sábado, 1 de octubre de 2011

Epaiketa politikoak alde batera uzteko manifestaldia egon da Iruñean, Eleak-en eskutik

Epaiketa politikoak bertan behera uzteko eskatu dute manifestazio baten bidez Iruñean, Eleak-ek antolatuta. "Euskal Herria bizitzen ari den ziklo berria dela eta" eskatzen dute. Eleako kideek esan dutenez: "orain beste egoera politiko batean murgildurik gaude. Orain epaiketak gelditzea dagokigu". 

Expe Iriarte eta Juanje Soria Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduko kideek Iruñeko kaleetan «aski da» lemapean manifestatu dira ere.  Manifestazioaren amaieran Uriartek eta Soriak esan dute epaiketa politikoak bertan behera utzi behar direla: "Epaiketa hauek guztiak gelditzeko espetxean dauden lagun guztiak askatzeko aldarrikapena egin dezazuen gustatuko litzaiguke"


Manifestazioa hasi aurretik, Bilduko parlamentari Maiorga Ramirezek eta Bakartxo Ruizek, komunikabideen aurrean manifestazioarekiko adostasuna azaldu, eta «ziklo politiko berri honetan» epaiketa politikoak bertan behera uzteko beharra aldarrikatu dute. 
Era berean, Joxean Agirre Eleak mugimenduko eledunak ere kazetarien aurrean adierazi dute manifestazioak "izugarrizko garrantzia" duela. Manifestazioa Eskubide guztiak denontzat lemapean egin du aurrera.

Manifestazio jendetsua izan da.  Maiorga Ramirez eta Bakartxo Ruizez gain, bertan ziren, besteak beste, ezker abertzaleko Tasio Erkizia eta Txelui Moreno eta Aralarreko Txentxo Jimenez. Gainera, beste hainbat ordezkari politikok eta gizarte eragilek babesa agertu diote aurretik deialdiari: Juan Carlos Longas Nafarroa Baikoa, Juan Antonio Urbiola EAJren Napar Buru Batzarreko presidente ohia, Xabier Barber ESK-koa, Josu Goñi CCOOko ordezkaria, Eduardo Lakasta EILASeko kidea, Ana Elvira Lokarriko kidea...



No hay comentarios:

Publicar un comentario