta denean, eztabaidak eta galderak gainezka egin dute sare sozialetan. Rubalcaba eta Rajoien arteko ziber eztabaidara kazetari ugari hurbildu dira eta proposamena aurrera eramatearen aldeko ahotsak ugariak dira dagoeneko. http://blogs.20minutos.es/premios20blogs/2011/10/11/muestra-tu-apoyo-en-tu-blog-o-pagina-web-al-ciberdebate-electoral-20-n/
Bestalde, hauteskundeak gertutik jarraitzea nahi duen orori, Youtubek EFE informazio agentziarekin batera eskaintza bikaina luzatuko dio azaroaren 20an. Kanal berezi bat zabalduko du konpainiak, bertan, bideoak egunertazen joango dira. Galderak egiteko aukera egongo da, eta urriaren 25ean 6 galdera onenak aukeratuko dira. Alderdi politikoek galdera horiek erantzungo dituzte publikoki. Galdera horien erantzunen bideoak azaroaren 4tik izango dira ikusgai.

miércoles, 12 de octubre de 2011

Chacón-ek adierazi du Libian dauden Espainiako F-18 kazak erretiratuko dituela


Carmen Chacón Espainiako defentsa ministroak esan du Libian dauden kaza F-18ak erretiratuko dituela. OTANeko UnifiedProtector” misiorako eraman zituzten F-18ak Libiara duela zazpi hilabete.

 Ministroak erabakia hartu du Trantsiziozko Kontseiluak Libiako lurraldean duen kontrola duela ikusita.Chaconek adierazi du lau kazak larunbatean bueltatuko direla Espainiara, eta operazioan lan egiten zuen urpekoak ere bere lana amaitu duela esan du, baina “prest egongo dira berriro ere bidali beharko balira” esan du. Bestalde, aireko errebastezimenduko bi hegazkin, fragata bat, eta itsas taldeko aireontzi bat Libian jarraituko dutela gaineratu du ministroak.

Berria bideokonferentzia bitartez eman die tropa espainolei, urriak 12ko desfilea hasi aurretik. 



Leire Regadas

martes, 11 de octubre de 2011

Ertzainek agerian eraman beharko dute euren zenbaki profesionala

Eusko legebiltzarrak onartu egin du Aralarrek Ertzainen identifikazioaren inguruan eginiko proposamena. Mikel Basabe Aralarreko eusko legebiltzarkideak adierazi duenez modu honetan gardentasuna eta "herritarren eta ertzainen segurtasuna" bilatzen du alderdi politikoak.


Aralarrek dio: "Gure gizartean ohikoak izaten diren manifestazioetan gertatzen diren istiluak direla eta, askotan auzibidera jotzea ohikoa izaten da, bai herritarrek zein ertzainek. Hori gertatzen denean, baina, herritarrek aurkezturiko salaketak artxibatu egiten dira, salaturiko ertzainak identifikatzerik ez delako izaten. Hori abiapuntutzat harturik, eta ikusita badirela zenbaki profesionala agerian darabilten beste leku batzuetako poliziak, legez besteko proposamena aurkeztu genuen"


Alderdi politikoak aurkezturiko proposamena Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu du. Hemendik aurrera Ertzaina bakoitzak bere identifikazio zenbakia eramango du agerian. Herrizaingo Batzordeak alde bozkatu du.


Nerea Reparaz

domingo, 9 de octubre de 2011

Interneteko erabiltzaileek PPren joakabidea salatu dute “#ProstiTuit”-ren bitartez

                                                        Mariano Rajoy.


PPk esku artean zeukan proposamena abian jarri nahi zuen Malagako konbentzioan. Hala, beren jarraitzaileei  Twitter sare sozialaren perfilak eskatzea iritzi zuten, alderdi popularraren aldeko mezuak igortzeko asmoz. Malagako konbentzioa ospatzen zen bitartean (urriaren 6tik 8ra arte),   alderdiaren aldeko mezuak sare sozialetan biderkatzea zuten helburu eta ez soilik alderdi popularrekoen kontuen bitartez, baizik eta jarraitzaileen perfilak ere erabili nahi zituzten (egunean hamar bat mezu bidaltzeko asmoa zuten). 

Hala ere, jarrera honek kritikak jaso ditu sare sozialetan. “Tuiteroek” PPren jokabidea salatu nahi izan dute berria jaso bezain laster. Hashtag (gai berdina duten mezuak biltzen dituen etiketa) horri #ProstiTuit izena ezarriz,  PPren proposamena salatu dute. PPk erakutsi duen jokabidearen inguruan eztabaidatu egin da eta entzute handiko gaia bilakatu da jada sare sozialetan. Atzo Twitterren gai komentatuena bilakatu zen.

Halaber, Carlos Soriano alderdi popularreko komunikazioko idazkariak esan du ez zituztela jarraitzaileen perfilak “inbaditu” nahi, soilik kontu horiek erabili nahi zituztela mezuak igortzeko, konbentzioa ospatzen zuten bitartean.  “Ez genuen sare sozialak mezuekin bonbardatu nahi, badakigu zeintzuk diren Interneteko arauak”, gaineratu du.

sábado, 8 de octubre de 2011

PSNk Senaturako zerrenda aldatu du

Nafarroako partidu sozialistak Senaturako zerrenda aldatzea erabaki du. Zerrendako buru joango dena Eskualdeko Exekuzio-Batzordearen bozeramailea izango da, Maria Chivite, hain zuzen ere. Hasierako proposamenean Kongresurako zerrendako bigarrena izateko hautatu zuen partiduak baina orain emakumeei garrantzi gehiago emateko asmoz, PSNk Chivite zerrandako buru joatea erabaki dute.
Emakumeek zerrendetan pisu gehiago hartzearen garrantzia azpimarratu zuen Rubalcabak. Hori ikusita, PSNkoek Rubalcabaren iradokizunari men egitea erabaki dute.

PSNk organo federalari proposatutako zerrendei oniritzia ematea eskatu dio. Hala, alde batetik, Kongresurako zerrendako buru Juan Moscoso Iruñako udaletxeko zinegotzia izanen da; bestetik, Senaturako zerrendako buru Maria Chivite joango da.
Hortaz, organo federalak PSNren proposamena onartuko balu, sozialista nafarren zerrendak honako itxura izango lukete:

-Kongresuan, (1) Juan Moscoso, (2) María José Fernández, (3) José Ángel de Andrés, (4) Valentina Azcona eta (5) Carlos Moreno.

-Senatuan, María Chivite (1) eta ordezko gisa, Javier Sanz Carramiñana eta Marian Les; María Concepción Barrachina (2) eta bere ordezkoak Josu Belio eta Ana Irene Rodeles; azkenik, Santos Cerdán (3), Raquel Santos eta Tirso Calvorekin batera (ordezkoak).

                            María Chivite pasa den irailaren 24an PSNko egoitzan (Diario de Navarra-tik hartua)

viernes, 7 de octubre de 2011

Galiziako PPko diputatu batek kargua utzi du batzorde ilegaletan inplikatua egoteagatik

                                                   Jose Blanco eta Pablo Cobián



Pablo Cobián PPko diputatua eta Oleirosko (A Coruña) udaleko zinegotziak, bere dimisioa aurkeztu zuen atzo, batzorde ilegal batzuetako kasu batean inplikatuta egoteagatik. Horretaz gain, José Blanco ministroa eta Fernando Blanco (BNG) ere auzi horretan sartuta daudela salatu du enpresari batek.

Jorge Dorribo enpresariak Lugoko 3.epaitegian deklarazioak egin ostean, Cobiánek dimisioa aurkeztu behar izan zuen. Dorribok azaltzen zuenez, Blancok Dorriboren enpresari laguntza eskaini zion eta horren truke, Dorribok dirua eman zien. 400.000 euro Blancori eta 200.000 euro Cobián diputatu popularrari.
Horren aurrean, PPko diputatuak partidua uztea erabaki du. Ez du partidua “kaltetua” ateratzerik nahi eta hortik at egon nahi du, bere errugabetasuna frogatzen duen arte.

Enpresariaren hitzen berri izan bezain laster, Blancok ere bere errugabetasuna defendatu du. Ministroak azaldu duenez, “kontu honekin jokoan dagoena nire ohorea da”.

Ibon Iparagirre preso politikoaren osasuna arriskuan dagoela salatu dute Etxerateko kideek

Ibon Iparagirre presoaren familiarrek eta Etxerateko kideek salatu dute presoaren osasuna arriskuan dagoela, eta momentu honetan infekzio bat "itzuliezina" izango litekeela, "defentsa oso baxuak dituelako". Izan ere, Iparragirrek VIH birusa dauka, eta Jaiki Hadikeko kideek ere bere osasunaren arriskuaz hitz egin dute. 
                                                             Ibon Iparagirreren familiako kideak eta Etxerateko kideak


Angelita Burgoa, Iparragirreren amak esan du presoak VIH birusa duela 17urte zituenetik, baina bizitza normala eraman zezakeela. Burgoaren esanetan, "bere gaixotasuna okerrera egin du preso dagoenetik". Bistan arazoak dituela eta ia ezin duela ikusi adierazi dute; ia ezin dituela eskutitzak irakurri eta idazteko beste presoen laguntza behar duela.  Info7 irratiak presoaren anaia elkarrizketatu du. Etxeraten izenean, Mattin Troitiñok eta Biki Gorostiagak Iparragirreren egoera salatu dute.


Bihar 11:30etan manifestaziora deitu dute Basauriko gartzelan, Iparragirre dagoen gartzelan, "Iparra galdu barik" lemapean.



jueves, 6 de octubre de 2011

Espainiako Barne ministroak presoak hurbiltzearen proposamena "hausnartu" egingo duela esan du

Antonio Camacho Espainiako Gobernuko Barne ministroak adierazi du Patxi Lopez lehendakariak eginiko proposamena "hausnartu" eta "baloratu" egingo duela. Camachok Lopezen hitzak argitu nahi izan ditu:  "Lopezek esan zuena izan zen ETA desagertu ondoren mugimendu batzuk egin daitezkeela".

Barne ministroak ETA “ahul” dagoela uste du, eta lorpen hori “demokraziari eta zuzenbide estatuari esker izan dela adierazi du.  Lopezek eta Camachok gaur ospatutako bileraren ostean, Lehendakaria Ramon Jauregirekin, Espainiako presidentetza ministroarekin, bildu da. Ramon Jauregik adierazi du Lopezek joan den astean Legebiltzarrean adierazi zuena etorkizunerako pauso garrantzitsua dela.
Jauregiri galdetu diote ea egia den Jose Antonio Ardanzak memoria liburuan dioen bezala, Ajuria Eneko itunean idatzi gabeko atal bat zegoela. Bertan, presoak kalera ateratzeko aukera agertzen zen. Espainiako presidentetza ministroak erantzun du idatzi gabe dagoena, ez dela existitzen.

Aresek Ertzaintzaren jokabidea "prfesionala" izan zela adierazi du

Rodolfo Aresek, jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, adierazi duenaren arabera istilua lehenik eta behin manifestariek hasi zuten. Ertzaintzak liskarraren aurrean “egoki eta neurri”  jokatu zuela esan du. Aralar, EA eta EB ez dira ados azaldu adierazpen horiekin. Ertzaintzak “indarkeriaz” jokatu zuela adierazi dute.
Aresek bideo batzuen bitartez, herritarrek sortutako istilua frogatu nahi izan du. Grabazioetan Kukutzaren aldeko manifestariak ageri dira Ertzaintzari objektuak jaurtitzen. Jokaera horren aurrean Ertzaintzak indarra erabiltzea besterik ez zuela adierazi du.
Jaurlaritza Kukutzako proiektuaren aurka ez dagoela adierazi du, baina indarkeria ez dela bidea berretsi du. Aralar, EA eta EB ez dira gustura geratu emandako adierazpenekin. Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkideak galdetu dio ea barne ikerketa bat zabaltzeko asmoa duen.


(GARA- Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

domingo, 2 de octubre de 2011

Alkoholaren eta tabakoaren zergak igo nahi ditu Rubalcabak, osasun publikoa onik atera dadin

Rubalcabak sistema jarrai dezan 2000milioi lortzeko neurriak proposatu ditu. Horien artean, aseguradoreei eta Espainian osasun zerbitzuak erabiltzen dituzten atzerritarrei ordainaraztea.Horrela sistema publikoan 1000milioi euro gehituko direla dio. 

Rubalcabak esan duenez, osasun publikoak urtero duen defizita 8000milioikoa delarik, 6000milioi desagertuko direla 2012.urtean gobernuak jada hartu dituen erabakietan ( farmazeutikan gastua murriztuz, batez ere). Baina "beste 2000milioi falta dira". Horietatik 1000milioi era fiskaletik sartuko dira: alkoholaren eta tabakoaren zerg ak %10ean igoz ( garagardoa eta ardoa izan ezik). Tabakoaren kasuan, bi urtetan hirugarren zergen igoera izango litzateke ( Zergadun Agentziaren arabera %15,6 igo zen pakete bakoitza 2010.enean). Beste 1000milioiak komunitateak ordaindu beharko dituzte espresuki osasuna ordaintzeko, ez beste edozertarako. 



"Zentzuzkoa da pertsona batzuek, erretzen eta edaten dutenek, gehiago ordaitzea osasun publikoa jarrai dezan.Arazoa da zerga horien %58a komunitateek biltzen dituztela, eta ez dago dirua nora joango den zehazki adierazten duen mekanismorik gobernu zentralean. Gaur arte, osasun zentimoa zen osasunera bideratutako zerga bakarra Izan ere horien kontsumoa osasun gastuetan dute ondorioa gero", esan du Rubalcabak.  





Amaiur, koalizio abertzale berriaren aurkezpena izan da gaur Iruñean

Ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatibaren aliantza elektoralaren izena da Amaiur. Azaroak 20ko hauteskundeetan egongo dira “Euskal Herrira dagozkion eskubideen” aldarrikapena egiteko. Koalizioko kide guztiek ondo deritzote izenari, GARA egunkariari esan diotenez. Larunbatean eman diote ofizialtasuna eta Iruñako Baluartean egin da aurkezpena.

Aurkezpenean, koalizioko logoa eman da ezagutzera; letra zuriak eta fondo urdinarekin, eta behean zubi antzeko batekin.



Aurkezpenean ordea ez dute esan nortzuk izango diren hauteskundeetarako hautagaiak.

Azaroak 20ko hauteskundeak, dira, koalizioko kideek esan dutenez, “Euskal Herriko fase politiko ireki berrian sakontzeko aukera da”, eta, horrenbestez “aukera ona da ere bueltarik ez duen prozesu demokratiko eta bakezalerako, beti ere posizio independentista eta ezkerzalearekin”.