domingo, 18 de diciembre de 2011

Nafarroan euskararen erabateko normalizazioa posible ote?

·Euskarak  gero eta oztopo gehiago gainditu beharko ditu aurrera jarraitzeko


Uxue Razkin

Euskara emeki-emeki bere txokoa aurkitzen saiatzen ari da Nafarroan. Orain dela urte batzuk erraldoi anglosaxoia bere laguna den gaztelaniarekin agertu zaio etxean, kalean eta ikastetxeetan. Euskarak hori ikusita, laguntza eskatu dio Nafarroako Gobernuari baina ez du babesik lortu; trabak bai, ordea. Ez da isileko kontua, gainera. UPNk askotan esan du badakitela euskararen egoera txarra dela baina hori aldatzeko ez dutela ezer egingo. Eta badirudi bere hitza betetzen ari direla, taxuz gainera.

Hizkuntza ereduen arteko nagusitasunak beti piztu izan ditu eztabaidak bai maila politikoan eta bai gizarte mailan ere. Lehen, Nafarroan euskaraz edo gaztelaniaz matrikulatzeko aukera zegoen. Orain berriz, gurasoek ingelesa hizkuntza aukeratzeko parada izan dute eta horren alde egitea erabaki dute, D eredua zokoratuta gelditu delarik. Ainhoa Razkin euskal filologoak eta euskara irakasleak honen inguruan bere iritzia eman nahi izan du: “Nafarroan D eredua desagertzeko bidean ipintzea euskararen kontrako ekimena da eta euskara izango da, horrenbestez, zurrunbilo honetan galtzaile”.
Duela hiru urte inguru, Gobernuak gaztelania eta ingelesa uztartzen dituen ereduak eskaintzeko lehen pausoak eman zituen. Gurasoen eskaria handia izan zen eta horrenbestez, ikastetxe gehiagotan ezartzea erabaki zuten, euskarak protagonismo edo garrantzi gehien zuen inguruetan. Dakigunez, British ereduak, gaztelania eta ingelesa barne hartzen ditu bere programan. TIL ereduak, berriz, ikasgaiak gaztelaniaz nahiz ingelesez ikasteko aukera ematen du. Euskara lau orduz ikasteko abagunea eskaintzen du baita.

“D ereduak desagertzen badira,
 Euskara eragozten duten ereduak inposatuko dira Euskara berezkoa duen lurralde batean, eta hori ulertezina da”
Ainhoa Razkin, euskara irakaslea

Orain krisia dela eta, hezkuntzan murrizketak izaten ari dira Nafarroan, eta euskara ere, ondorio larriak pairatzen ari da. Nafarroako Gobernuak eman dituen datuen arabera, hurrengo kurtsorako 900 mila euro inguru bideratuko dira ingelesarentzat. Euskarari, berriz,  183 mila euro emango dizkio. Aurten, berrikuntza batekin egingo dugu topo. Izan ere,  30 mila euroko partida bideratuko du Nafarroako Hezkuntza sailak gaztelaniarentzat. Aurreko urteko datuekin konparatzen baditugu, partida biak murrizketak pairatu dituzte. Murrizketa hauek sektore desberdinen artean haserrea piztu dute. Euskarari eskaintzen dioten laguntza eskas horren aurrean, euskararen aldeko taldeek “lotsagarritzat” jo dute gobernuaren erabakia.

"Nafarroan bi hizkuntza ditugu ofizial 
eta biak aintzat hartu beharrekoak dira, ez gaztelania bakarrik”
Ainhoa Razkin, euskara irakaslea


Batzuen arrakastak, besteen porrota eskatzen du. Gaur gaurkoz, badakigu zein den eredu hauen erronka nagusia, honek guztiak euskararen bazterketa ekartzen baitu. Ez da bide erraza izaten ari euskararentzat. Eredu berriak inposatu zaizkio eta murrizketen biktima zuzena izaten jarraitzen du euskara Nafarroan. Handiak izan dira euskarak gainditu behar izan dituen oztopoak eta horri aurre egiteko, badago zer egin. Horretan, Estibaliz Alonso, ikasle nafarrak hausnarketa ekarri du gurera:  “Euskara, gure altxorra dena erakutsi behar diegu errepresentatzen omen gaituzten politikariei, eta hezkuntzan diruaren beharra duela”.

Euskara komunikabideetan
Irakaskuntzaz gain, Iruñerriako komunikabideetan ere, euskara zokoratu nahian dabiltza. Edonolakoak izan daitezke tokian tokiko komunikabideak: aldizkariak, egunkariak, blogak, webguneak, irratiak…eta horrelakoak Iruñean egon, badaude. Euskara hutsean aritzen direnak, berriz, oso gutxi. Horien artean, aipatzekoak dira Ze berri? Eta Iruñerrian Auzolan aldizkariak. Populazioaren %21 irakurle potentzialak dira, baina horietatik gutxi dira aldizkari bat euskaraz erosten dutenak.
Halaber, bertako komunikabideek beti erakutsi izan dute euskara hutsean aritzeko nahia baina Iruñeako egoerarekin, ezinezkotzat jo dute. Finean, eta interesei begira, irakurleen kopuruak behera egingo zuelako nabarmen.


"Iruñan, euskaraz bizi nahi dut"

sábado, 17 de diciembre de 2011

Krisiari aurre egiteko Loteriarekin amesten

Gabonak bertan dira, eta horrekin batera etorri dira kaleko argi eta apaingarriak, familian edo lagunekin igarotzeko egunak, opariak.. Eguberriak poztasunez eta ilusioz beteriko egunak dira, horren adierazgarri da ere Gabonetako Loteria, 200 urteko ibilbidearekin. 


                                                                                                                                               Leire Regadas

         XIX.mendean jaio zen Loteria, Ciriaco González Carvajal, Indiaseko ganbera eta kontseilu ministroa zenak proposatu zuenean hura sortzea. Zergapedunak kaltetu gabe, altxor publikoaren diru sarrerak handitzeko asmoa zuen. Kadizeko Gorteek proposamena berretsi zuten, eta 200 urte geroago Loteria bizirik jarraitzen du.
         Urtero bezala, abenduaren 22an zozkatuko da Gabonetako Loteria. Aurten historian inoiz eman den diru kopururik handiena banatuko da, lehen saria 400.000 eurokoa izango da dezimo irabazle bakoitzeko. Sari potoloa ez ezik, beste sariak ere handituko dira; bigarren saria 125 milioi eurokoa izango da, eta hirugarrena 500.000 eurokoa.

                                                “Sariak handitzearen eta krisiaren 

                                    eraginez loteria gehiago saltzen ari da aurten”
Eneko Díaz,  Galdakaoko  loteria saltzailea.


“Badirudi krisia onuragarria izaten ari dela Loteriarako, sariaen handitzearekin batera ikusi dugu salmentak handitu direla, momentuz gure kasuan ia%30. Bestalde ikusi dugu ere aurten jendea arinago etorri dela erostera, normalean azken momenturako uzten zuten”, adierazi du Eneko Díaz-ek.


           Estatuko Loteria eta Apustuen aurreikuspenen arabera, loteria gehien salduko den tokia Madril izango da, ondoren Katalunia eta Andaluzia. Euskadin ia 186milioi euro gastatuko direla ere aurreikusi dute, 85 euro buruko, alegia. Probintziei begira, gehien gastatuko duten lekua Bizkaia da, bataz beste 102 euro buruko, Gipuzkoan 68euro, eta Araban 61 euro buruko.

Galdakaoko Zamakoa kaleko Loteria administraziora hurbiltzen dira galdakoztar asko, laugarren saria banatu baitzuen 90.hamarkadan. Bilbon, Azkarreta eta La Cruz-eko administrazioak dira fama gehien dituztenak. 





         Urtebetetze egun garrantzitsuren bat, famatu baten heriotz eguna, zenbaki kapikuak, hondamendi, edota kirol garaipen bateko data… askotarikoak eta xelebreak dira Gabonetako Loteria jokatzeko jendeak aukeratzen dituen zenbakiak. Erosleen heren batek edozein zenbaki hartzen duela baieztatzen duen arren, beste askok zenbaki konkretuak eskatzen dituzte zortearen bila.


         Eneko Díaz, Galdakaoko loteria saltzaileak azaldu duenez, aurten gehien saldu diren zenbakiak, ohikoak aparte, amaierako 7, 4, eta 5 zenbakiak, Bin Laden edo Simoncelli eta famatuen heriotz egunak izan dira, Japoniako lurrikara eta bestelako hondamendietako datak hautatzen dituzte ere erosleek.
Jendeak ere data pertsonal esanguratsuak hautatzen ditu dezimoak erosterako orduan, hala dio Iñigo de Prado 22 urteko gazteak, adibidez, bere ilobaren jaiotza data hautatu du zortearen  bila. "Ni ezkondu nintzen eguna hautatu dut dezimorako zenbaki bezela" esan du  Lidia Zabala ezkonberriak.
         Beste batzuek ordea, matematikak eta probabilitate jokoak nahiago dituzte sineskeriak baino. Egun arte 5 zenbakia izan da amaieran gehien errepikatu dena, 32 bider saritu da. Ondoren, amaierako 4 eta 6 zenbakiak dira sarituenak. Ia inoiz saritu ez den amaierako zenbakia, ostera, 1 zenbakia izan da. Hala ere, 7 zenbakia da eskatuena.
         15.000 zenbaki baino gehiago jokatzeko prest, 18 milioi dezimo loteria igorrita, 3.600milioi euro jokoan..
2011ko zozketa bertan da, ilusioz eta pozez betekodira beste behin familia asko, eta beste batzuek zortearen bila jarraituko dute dezimo irabazlea eskuetan eduki arte. Urtarrilaren 6an umearen loteria zozkatuko da, eta bi milioi euro irabazi daitezke, amets egiteko beste aukera bat izango da hura. Badakizue, amets egiteko, Loteria.

'Ametsen fabrika' da aurtengo Gabonetako Loteria iragarkia. Letonian grabatu zen eta 200 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte.

martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelonaren 'tiki-taka' filosofia garaile klasikoan

                                                                                                  [eitb.com]

Benzemak lehen minutuan gola sartu bazuen ere, Bartzelonaren `tiki-taka' filosofiari ezin izan zioten aurre egin Madrildarrek.

                                                                          Leire Regadas

Barçak irabazi du larunbatean Santiago Bernabeu zelaian jokatu den “El partido del siglo”klasikoa. Real Madrilek golik azkarrena sartu zuten arren, Bartzelonak bigarren denboraldian altxatu zuen burua. Pep Guardiolaren mutilek beste behin utzi zuten ikuslegoa aho-zabalik beraien joko garbi eta elegantearekin.

Mourinoren taldea gogor hasi zen jokatzen, Victor Valdesen hits egite baten ostean, Benzemak lehenengo gola sartu zuen 25.segunduan, klasiko bateko golik azkarrena. Madrildarrek partida irabazita zutela uste zuten, baina Guardiolaren mutilek ordea gogor jarraitu zuten jokatzen eta 6.minutuan Messik ia sartu zuen gola, baina Casillasek hura kornerrera bidali zuen. 


Alexis-en berdinketa
Lehenengo zatian zehar, Madridek abagune ugari izan zituen baina ez zuten bigarren golik markatu, eta blaugranak nagusitzen joan ziren. 29. minutua iristean, Alexisek 1era berdindu zuen markagailuaMessiren pasea aprobetxatuz, gola sartu zion Iker Casillasi.


Xaviren gol sinestezina
Indarberrituta bueltatu ziren bartzelonakoak zelaira bigarren zatian. Izan ere, Xavik 1-2koa jarri zuen markagailuan 52.minutuan. Areatik kanpo egin zuen jaurtiketa eta baloiak Marceloren hankan jo ondoren, Casillasen atera sartu zen zuzenean gola. 



Real Madrilek beldurra zuen. 15 partida irabazi dituzte jada eta klasikoa irabazteko faboritoak ziren, baina egoera pentsatzen zutena baino erabat desberdin bilakatu zen. 
Bartzelonak ezin hobeto gainditu zuen Madrilek sartutako lehenengo gola, energiaz beterik jokatu zuten. Alesixek eta Messik gol aukera bana izan zuten hirugarren gola markagailuan ezartzeko. Bitartean, merengeek berdintzeko aukeren bila aritu ziren, eta Cristiano Ronaldok bere aukera izan zuen berdinketa lortzeko bigarren zatiko 19.minutuan, buruz jotako jokaldi batean, baina kanpora joan zaio baloia. 



Alves-Cesc jokaldia
65. minutuan hirugarren gola sartu du Barçak. Dani Alvesek lehenengo eta Cesc Fabregasen eskutik gero sare barrura bidali zuten baloia errematearekin. 83. minutuan Kakak aukera garbia izan zuen gola sartzeko berriz ere, baina honakoan Valdesek desbideratu zuen kornerrerantz. Markagailuan azken emaitza 1-3koa izan da, talde katalanaren alde.


Nahiz eta Mourinho indarrez irabazten saiatu, Guardiolaren taldearen jokoa nagusitu zen Bernabeun beste behin, beraien `tiki-taka' filosofiari esker. 


Berdinduta daude orain Barça eta Real Madril sailkapen nagusian, kolpe handia dudarik gabe talde madrildarrarentzat.

Ikasbide morala merengeentzat

Klasiko bateko gol azkarrena lortu zuten arren,  merengeek ez zuten lortu Barça garaitzea, Pep-en mutilek erraztasunez gainditu zituzten Madrildarrak, kolpe moral latza eraginaz

Barçak nagusitasuna erakutsi zuen lehenengo aurrez aurreko klasikoan ohiko etsaiaren aurka. Mourinhoren mutilak, Valdes atezainaren huts egitea aprobetxatuz, 24. Segunduan segurtasuna eman zien gola markatu zuten. Katalanak ordea, ezustekoaren aurrean indarberrituta, bigarren zatian merengeak gainditzea lortu zuten, Madrildarrei joko onaren ikasbide zein ikasbide moral bikaina emanez.
Benzemak estreinatu zuen markagailua etxean 24. Segunduan Madrilen aldeko 1-0 jarriaz. Baina azkartasunak ez zuen inolaz ere moralki Pep-en taldea indargabetu. Lehenengo denbora zehar, Madridek abagune ugari izan ditu baina ez dute bigarren gola markatzerik lortu. 22. Minutuan Cristiano Ronaldo portugaldarrak aukera bikaina izan du, baina jaurtiketa guztiz desbideratuta kanpora joan da. Minutuak pasa ahala, Blaugranak nagusitzen hasi dira eta Alexisek 29. minutuan markagailuan jarritako 1-1 ak guztiz indarberritu ditu eta katalanen bereizgarri den jokoaren magia itzuli da Bernabeu zelaira.
Alde aurretiko estrategia dueluan Mourinhok talde erasotzaile baten alde egin zuen. Beste klasiko zein aurreko zenbait partidutan osatutako ohiko duen hirukotea ez jartzea erabaki zuen Real Madrilgo entrenatzaileak. Bere aldetik Guardiolak, azken aldiz egin ohi duen gisa, Villa zelaitik kanpo utzi zuen, partidua aulkitik behatuz. Bestalde, Alexis eta Cesc-en kobinazioarekin dianaren erdigunean eman zuen, katalana eta txiletarra gailendu egin ziren.
Atsedenaldiaren ostean Barsak poltsikoan sartu zuen Bernabeu zelaia eta merengeek porrota hasieratik usaindu ahal izan zuten. 7. Minutuan Xavik 1-2koa ezarri zuen markagailuan baloiak Marceloren hanka jo eta zorte handiz Casillasen atean sareratu zen. Casillasek ederki desbideratu zituen Guardiolaren mutilek izandako zenbait abagune.
 El centrocampista del FC Barcelona Andrés Iniesta (d) celebra con sus compañeros Xavi Hernández (i) y el argentino Lionel Messi/EFE
Alves eta Cesc-en arteko jokoari esker, 65. minutuan katalanak 1-3a ezarri zuen markagailuan merengeen irabazle esperantzak zapuztuz. Alvesen erdiraketa aproposa aprobetxatuz Cesc Fabregasek topaketako hirugarren pilota sareratu zuen.


Nerea Reparaz

domingo, 11 de diciembre de 2011

Amaiurri “lotsagarria” iruditzen zaio PPk Kongresuan berezko taldea izaten ez uztea

Uxue Razkin




Amaiur alderdiko diputatu eta senatari hautetsiek azpimarratu dute beren esfortzu “politiko eta judiziala” martxan jarri dituela kongresuan berezko taldea osatu ahal izateko; hauteskunde orokorretan zazpi eserleku lortu baitzituen. Ildo horretatik, “lotsagarritzat” jo dute PPren jokabidea.

 

Zazpi diputatuk eta bi senatarik prentsaurrekoa eman dute Iruñean. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, beren ekintza eta proposamenak Madrilen aurkeztuko dituzte. Horretaz gain, Euskal Herria nazio bezala aitortzea eta erabakitzeko aukera izatea defendatuko dutela adierazi dute Amaiur koalizioko taldekideek.

 

Ez dute honi buruz asko hitz egin nahi izan, oraindik erabakitzeke dagoelako PPk berezko taldea osatzen utziko dion ala ez. Amaiurrek adierazi du Madrilen bilduko dela Kongresuko gainontzeko taldeekin, kongresuan berezko taldea lortu ahal izateko.

 

“Berriak heltzen zaizkigunean pentsatuko dugu zer egin eta zein akordio diren beharrezkoak”, esan du Sabino Cuadra Nafarroako diputatuak. Hala ere, berezko taldea osatzen utziko ez balio, bestelako irtenbideak bilatuko ditu Amaiurrek. 

Urdangarinek Erregearen etxea bere "ekintza pribatuetatik" bereizi du

Komunikabideei bidalitako monunikatu labur batean bidez, Urdangarinek, Cristina infantaren senarrak, bere ekintza pribatuak Erregearen etxearengandik berezi nahi izan ditu. Bide batez, lege ahlkulari bat izendatu duela jakinarazi du, bozeramaile lana egingo dituena.
                                                            Nerea REPARAZ

Palmako Dukea den Iñaki Urdangarinek, luzatutako komunikatu laburrean, azken aldian bere gain eta Erregearen Etxearengain emandako informazio zein komentarioak direla eta astekabetuta dagoela. Bere "ekintza" pribatuek, Erregearen Etxearekin ez dutlea inolako zerikusirik azpimarratu nahi izan du.


Telefono dei baten bitartez EFE agentziari luzatutako komunikatu baten bitartez honakoa jakinarazi zuen Palmako Dukeak:


"Nire ekintza profesionalen harian hedabideetan agertutako informazio eta komentarioen harian oso atsekabetuta nagoela adierazi nahi dut, nire familiaren irudia eta Erregearen Etxearena jasaten ari den kateagaitik, azken hauek ez baitute nire ekintza pribatuekin zeirikusirik".


"Era berean, iragarri nahi dut Don Mario Pascual Vives lege-kontseilari eta bozeramaile lanetarako kontratatu dudala. Mario Pascual Vives Bartzelonako Abokatuen Elkargoko kidea da eta nire izenean hitz egiteko baimena izango du"


Mariano Raxoik Gorte Nagusiak osatuko dituzten izenak bihar emango ditu aditzera


Uxue Razkin


·Jorge Fernandez Díaz katalana Kongresuko lehendakarigaia izan daiteke


PPko buruak, Mariano Raxoik bihar Zuzendaritzako Batzordean Gorte Nagusiak osatuko ditu. Oraindik zehazteke daude horiek osatuko dituzten izenak baina badirudi Jorge Fernandez Diaz eta Pío García-Escudero Kongresuko eta Senatuko buruak izango direla, hurrenez hurren. PPko iturriek adierazi dutenez, Arturo García Tizón Behe Ganbarako presidentea izan daiteke.
Senatuari dagokionez, hasieran aipatutako iturriek esan dutenaren arabera, badirudi Escudero izango dela aukerarik sendoena. Hautagai honen bitartez Goi Ganbara suspertu nahi dute.
Raxoik ere Ganbara bien bozeramaileak aukeratuko ditu bihar. Honen inguruan, oraindik ez da informazio esanguratsurik eman.

PPko buruak aurreko asteartean azpimarratu zuen inork ez dakiela nortzuk diren berak aukeratu dituen pertsonak. "Inork ez daki oraindik zeintzuk aukeratu behar ditudan, eta kontrakoa esaten badute, ez dira egia esaten ari", gaineratu zuen.

viernes, 9 de diciembre de 2011

ETAren amaiera; oso iritzi desberdinak Euskadin eta Espainian

                                                                                                   Leire Regadas

ETAren amaiera oso era desberdinean ikusten dute Euskadin eta Espainian, ia kontrako iritziak dira. Hala adierazten du azaroan egin zen CIS-eko inkesta batek, ETAk borroka armatuari amaiera emango ziola adierazi ondoren. 

Soziologo batzuen ustez, euskaldunek era desberdinean ikusten dute egoera, gertuagotik bizi izan dutelako, eta Espainiako herritarrei emandako informazioa askotan interes politikoz beterik egon denez, ETAren pertzeptzioa ez dela berdina izan bi eremuetan. 

Ikus ditzagun desberdintasunak. Hasteko, euskaldunen gehiengoak (6,99) sinesten du ETAren amaieraren komunikatua benetazkoa dela, ostera, Espainiarrek ez dute orokorrean hori sinesten, gutxiengo batek izan ezik (3,97). Euskaldunen %75,4ere uste dute borroka armatua behin betiko bukatutzat eman daitekeela, eta Espainiarren %59,4 ez dute hori uste

ETAk armak uztearen zergaitia galdetzean ere ez dira ados jartzen euskaldunak eta espainiarrak. Euskaldunen arabera, lehenik eta behin ezker abertzalearen presioagatik izan dela uste dute (%67.4), gero poliziaren eraginez (%61,8), mobilizazio sozialengatik (%60,8) eta azkenik justiziaren ondorioz (%52).
Espainiarrek uste dute, ETAren amaiera gerta zedin gehien lan egin duena polizia izan dela, (%67,1), gero justiziak eginikoagatik (%59,7), ezker abertzalearen eraginez (%34,9) eta azkenik mobilizazio sozialen ondorioz (%34,6).

Zein alderdi politikok izan duen eragin gehien ETAren amaierari begira, instituzioen lana ETAren borroka armatuaren amaiera sustatzeko, Espainiako nahiz Frantziako gobernuek ETArekin hitz egin behar duten ala ez, eta presoen gerturatzeaz galdetzean ere desberdintasun handiak daude, hurrengo taulan ikus ditzakezuenez.




martes, 6 de diciembre de 2011

Aldarrikapen ekintza Tuteran, Osborne zezena Independentista bihurtu da


                                                                                                         Leire Regadas 


Aldarrikapen ekintza egin gaur Independentistak sareak Tuteran. 
Gaur Espainiako Konstituzioaren eguna izanda, "Espainiako nazionalismoaren ikur" Osborne Zezenaren gainean 'Independentzia' hitza margotu dute letra handiz Independentistak sarekoek. 

Tutera eta Argetas arteko zezenari independentzia hitza margotu diote letra handi eta larriz, "Euskal Herriak pairatzen dituen inposaketa guztiak salatzeko". Era berean, ikurriña, Nafarroako bandera eta independentziaren aldekoak zabaldu dituzte Independentista sarekoek, bengala berdeak bota dituzten bitartean "independentziari argi berdea emateko eskatzeko". 



domingo, 4 de diciembre de 2011

Itziar Gomez zinegotziak (NaBai): "Dietengatik kobratutako dirua itzuliko dut edo GKE bati emango diot"

Uxue Razkin

Itziar Gomez (NaBai) eskaini zuen prentsaurrekoan. //Diario de Navarra


Itziar Gomez zinegotziak (NaBai) azaldu du berak eskainitako prentsaurrekoan 2009. urtean bajan zegoen bitartean batzordeetara joaten zela baina azpimarratu du ez zuela intentzio txarrarekin jokatu. Zinegotziak 2000 euro jaso zituen bilera hauetara joateagatik baina ez zekien bere botoa beste baten eskuetan utz zezakeenik.


Nafarroa Baiko zinegotziak prentsaurreko bat eskaini du Uxue Barkos, bere alderdiko bozeramailearekin, Iñaki Cabasés eta Javier Leoz zinegotziekin batera. Bertan, Gomezek defendatu du gertatutakoa ez dela eskandalu bat izan, ez dela inongo arazorik existitzen, soilik hutsegite bat izan dela. Horren aurrean, NaBaiko zinegotziak barkamena eskatu du. Hala ere, Gomezek adierazi du, bere akats bakarra bajan zegoen bitartean lanera joatea izan dela, bileretan bere presentzia ordezkaezina zela pentsatzen baitzuen.


Dena den, NaBaiko zinegotziak argitu nahi izan du: “Sortu diren zalantzak gertatutakoaren aurrean, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari eta Laneko Ikuskatzailetzari honen berri emango diet, haiek azter dezaten nire jarduera bateragarria izan zen ala ez bajan nengoen bitartean”.



Uriaren omenaldian ordezkaritza zabala bildu da

Lagun ugari elkartu ziren atzo Azpetian Inazio Uria zena omentzeko asmoz. Ekitaldia  Azpeitiko Loiola auzoan ospatu zen, eguerdiko ordubatetan, ETA hil zuen tokian, hain zuzen ere.
                                                                                             Nerea REPARAZ

 Uriaren oroimenez eginiko monolitoaren inguruan bildu ziren senitarteko zein ordezkaritza politiko zabala. Azpeitiko alkateak parte hartu ez duen harren, hiletaren aurkako idatzi bat plazaratu du. Politikarien artean, Eusko Jaurlaritzatik Iñaki Arriola eta Rafael Bengoa sailburuak eta Miguel Bueno Herrizaingo sailburuordea izan ziren; EAJtik Joseba Egibar BGGko burua eta eta Arantza tapia kongresurako diputatu hautatua  eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun nagusia bertaratu ziren. Bestalde Eusko Legebiltzarreko presidentea den Arantza Quiroga izan zen bertan.PPtik Leopoldo Barrera; EAtik Pello Urizar, aldi berean Bilduko kide dena; Bildu eta Amaiurretik Rafa Lareina eta azkenik Aralarretik Aintzane Ezenarro eta Dani Maeztu.

                                 (Inaxio Uriaren omenaldia. Google imagenes)

Gernikako arkodioak Agirreren atxiloketaren "larritasuna" aipatu du

Espainiako poliziak Ohiana Agirreren Anmistiaren mugimenduaren aldeko kidea atxilotu izana gogor salatu du Gernikako akordioaren sinatzaileek.
                                                               Nerea REPARAZ

Atxiloketa hau giza eskubideen aurkakoa dela adierazi dute komunikabideetara igorritako idazki batean. Gaur egungo testuinguru politikoan horrelako jarrerek ez dutela tokirik berretsi dute akordioko sinatzaileek. «Bakea eta konponbidea eraikitzeko prozesuaren aurkako erasoa da. Zigor eta atxilotze hauek ez dute inolako heldulekurik, ez eskubideen ikuspegitik, ez justizia ikuspegitik, ez eta demokrazia ikuspegitik ere», nabarmendu dute.

Ohiana Agirrek Euskal Herri osoan konponbidea eman dadin eta bake egoera susta dadin lan handia egin duela adierazi dute aipatutako komunikatuan. Bake konferentzian ere parte hartu zuela gogorarazi dute. Gernikako akordioaren sinatzaileek elkartasuna adierazi diote Ohiana zein haren senitartekoei. Honekin batera, gertaera salatzeko mobilizaziora deitu dute.


                                 ( Ohiana Agirreren aldeko giza hesia. Argazki Press)

lunes, 28 de noviembre de 2011

Abertzaleak ez direnak ditu “begi bistan” Telletxeak

Lehen aldiz aurkeztuko da Telletxea Baionako ekialde; EAJk hamar kantonamenduetara aurkezteko asmoa bazuen ere, bostera aurkeztuko da
                                                                              Nerea REPARAZ
Jean Telletxeak ez du “begi onez” ikusten abertzaleen arteko batasuna, izan ere, modu honetan “eztabaida demokratikoak ez duela ezer irabazten uste du. Bakarrik aurkeztuko da EAJko buru gisa bost kantonamendutan. Oraingoan abertzaleak ez direnak ditu begi bistan Telletxeak zentro eskuina eta eskuinagokoak.
EAJ aurreko urteetan beste talde politiko batzuekin batu bazen ere, aurten koaliziorik ez dutela osatuko adierazi du Telletxeak. Emaitzak hobetzeko asmoz independenteki aurkeztuko da EAJ kantonamendutara. Lan asko egin dutela adierazi du Telletxeak eta ideia berri asko garatzeko asmoa dutela berretsi du, gaur egun, informazio emaile onenak direla esan du.
Abertzale eta humanista gisa aurkeztu dute euren burua. Telletxearen esanetan abertzale moderatuak dira eta sentimendu politikoaren gainetik gizakia dagoela baieztatu du. Bi proiektu aurkeztu ditu EAJk, alde batetik kostaldera begira eta bestetik Euskal Herri barnealdeari bideratuta. Baionarren bizi kalitate ona dutela helburu adierazi du eta Euskal Herri barnealdeari gehiago begiratuko diotela zin egin du.
Gazteengan ere pentsatu dutela dio EAJko buruak, eta Bilbo zein Donostiako unibertsitateekin elkarlana ez dutela baztertzen adierazi du, baina gaur egun ez dela egiten aitortu du. Lekuan lekuko gazteak bertan mantentzea nahi dituztela adierazi du, bertan ikasi eta bertan lan egiteko aukera bermatuz.
Abertzaletasunaren ideia moderatua luzatzen du Telletxeak, baina nazio bat eraikitzearen ideia Baionakoek ez dutela ulertuko adierazi du. Errealista izatea ezinbestekoa dela esan du iparraldekoak. Garapenerako bidea eta aukerak bertan daudela errepikatzen du Telletxeak.
                                 (Jean Telletxea, Ipar EHko EAJko burua )

Arnaldo Otegi: "PPren garaipen absolutua abantaila izan daiteke"

                                                                                                     Leire REGADAS

Arnaldo Otegik Vocento taldeari eskeini dio elkarrizketa   ( 2.atala hemen) gartzelatik. ETAk armak utzi ondorengo bake prozesuari eta Euskadiren etorkizun politikoari buruz aritu da, baita azaroak 20ko hauteskundeetan PPren garaipenari buruz. 




"Ez dut uste PPren garaipena bake prozesua oztopatu dezakeenik, nahiz eta lehenengo bistan hori ez dirudien" dio Otegik. Izan ere duela sei egun Rajoyk iragarri zuen ez zela Amaiurrekin bilduko.  Otegik bere ideia defendatu du, eta adierazi du borondate politikoa baldin badago, eta Rajoyk estatuburu izaten baldin badaki, "paradoxikoki" gehiengo absolutua abantaila izan daitekeela.

Bestalde, ETAk borroka armatuari amaiera eman zionean, mehatxatuengatik poztu zela adierazi du Otegik, eta uste du ETAk biktimei barkamena eskatuko diela. 




Ezker Batuak, EAJk, ERCk, BNGk eta “Coalición Canaria”k Amaiurrek berezko taldea lortzea nahi dute

Uxue Razkin





Parlamentuko alderdi txikienak beren ahotsa goratzen hasi dira. Kasu honetan, Ezker Batuak, EAJk, Ezquerra Republicanak, “Bloque Nacionalista Galego”k eta “Coalición Canaria”k Amaiaurrek eta UPyDk kongresurako berezko taldeak osatzea nahi dute, nahiz eta araudiaren arabera ez duten baldintza guztiak betetzen. Hala eta guztiz ere, azkeneko hitza PPk izango du, gehiengo osoa lortu baitzuen hauteskunde orokorretan.

Alderdi hauek guztiek hala azaldu dutenez, egoera honen aurrean eta araudia kontuan hartuta, interpretazio malgua egin daiteke Rosa Diezen partiduak eta abertzaleen koalizioak kongresuan talde independentea sortu ditzaten. 

Kongresuko araudiak zenbait irtenbide planteatzen ditu talde parlamentario bat sortzeko. Alde batetik, 15 eserleku baino gehiago duten partiduek soilik osatu dezakete taldea. Era berean, 5 diputatu eta maila nazionalean bozken %5 lortzen dituzten alderdiek ere lortu dezakete talde independentea. Horretaz gain, 15 eserleku eta aurkezten diren hauteskunde barrutietan %15ko hautagaitza duten alderdiek ere lortu dezakete. 

Amaiurrek eta UPyDk eslerleku kopuruen minimoa eskuratu dute (hurrenez hurren 5 eta 7 parlamentarioekin) baina ez da berdina gertatzen bozken ehunekoekin. Amaiurrek euskal probintzia guztietan gainditzen du muga baina Nafarroan ezin izan du lortu (%14,86rekin gelditu zen). Rosa Diezen alderdiak Estatu mailan lortu zuen kopuruari erreparatzen badiogu %4,69 izan zen.

sábado, 26 de noviembre de 2011

Aralarreko taldekide batzuek Uxue Barkosi emandako laguntza kritikatu du Zabaletak (Aralar)

 Uxue Razkin





Patxi Zabaleta, Aralarreko koordinatzailea, Amaiur koalizioak lortutako emaitzekin pozik agertu da. Era berean, uko egin dio Nafarroako Aralarreko hautesleen erabakiari, hau da, Geroa Bairi botoa emateari.

El Correon egin zioten elkarrizketan, Aralarreko buruak aurpegiratu die Aralarreko zenbait taldekideei izan duten jarrera. Izan ere, Aralarreko taldekide batzuek Geroa Bairentzat botoa eskatu zuten eta horrekin duen desadostasuna plazaratu nahi izan du Zabaletak. Horretaz gain, Ezker Abertzaleekin ados ez daudenei koaliziotik alde egiteko eskatu du Aralarreko buruak.

“Plano ideologikoari dagokionez, edozein jarrera hartzea errespetagarria da. Baina, zintzotasun politikoari dagokionez, uste dut gehiengoak erabaki zuena errespetatu behar zutela. Eta horrekin ados ez egotekotan bi irtenbide daude: lehenengoa, alderditik alde egitea eta bigarrena, gehiengoak erabaki duenaren kontra ez joatea”, azaldu du Zabaletak.