miércoles, 19 de octubre de 2011

Erabateko eraldaketa izan du EITBko webguneak

                                                                                                          Leire Regadas


Iñigo Herce eitb.com webgunearen arduraduna Leioako EHUn egon da, webguneak jaso dituen eraldaketak azaltzeko, komunikabideek  azkenaldian jasan duten eraldaketa orokorra hizpide izanik.

Azken urteotan komunikabideetan eman diren aldaketak ikusita, (interneten garrantzi geroz eta handiagoa, kazetari eta erabiltzaileen profil aldaketa..) EITBko web orrialdeak ere bere diseinua eraldatu du. Proiektu luzea izan da, urte bat eman dute webgunea diseinatzen.

2008. urtean sortutako webgunearen antolaketa eta aurkezpena “ezegokia” zela esan du Hercek, ez zegoela ondo definituta bere izaera; “jendeak ez zekien zer zen, telebista edo irrati baten webgunea ote zen galdetzen zuten askok” adierazi du EITBko arduradunak. Izan ere, orotariko gaiak jorratzen zituzten, eta ondorioz “edukia murriztea beharrezkoa” zela esan du Hercek.

Beraz, webguneko diseinua eta edukiak aldatu eta hobetu dituzte kontsumitzaileei begira, eta oraingoan EITB taldearen webgunea dela “argi” ikusten dela adierazi du Hercek. Diseinu berri honetan ikus entzunezko materialari (TB, irrati, eta bideo multimedia atalak) eman diote lehentasuna.



Gaurkotasunak eta berehalakotasunak ere garrantzi handia dute webgunean, eta horretarako bi editore eta 80 langile dituzte, azken momentuan gertatzen denaren berri zuzenean eman dezaten. Berriak Twitter bidez ere plazaratzen dituzte, audientzia gehiagoren bila.

Webgunea eleanitza da; euskaraz, gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez irakurtzeko aukera dago. Azken biak erredakzio propioa ere badute, nahiz eta langile gutxi eduki. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario