domingo, 30 de octubre de 2011

"Aliantza politikoen eta sozialen kultura berria beharrezkoa da"

Rufi Etxeberriak ezker abertzale berria "osatzea eta indartzea" ezinbestekoa dela adierazi du. Honekin batera, "aliantza politikoen eta sozialen kultura berria" beharrezkoa dela aldarrikatu du ezker abertzaleko kidea den Rufi Etxeberriak.

Ezker abertzaleak atzo Iruñean ospatu zuen ekitaldian "ETAren erabakiarekin pozik" daudela adierazi zuen alderdiaren militanteen aurrean. Ekitaldian Rufi Etxeberriak iragan hurbilari garrantzia kendu gabe etorkizunera begiratzeko ordua dela adierazi zuen. Hemendik aurrera espero den prozesu honen aurrean "pazientzia" eskatu zuen, izan ere, "urte luzeetarako" izago da.

ETAren erabakiarekin pozik azaldu bada ere ezker abertzaleko kidea,gatazka amaitzeko beste aldetik ere pausoak eman behar dituztela azpimarratu du: «Gaur, atzo bezala, Euskal Herria ukatua den herria da». Dena den, blokeo egoera iraultzeari garrantzi berezia eman zion: «Bukatu dira gure borrokaren, ahaleginaren eta sufrimenduaren bizkar beste batzuk baliatzeko eta gizentzeko garaiak. Blokeoa hautsi ondoren, gu haziko gara».

Rufi Etxeberriaren aburuz, ezker abertzaleak sinesgarritasuna irabazi duen bitartean, espainiako estatuaren ereduak porrot egin du "irtenbiderik eskaintzeko" gai ez delako.



                               (Eusko Gudariak abesten. Iñigo Uriz, Argazki press. Berria)




Nerea Reparaz

No hay comentarios:

Publicar un comentario