sábado, 29 de octubre de 2011

Patxi Lopez: “Ez diot Euskadi bi zatitan banatzea utziko PNVri”


Uxue Razkin


Bilbon ospatu den PSE-EEren Batzorde Nazionalean izan da Patxi Lopez lehendakaria. Batzorde honetan, adierazpen batzuk egin ditu lehendakariak. Horien artean, PNVren eta Ezker Abertzalearen jarrerak kritikatu ditu. Lopezek argi utzi nahi izan du zeintzuk diren bake prozesurako eman behar diren pausoak. Horren kariaz, beste alderdiei gauzak argi uzteko unea dela iritzi dio. Lehendakariak esan du ez diola PNVri Euskadi bi zatitan banatzea utziko bere obsesio partikularrengatik. Lopezek gaineratu du: “Orain ETArekin bukatu dugula eta ez dutela gizartea zatitzerik lortu, ez dugu guk egingo”.

PNVren ideiak kritikatzeaz gain, Ezker Abertzalearen inguruan aritu da tartean. Ez diela bere agendan agintzen utziko azaldu du. Honen ondotik, lehendakariak gehitu du: “ETA ez da gelditu, guk geldiarazi dugu”. Lopezentzat existitzen den konflikto bakarra ETArena da eta hau amaituta, ez dagoela konfliktorik esan du. “Orain arazoak eta desberdintasunak daude, baina horiek akordioekin gainditu behar ditugu”.



No hay comentarios:

Publicar un comentario