martes, 11 de octubre de 2011

Ertzainek agerian eraman beharko dute euren zenbaki profesionala

Eusko legebiltzarrak onartu egin du Aralarrek Ertzainen identifikazioaren inguruan eginiko proposamena. Mikel Basabe Aralarreko eusko legebiltzarkideak adierazi duenez modu honetan gardentasuna eta "herritarren eta ertzainen segurtasuna" bilatzen du alderdi politikoak.


Aralarrek dio: "Gure gizartean ohikoak izaten diren manifestazioetan gertatzen diren istiluak direla eta, askotan auzibidera jotzea ohikoa izaten da, bai herritarrek zein ertzainek. Hori gertatzen denean, baina, herritarrek aurkezturiko salaketak artxibatu egiten dira, salaturiko ertzainak identifikatzerik ez delako izaten. Hori abiapuntutzat harturik, eta ikusita badirela zenbaki profesionala agerian darabilten beste leku batzuetako poliziak, legez besteko proposamena aurkeztu genuen"


Alderdi politikoak aurkezturiko proposamena Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu du. Hemendik aurrera Ertzaina bakoitzak bere identifikazio zenbakia eramango du agerian. Herrizaingo Batzordeak alde bozkatu du.


Nerea Reparaz

No hay comentarios:

Publicar un comentario