jueves, 6 de octubre de 2011

Espainiako Barne ministroak presoak hurbiltzearen proposamena "hausnartu" egingo duela esan du

Antonio Camacho Espainiako Gobernuko Barne ministroak adierazi du Patxi Lopez lehendakariak eginiko proposamena "hausnartu" eta "baloratu" egingo duela. Camachok Lopezen hitzak argitu nahi izan ditu:  "Lopezek esan zuena izan zen ETA desagertu ondoren mugimendu batzuk egin daitezkeela".

Barne ministroak ETA “ahul” dagoela uste du, eta lorpen hori “demokraziari eta zuzenbide estatuari esker izan dela adierazi du.  Lopezek eta Camachok gaur ospatutako bileraren ostean, Lehendakaria Ramon Jauregirekin, Espainiako presidentetza ministroarekin, bildu da. Ramon Jauregik adierazi du Lopezek joan den astean Legebiltzarrean adierazi zuena etorkizunerako pauso garrantzitsua dela.
Jauregiri galdetu diote ea egia den Jose Antonio Ardanzak memoria liburuan dioen bezala, Ajuria Eneko itunean idatzi gabeko atal bat zegoela. Bertan, presoak kalera ateratzeko aukera agertzen zen. Espainiako presidentetza ministroak erantzun du idatzi gabe dagoena, ez dela existitzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario