lunes, 28 de noviembre de 2011

Abertzaleak ez direnak ditu “begi bistan” Telletxeak

Lehen aldiz aurkeztuko da Telletxea Baionako ekialde; EAJk hamar kantonamenduetara aurkezteko asmoa bazuen ere, bostera aurkeztuko da
                                                                              Nerea REPARAZ
Jean Telletxeak ez du “begi onez” ikusten abertzaleen arteko batasuna, izan ere, modu honetan “eztabaida demokratikoak ez duela ezer irabazten uste du. Bakarrik aurkeztuko da EAJko buru gisa bost kantonamendutan. Oraingoan abertzaleak ez direnak ditu begi bistan Telletxeak zentro eskuina eta eskuinagokoak.
EAJ aurreko urteetan beste talde politiko batzuekin batu bazen ere, aurten koaliziorik ez dutela osatuko adierazi du Telletxeak. Emaitzak hobetzeko asmoz independenteki aurkeztuko da EAJ kantonamendutara. Lan asko egin dutela adierazi du Telletxeak eta ideia berri asko garatzeko asmoa dutela berretsi du, gaur egun, informazio emaile onenak direla esan du.
Abertzale eta humanista gisa aurkeztu dute euren burua. Telletxearen esanetan abertzale moderatuak dira eta sentimendu politikoaren gainetik gizakia dagoela baieztatu du. Bi proiektu aurkeztu ditu EAJk, alde batetik kostaldera begira eta bestetik Euskal Herri barnealdeari bideratuta. Baionarren bizi kalitate ona dutela helburu adierazi du eta Euskal Herri barnealdeari gehiago begiratuko diotela zin egin du.
Gazteengan ere pentsatu dutela dio EAJko buruak, eta Bilbo zein Donostiako unibertsitateekin elkarlana ez dutela baztertzen adierazi du, baina gaur egun ez dela egiten aitortu du. Lekuan lekuko gazteak bertan mantentzea nahi dituztela adierazi du, bertan ikasi eta bertan lan egiteko aukera bermatuz.
Abertzaletasunaren ideia moderatua luzatzen du Telletxeak, baina nazio bat eraikitzearen ideia Baionakoek ez dutela ulertuko adierazi du. Errealista izatea ezinbestekoa dela esan du iparraldekoak. Garapenerako bidea eta aukerak bertan daudela errepikatzen du Telletxeak.
                                 (Jean Telletxea, Ipar EHko EAJko burua )

Arnaldo Otegi: "PPren garaipen absolutua abantaila izan daiteke"

                                                                                                     Leire REGADAS

Arnaldo Otegik Vocento taldeari eskeini dio elkarrizketa   ( 2.atala hemen) gartzelatik. ETAk armak utzi ondorengo bake prozesuari eta Euskadiren etorkizun politikoari buruz aritu da, baita azaroak 20ko hauteskundeetan PPren garaipenari buruz. 




"Ez dut uste PPren garaipena bake prozesua oztopatu dezakeenik, nahiz eta lehenengo bistan hori ez dirudien" dio Otegik. Izan ere duela sei egun Rajoyk iragarri zuen ez zela Amaiurrekin bilduko.  Otegik bere ideia defendatu du, eta adierazi du borondate politikoa baldin badago, eta Rajoyk estatuburu izaten baldin badaki, "paradoxikoki" gehiengo absolutua abantaila izan daitekeela.

Bestalde, ETAk borroka armatuari amaiera eman zionean, mehatxatuengatik poztu zela adierazi du Otegik, eta uste du ETAk biktimei barkamena eskatuko diela. 




Ezker Batuak, EAJk, ERCk, BNGk eta “Coalición Canaria”k Amaiurrek berezko taldea lortzea nahi dute

Uxue Razkin





Parlamentuko alderdi txikienak beren ahotsa goratzen hasi dira. Kasu honetan, Ezker Batuak, EAJk, Ezquerra Republicanak, “Bloque Nacionalista Galego”k eta “Coalición Canaria”k Amaiaurrek eta UPyDk kongresurako berezko taldeak osatzea nahi dute, nahiz eta araudiaren arabera ez duten baldintza guztiak betetzen. Hala eta guztiz ere, azkeneko hitza PPk izango du, gehiengo osoa lortu baitzuen hauteskunde orokorretan.

Alderdi hauek guztiek hala azaldu dutenez, egoera honen aurrean eta araudia kontuan hartuta, interpretazio malgua egin daiteke Rosa Diezen partiduak eta abertzaleen koalizioak kongresuan talde independentea sortu ditzaten. 

Kongresuko araudiak zenbait irtenbide planteatzen ditu talde parlamentario bat sortzeko. Alde batetik, 15 eserleku baino gehiago duten partiduek soilik osatu dezakete taldea. Era berean, 5 diputatu eta maila nazionalean bozken %5 lortzen dituzten alderdiek ere lortu dezakete talde independentea. Horretaz gain, 15 eserleku eta aurkezten diren hauteskunde barrutietan %15ko hautagaitza duten alderdiek ere lortu dezakete. 

Amaiurrek eta UPyDk eslerleku kopuruen minimoa eskuratu dute (hurrenez hurren 5 eta 7 parlamentarioekin) baina ez da berdina gertatzen bozken ehunekoekin. Amaiurrek euskal probintzia guztietan gainditzen du muga baina Nafarroan ezin izan du lortu (%14,86rekin gelditu zen). Rosa Diezen alderdiak Estatu mailan lortu zuen kopuruari erreparatzen badiogu %4,69 izan zen.

sábado, 26 de noviembre de 2011

Aralarreko taldekide batzuek Uxue Barkosi emandako laguntza kritikatu du Zabaletak (Aralar)

 Uxue Razkin





Patxi Zabaleta, Aralarreko koordinatzailea, Amaiur koalizioak lortutako emaitzekin pozik agertu da. Era berean, uko egin dio Nafarroako Aralarreko hautesleen erabakiari, hau da, Geroa Bairi botoa emateari.

El Correon egin zioten elkarrizketan, Aralarreko buruak aurpegiratu die Aralarreko zenbait taldekideei izan duten jarrera. Izan ere, Aralarreko taldekide batzuek Geroa Bairentzat botoa eskatu zuten eta horrekin duen desadostasuna plazaratu nahi izan du Zabaletak. Horretaz gain, Ezker Abertzaleekin ados ez daudenei koaliziotik alde egiteko eskatu du Aralarreko buruak.

“Plano ideologikoari dagokionez, edozein jarrera hartzea errespetagarria da. Baina, zintzotasun politikoari dagokionez, uste dut gehiengoak erabaki zuena errespetatu behar zutela. Eta horrekin ados ez egotekotan bi irtenbide daude: lehenengoa, alderditik alde egitea eta bigarrena, gehiengoak erabaki duenaren kontra ez joatea”, azaldu du Zabaletak.

viernes, 25 de noviembre de 2011

Twitter bidez Rajoyk bidalitako erantzun batek zeresana eman du sare sozialetan

                                                                                               Leire Regadas





Mariano Rajoyk eta bere lankideek ez dute uste 15 urte izanda politikaz eztabaidatu daitekeenik. Horrela adierazi du Rajoyk Twitterren, Ruben Aranguren 15 urteko mutikoak bere programa politikoa zein den galdetu dionean: "15 urte?zer iruditzen zaizu urte batzuk itxaroten badugu politikaz eztabaidatzeko? eskerrik asko". Erantzun horrek zeresana eman du sare sozialetan, Twitter eta Facebook-en batez ere.

Jendeak Rajoyren kontrako jarrera hartu du batez ere. "15 urteko mutil bati beldurra dio" esan du batek, "mutikoa politikoa baino argiagoa da" beste batek. Bestalde, Arangunek egindako galdera berbera planteatu dio Twitterreko beste erabiltzaile batek, Jose Luis Rodriguezek, baina 27 urte dituela gaineratuz. Rajoyk ez du erantzunik eman.



miércoles, 23 de noviembre de 2011

Troitiñoren espetxe-zigorra 2017an iraungiko da

                                                                                Leire Regadas

Antonio Troitiño ETAko kideari jarritako kartzela-zigorra 2017.urtean bertan behera utziko dela esan du Gorenak, "Parok Dokrtina" jarraituz. 

2011ok martxoaren 11n Auzitegi Nazionalak erabaki zuen Tortiñoren zigor epe muga 2017.urtean jartzea. Horren arabera eta "Parot Doktrina" jarraituz, zigorrari espetxeko onurak aplikatu behar zaizkio. 

Apirilaren 13an Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak kondena likidatzeko erabakia hartu zuen. Hau da, espetxean egoteak berak beste delitu batengatik duen zigorra edo espetxean egoteko denbora murriztuko du. Hori dela eta, aurreikusita zegoen baino sei urte arinago Troitiño aske uztea erabaki zuen Auzitegi Nazionalak. Baina erabakia bertan behera utzi zen laster, eta Troitiñok ihes egin zuen. Gaur egun, ez dakite non dagoen.

martes, 22 de noviembre de 2011

Amaiur eta EAJk bozak aurreratu ditzala exijitu diote Eusko Jaurlaritzari

Espainiako Gorteetarako hauteskundeek garai berri bati eman diote hasiera Hego Euskal Herrian, indar abertzaleen arteko elkarlana sustatu dute. Historian lehen aldiz, bi talde parlamentario izan ditzake Espainiako kongresuan abertzaletasunak. Emaitza horiek aldi berean sendotu egin dute abertzaletasunaren indarra Hego Euskal Herrian.

                                                                                                      Nerea Reparaz

Faktore horiek kontutan hartuta Amaiurreko eta EAJko buruzagiek elkarlana sustatzeko prestutasuna adierazi dute. Elkarri elkarlanerako mezuak bidali dizkiote igandetik hona. Gai komunetan adostasuna lortzeko borondatea agerian utzi dute.

Amaiurreko buruzagiek EAJtak Espainiako kongresuan lan egiteko modua aldatu beharko dutela uste dute. Josu Erkoreka jeltzaleak bat egin du Amaiurrek esandakoarekin, emaitzak ikusita euren jokamoldea aldatu beharko dutela esan du «Egoera hau oso berezia da; agertokia aldatu da Madrilen, baita aliantzen esparrua ere».

                                 (google, Amaiur, Iñaki Antiguedad)

lunes, 21 de noviembre de 2011

Zabaletak ez du baztertu Barcinaren aurkako zentsura mozioa

Atzoko emaitzei erreferentzi eginez, UPNko bozeramailea den Garcia Adanerok adierazi zuen emaitzak eta gobernuko akordioa guztiz bateragarria direla. Bestalde, Yolanda Barcinak gaineratu du UPN eta PSNk duten akordioa Nafarroan ez dela aldatuko emaitzen ondorioz.

Atzoko emaitzak kontuan hartuta eta haiek baloratuz Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak eta Amaiurreko kideak Nafarroako Parlamentuan Yolanda Barcinaren aurka zentsura mozioa aurkeztea ez dute erabat bazterttzen. Baina hausnartu beharreko erabakia dela adierazi dute egungo errealitatea ikusita.

Nafarroan gehiago dira PSN, Nafarroa bai eta Amaiurren aldekoak UPN-PPren aldekoak baino. Kasu honetan PSNren eskutan dago giltza, 2007an gertatu zen moduan. Barcinak, hauteskundeetako emaitzek koalizion ez dutela zertan ergain behar berretsi du  "Guk akordio bat daukagu sinatuta, eta oso garbi  dago idatzita bi alderdi ezberdin garela"..


Nerea Reparaz

domingo, 20 de noviembre de 2011

18:00etan eman diren datuen arabera, hautesleen parte hartzea %58,67koa da

Uxue Razkin




Hautesleen parte hartze kopurua %58,67koa da, azkeneko informazio ofizialen arabera.  2008. urtean ordu berean jazo zen kopuruarekin konparatuz, bi puntutan egin du behera hautesleriaren parte hartzeak. Felix Monteira, Komunikazio Estatuko idazkariak eta Pilar Gallego, Barne Arazoetako ministerioko idazkariordeak 14:00etako datuak eman dituzte aditzera Madrilgo Kongresu jauregian egin duten prentsaurrekoan.

Hauteskundeetako web orrialdean - www.generales2011.mir.es- jendearen parte hartzea etengabe eguneratzen ari dira esanguratsu bilakatu diren lurraldeetan. Hala nola, Murtzian edota Errioxan.

2008ko parte hartzearen ehunekoarekin konparatuta, aurten soilik EAEn igo da nabarmen. Honetan,  %38,34 da aurtengo datua, orain dela lau urte %37,30koa izan zelarik.

Gallegok azaldu du hauteskunde orokorretan bi puntutan egin duela gora maiatzeko hauteskundeekin konparatuz gero. Maiatzeko hauteskundeetan, hautesleriaren %35,81 parte hartu baitzuen.

Lehen esan bezala, Erkidego Autonomo guztietan hautesleriaren parte hartzearen jaitsiera eman da, EAEn izan ezik. Hauexek dira 14:00etan jazo diren datuak:

%40tik gora daudenak:
-         Balentzia (%43,95)
-         Murtzia (%42,44)
-         Errioxa (%41,87)
-         Kantabria (%40,37)

Barkosek nafar herritar guztiak animatu ditu igande honetan bozka emateko


Uxue Razkin


Geroa Baiko Kongresurako hautagaia, Uxue Barkosek nafar herritar guztiak animatu ditu igande honetan bozka emateko. Geroa Baiko zerrendako lehenak azaldu duenez, “ezkortasunean erori gabe” gehiengo progresista sendoak lortu nahi dituzte, kontserbadoreek hauteskunde orokor hauetan hain errez irabazi ez dezaten.

Barkosek 9:30etan eman du botoa Blanca de Navarran dagoen Civivox-ean. Pozik agertu da Geroa Baiko zerrendako lehena. Barkosek esan du: “Hautesle guztiak animatzen ditut Nafarroako Kongresurako eta Senaturako ordezkaritza progresista izateko”.

Geroa Baiko hautagaiak  botoa eman ondoren, Nafarroan oraindik gehiengo kontserbadorari aurre egiteko, gehiengo progresista bat lortu daitekeela esan du eta gehitu du: “Ezin zaio hain errez jarri alde kontserbadoreari”.
Geroa Baik “Nafarroako mapa politikoa” alda dezakeela esan du Barkosek eta zin egin du koalizioak (PNV,Zabaltzen eta Atarrabia Taldea) hurrengo lau urteetan ahots borrokazalea izango duela aurreko legegintzaldietan erakutsi duen bezala.

Haustekundeetan parte-hartzeak gora egin du EAEn

Barne ministerioak aditzera eman dituen lehenengo datuen arabera, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban hauteskuneen parte hartzeak gora egin du. Nafarroan aldiz beherakada nabaria da aipagarri, ia sei puntuko beherakada erresgitratu baita. Bestalde, hego Euskal Herriko 1.117 hauteslekuak arazorik gabe zabaldu dira gaur goizean.

Barne ministerio espainiarrak argitaraturiko azken datuen arabera, eguerdiko ordubitan parte hartzea Gipuzkoan %38,31koa izan da, duela hiru urtetakoa (2008koa) baina nabarmenki altuagoa.

Bizkaian halaber, parte hartzeak eguerdiko ordubitarako %42,6koa zen, duela lau urte baina 4 puntu gehiago, hain zuzen ere.

Araban ordu berdinerako hateskundeen parte hartzea %38,54koa izan da, aurreko urteetik hona soilik bi hamarren igo delarik.

Nafarroaren kasua da Hego Euskal Herrian beherakada jazan duen lurralde bakarra. Eguerdiko ordubitarako %36,95 bozkatu du. Honek, aurreko urtearekin alderatuta 6 puntu inguruko aldea suposatzen du, izan ere, %42,72koa izan zen 2010ean.

Guztira 2.194.257 herritar euskaldunek 23 diputatu aukeratu beharko dituzte espainiako kongresuak dituen 350 horien artean.



Nerea Reparaz

Krisiak ekuinaren alde egin du hautestontzitan

2011ko hauteskunde hauetan PPk bere historiako emaitzarik onenak jasotzeko bidean da, 1990an sortu zenetik babes gehien jaso duen hauteskundeak. Beste muturrean aldiz, PSOEk orain arte izandako babesa galduko du eta orain arteko zenbakirik txarrenak jasoko ditu. Krisiak markaturiko hauteskunde hauetan, Mariano Raxoik gehiengoa lortuko du ,hain zuzen ere, aurreko gobernuak arazo ekonomikoa kudeatzeko izandako ezintasunagatik. Beraz, konfidantza eta sinesgarritasunak ez dute pisu berezirik izango oraingo honetan.

Hauteskundeekin batera, gaur, eskuinaren aroa hasiko da, eta gogor hasi gainera. Inkesta guztiak alde ditu PPk. Azken inkesten arabera, eskuineko alderdiak 184-198 eskainu lortu ditu, PSOE aldiz, 169-112ra jaitsiko da. Gainera, partidu sozialistak urteetan zehar euren aldekoa izan den Andaluzia galduko du, eta lehenengo aldiz urdina izango da hegoealdeko zonaldea.

Rubalcabak astebetean mitin kopurua nabarmenki areagotu du, Raxoik aldiz diskurtso berdina mantendu du mitin kopurua mantentuz, gehiengoa lortuko duen segurtasun osoz. PSOEren porrot honetatik etekina aterako duen beste alderdi bat IU izango da, izan ere, 2 eskainu izatetik 11 izatera pasako omen da.

Katalunian Raxoiren alderdiak ere emaitzak hobetuko ditu, 2000. urtean Aznarrekin lortutako emaitzak gaindituz. Kanpaina guztian zehar Raxoik gidoi berdina jarraitu du ezertxo ere ez aldatu gabe, bere hitzetan "hauteskundeak irabaziko ditugu, guztiz sinetsita nago".

                                 (google, hauteskundeak)


Nerea Reparaz

sábado, 19 de noviembre de 2011

Surio epaileen aurrean agertzea eskatu du EAk, EITBko eztabaida politikoan Amaiur ez agertzeagatik

                                                                                    Leire Regadas

Juanjo Agirrezabalak, EAko bozeramailea Gasteizko Parlamentuan, eskatu du Alberto Surio, EITBko zuzendaria, Gasteizko Parlamentuaren aurrean agertzea. Bertan, aste honetan zehar telebista kate euskalduneko azken bi eztabaida politikoetan Amaiur "baztertzearen" arrazoiak azal ditzan. 

Alberto Surio

EAko bozeramaileak dio  EITBko eztabaida politikoan Amaiur ez agertzea "PP, PSE eta PNVren erantzukizuna" dela, eta baita EITBko Administrazio Kontseiluarena, "hitzarmen bat dutelako, EITBk emandan duen gezurrezko errealitate pollitikoaren isladaren ondorioz, hauteskundeetan probetxu atera nahi dute" esan du EAko bozeramaileak. "Koalizio abertzalea eztabaidan ez da agertu bere mezu politikoa aditzera eman ez dadin" gaineratu du Agirrezabalak. 

martes, 15 de noviembre de 2011

Portu eta Sarasola torturatzeagatik kondenatutako lau guardia zibilak aske utzi ditu Gorenak

                                                                                                                                      Leire Regadas

Igor Portu eta Marttin Sarasola etakideak torturatzea egotzita kondenatuta zeuden lau guardia zibilak aske utzi ditu Auzitegi Gorenak. Bi- lau urte eta erdi bitarteko zigorra jarri zien Gipuzkoako Audientzia Probintzialak guardia zibilei. 

                                                                    Igor portu




2010eko abenduaren 30ean Gipuzkoako Audientziak lau guardia zibil horiek errudun zirela erabaki zuen, Portu eta Sarasola torturatzea egotzita. "Tortura larriak eta zauriak" egiteagatik bi eta lau urte eta erdiko zigorra eskatu zuen Gipuzkoako Auzitegiak guardia zibilentzat. 



Auzitegi Gorenak urriaren 20tik kasua aztertzen egon dela esan du eta sentetziaren ostean aske utzi ditu lau guardia zibilak

domingo, 6 de noviembre de 2011

Presoen aldeko manifestazio orokorra izango da Bilbon urtarrilaren 7an



Uxue Razkin

Aro politiko berria heldu da Euskal Herrira. Eta horrekin batera, bidea argitzeko asmoz, euskal presoen egoerari erreparatzea beharrezkoa ikusi dute “Egin dezagun Bidea”koek. Hala, Urtarrilaren 7an Manifestazio Orokorra egingo dute Bilbon.  Preso politikoen egoera hobetzeko asmoz egingo duten manifestaldia izango da.

Taldeak egindako agerraldian, Iratxe Ibarrak hitza hartu du eta presoen egoerari buruz hitz egin du. Presoen afera agenda politikoan dagoela azaldu du, baina gehitu du: “Espetxe politikak oinarrizko eskubideak oraindik ere ukatzen jarraitzen du”. “Urgentziaz” konpondu behar diren egoerez hitz egin du tartean. Hala nola, zigorrak bete dituzten presoek oraindik kartzelan mantentzearena edota presoen sakabanaketak istripuak sortzen dituzten egoerak konpontzeke daudela esan du: “Asko dugu egiteko, baina ez da gutxi orain arte egin duguna”.


Aro berriari ekiteko unea iritsi dela iritzi diote eta horretarako,jendearen inplikazioa garrantzitsutzat jo dute. Beraz, deialdia egin dute dagoeneko: Urtarrilaren 7an 17:30etan La Casilla-tik abiatuko da manifestazio orokorra.

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Urkulluk uste dut Raxoik presoak gerturatuko dituela

EAJko EEBko buruak presoen arloan pausoak eman behar direla esan du berriro ere, hala eta guztiz ere, amnistia edo indultoarekin ez nahasteko argitu du.

Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak presoen arloan Mariano Raxoik pausoak emango dituela adierazi du, betiere Espainiako gobernuburu ateratzen bada. Nolanahi ere, PPk egitasmo hori burutzeko eta kudeatzeko denbora beharko duela esan du.

Arlo horretan pausoak emango direla ziurtatzeaz gain, amnistia eta indultoarekin ez nahasteko berretsi du. Gai honen inguruan aritzen denean "gerturatzeaz, preso gaixoak askatzeaz eta salbuespen egoerak bukatzeaz" hitz egiten duela adierazi du EAJko Euzkadi Buru Batzarreko buruak.

Urkulluk PPrekin bilera batzuk egin izan dituela aitortu du , elconfidencial.com-i emandako elkarrizketan. PPrekin ez ezik, PSOErekin eta Ezker abertzalearekin ere bildu dela adierazi du.Hala ere, ETAk armak utziko zituela adierazi zuenetik Raxoirekin ez dela berriro bildu jakinarazi du Urkulluk. Honen hitzetan, Raxoi iraganeko diskurtsoan lotuta dirau eta bere aburuz " orain alderdi barruan ikustarazi beharko du indarkeriaren behin betiko bukaeraren garaian gaudela eta aurrera egiteko PPk parte hartu beharra duela".

                               (Iñigo Urkullu. EFE. El confidencial.)

Nerea Reparaz

martes, 1 de noviembre de 2011

Patxi Lopez eta beste hainbat politikari izan dira Juan Mari Bandresen hiletan

                                                                                                                                           Leire Regadas


Patxi Lopez lehendakaria eta beste hainbat politikari Juan Mari Bandresen hiletan egon dira. Juan Mari Bandres Euskadiko Ezkerrako sortzaileetako bat izan zen, eta ostiralean zendu zen 79 urterekin, gaixotasun luze bati aurre egin ezinik.
Hileta Donostiko San Vicente parrokian izan da, eta hainbat lagun eta politikari hurbildu dira azken agurra ematera. Horien artean, Patxi Lopez lehendakaria, Rodolfo Ares, Gemma Zabaleta enplegu ministroa, Iñaki Arrola, Blanca Urgell, Ramon Jauregi eta Donostiko alkate ohia den Odon Elorza, besteak beste.
                                                     Odon Elorza eta Ramon Jauregi, hiletan
Bandres, EEko sortzaileetako bat eta horretako presidente izan zen PSEra sartu zen arte 1993.urtean. Euskadiko Kontseilu Orokorreko kide izan zen, eta baita diputatu, senadore, parlamentari erregional eta eurodiputatu. Pasa den ostiralean zendu zen, 14 urtez sufritzen ari zen burmuineko gaixotasun bat dela eta.