sábado, 1 de octubre de 2011

Geroa Bai koalizioaren buru Barkos izanen da hauteskunde orokorretan

                   Uxue Barkos Geroa Bairen kongresurako zerrendako buru izango da ( EFE// Publico.es-etik hartua)

Hauteskunde orokorretan, Uxue Barkos izango da Geroa Bairen buru. Geroa Bai koalizioa osatzen duten alderdien artean  PNV, Zabaltzen (independienteak) eta Atarrabia Taldea aurkezten dira, Nafarroa Baik osatzen zuten Aralarrek, EAk eta Batzarrek alde egin baitzuten koaliziotik. EAk eta Aralarrek Amaiur osatuko dute eta Batzarre Izquierda-Ezkerrarekin joango da azaroaren 20ko hauteskundeetara.

Geroa Bai  koalizioa atzo komunikabideen aurrean aurkeztu zuten. Ekitaldi horretan Zabaltzen aldetik, Uxue Barkos, Koldo Martínez eta Patxi Leuza egon ziren. PNVren aldetik, Manu eta Peio Ayerdi, Iosu Martinez, Gerardo Goñi, Unai Uhalde, Maria Solano eta Javier Leoz. Azkenik, Consuelo Satrustegi Atarrabia Taldetik.

Kongresurako izena erabakita duten arren, Geroa Baik oraindik ez du erabaki nor izango den koalizioaren Senatuko burua. Barkosek esan du oraindik pertsona horren erantzuna falta zaiela. Hala ere, zerrendak oraindik ez daude itxiak.

Nafarroa Bai-tik, Geroa Bai-ra

Aldaketak jazo dira maiatzaren 22ko hauteskundeak ospatu zirenetik. Izan ere, koalizioa izenaz aldatu dute azaroaren 20ko hauteskundeetarako. Barkosek ekitaldian hitza hartu du eta aldaketa horren zergatia azaldu du. Aralarrek ez dio utzi koalizioari Nafarroa Bairen izenarekin hauteskundeetara aurkeztea. Barkosek azaldu duenez, “ez gara horrelako eztabaidetan sartuko, gizarteak arazo larriagoak baititu”. Kongresurako zerrendako buruak koalizioaren izen berria defendatu du. Geroa bai koalizioa Nafarroako etorkizuneko apustua dela esan du eta gaineratu du,
“Nafarroak beste erantzun bat merezi duela pentsatzen dugu bai osasunean, bai hezkuntzan eta bai politika orokorrean”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario