domingo, 9 de octubre de 2011

Interneteko erabiltzaileek PPren joakabidea salatu dute “#ProstiTuit”-ren bitartez

                                                        Mariano Rajoy.


PPk esku artean zeukan proposamena abian jarri nahi zuen Malagako konbentzioan. Hala, beren jarraitzaileei  Twitter sare sozialaren perfilak eskatzea iritzi zuten, alderdi popularraren aldeko mezuak igortzeko asmoz. Malagako konbentzioa ospatzen zen bitartean (urriaren 6tik 8ra arte),   alderdiaren aldeko mezuak sare sozialetan biderkatzea zuten helburu eta ez soilik alderdi popularrekoen kontuen bitartez, baizik eta jarraitzaileen perfilak ere erabili nahi zituzten (egunean hamar bat mezu bidaltzeko asmoa zuten). 

Hala ere, jarrera honek kritikak jaso ditu sare sozialetan. “Tuiteroek” PPren jokabidea salatu nahi izan dute berria jaso bezain laster. Hashtag (gai berdina duten mezuak biltzen dituen etiketa) horri #ProstiTuit izena ezarriz,  PPren proposamena salatu dute. PPk erakutsi duen jokabidearen inguruan eztabaidatu egin da eta entzute handiko gaia bilakatu da jada sare sozialetan. Atzo Twitterren gai komentatuena bilakatu zen.

Halaber, Carlos Soriano alderdi popularreko komunikazioko idazkariak esan du ez zituztela jarraitzaileen perfilak “inbaditu” nahi, soilik kontu horiek erabili nahi zituztela mezuak igortzeko, konbentzioa ospatzen zuten bitartean.  “Ez genuen sare sozialak mezuekin bonbardatu nahi, badakigu zeintzuk diren Interneteko arauak”, gaineratu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario