Mostrando entradas con la etiqueta ETA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ETA. Mostrar todas las entradas

domingo, 4 de diciembre de 2011

Uriaren omenaldian ordezkaritza zabala bildu da

Lagun ugari elkartu ziren atzo Azpetian Inazio Uria zena omentzeko asmoz. Ekitaldia  Azpeitiko Loiola auzoan ospatu zen, eguerdiko ordubatetan, ETA hil zuen tokian, hain zuzen ere.
                                                                                             Nerea REPARAZ

 Uriaren oroimenez eginiko monolitoaren inguruan bildu ziren senitarteko zein ordezkaritza politiko zabala. Azpeitiko alkateak parte hartu ez duen harren, hiletaren aurkako idatzi bat plazaratu du. Politikarien artean, Eusko Jaurlaritzatik Iñaki Arriola eta Rafael Bengoa sailburuak eta Miguel Bueno Herrizaingo sailburuordea izan ziren; EAJtik Joseba Egibar BGGko burua eta eta Arantza tapia kongresurako diputatu hautatua  eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun nagusia bertaratu ziren. Bestalde Eusko Legebiltzarreko presidentea den Arantza Quiroga izan zen bertan.PPtik Leopoldo Barrera; EAtik Pello Urizar, aldi berean Bilduko kide dena; Bildu eta Amaiurretik Rafa Lareina eta azkenik Aralarretik Aintzane Ezenarro eta Dani Maeztu.

                                 (Inaxio Uriaren omenaldia. Google imagenes)

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Troitiñoren espetxe-zigorra 2017an iraungiko da

                                                                                Leire Regadas

Antonio Troitiño ETAko kideari jarritako kartzela-zigorra 2017.urtean bertan behera utziko dela esan du Gorenak, "Parok Dokrtina" jarraituz. 

2011ok martxoaren 11n Auzitegi Nazionalak erabaki zuen Tortiñoren zigor epe muga 2017.urtean jartzea. Horren arabera eta "Parot Doktrina" jarraituz, zigorrari espetxeko onurak aplikatu behar zaizkio. 

Apirilaren 13an Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak kondena likidatzeko erabakia hartu zuen. Hau da, espetxean egoteak berak beste delitu batengatik duen zigorra edo espetxean egoteko denbora murriztuko du. Hori dela eta, aurreikusita zegoen baino sei urte arinago Troitiño aske uztea erabaki zuen Auzitegi Nazionalak. Baina erabakia bertan behera utzi zen laster, eta Troitiñok ihes egin zuen. Gaur egun, ez dakite non dagoen.

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Urkulluk uste dut Raxoik presoak gerturatuko dituela

EAJko EEBko buruak presoen arloan pausoak eman behar direla esan du berriro ere, hala eta guztiz ere, amnistia edo indultoarekin ez nahasteko argitu du.

Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak presoen arloan Mariano Raxoik pausoak emango dituela adierazi du, betiere Espainiako gobernuburu ateratzen bada. Nolanahi ere, PPk egitasmo hori burutzeko eta kudeatzeko denbora beharko duela esan du.

Arlo horretan pausoak emango direla ziurtatzeaz gain, amnistia eta indultoarekin ez nahasteko berretsi du. Gai honen inguruan aritzen denean "gerturatzeaz, preso gaixoak askatzeaz eta salbuespen egoerak bukatzeaz" hitz egiten duela adierazi du EAJko Euzkadi Buru Batzarreko buruak.

Urkulluk PPrekin bilera batzuk egin izan dituela aitortu du , elconfidencial.com-i emandako elkarrizketan. PPrekin ez ezik, PSOErekin eta Ezker abertzalearekin ere bildu dela adierazi du.Hala ere, ETAk armak utziko zituela adierazi zuenetik Raxoirekin ez dela berriro bildu jakinarazi du Urkulluk. Honen hitzetan, Raxoi iraganeko diskurtsoan lotuta dirau eta bere aburuz " orain alderdi barruan ikustarazi beharko du indarkeriaren behin betiko bukaeraren garaian gaudela eta aurrera egiteko PPk parte hartu beharra duela".

                               (Iñigo Urkullu. EFE. El confidencial.)

Nerea Reparaz

viernes, 21 de octubre de 2011

ETAren adierazpenaren aurrean, askotariko iritziak







Uxue Razkin


ETAk agiria plazaratu bezain laster, egunkariek beren iritzia eskaini nahi izan dute. Berri honek, jakina denez, iritzi eta interpretazio asko jaso ditu eta askotarikoak izan dira. Batzuk pozik eta itxaropentsu agertu dira ETAren adierazpenarekin. Gainontzekoek, ordea, titulatzerako orduan adierazpen horrekiko mesfidantza azaleratu dute. Horien artean,  El Mundok horrela titulatzen du gaur: “ETA alardea de sus asesinatos y emplaza al Gobierno a negociar”. ABCk ere estilo berdina erabili du: “ETA ni se disuelve ni entrega las armas”. La Razónek: “ETA cesa su actividad armada sin entregar las armas”. Beste batzuk ere izan dira tartean. Deiak “bakean” erabili du. Nafarroako egunkari salduena den Diario de Navarran, berriz, “ETA se rinde sin pedir perdón” plazaratu dute. Diario de Noticiasek “Por fín” itxaropentsu batekin osatu du portada.  


ETAk borroka armatua bukatu du





Uxue Razkin

ETAk borroka armatuarekin bukatuko duela jakinarazi zuen atzo arratsaldean Gara egunkariari helarazitako adierazpenean. Donostiako konferentzia ospatu ondoren, ETAk gatazka politikoa bideratzeko nahia plazaratu du. Hauxe izan da ETAren adierazpena:


Euskadi Ta Askatasunak, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, Adierazpen honen bidez bere erabakiaren berri eman nahi dio Euskal Herriari: Euskal Herrian burutu berri den Nazioarteko Konferentzia garrantzi politiko handiko ekimena dela deritzogu. Adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du. Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen ari da. Mendetako gatazka politikoari konponbide justu eta demokratikoa emateko aukera historikoa dago. Indarkeria eta errepresioaren aurrean elkarrizketak eta akordioak ezaugarritu behar dute aro berria. Euskal Herriaren aitortza eta herri borondatearekiko begirunea ukazioari gailendu behar zaizkio. Hori da euskal herritarren gehiengoaren nahia. Urte luzeetako borrokak sortu du aukera. Ez da bide erraza izan. Borrokaren gogorrak burkide asko betiko eraman dizkigu. Beste asko espetxea edo erbestea pairatzen ari dira. Bihoakie guztiei gure aitortza eta omenaldirik sentituena. Hemendik aurrerako bidea ere ez da erraza izango. Oraindik orain dirauen
zapalkuntzaren aurrean, urrats bakoitza, lorpen bakoitza, euskal herritarren ahalegin eta borrokaren emaitza izango da. Bide honi ekiteko Euskal Herriak aski esperientzia eta indar metatu du urteotan eta badu horretarako erabakitasuna ere.  Etorkizunari itxaropenez begiratzeko unea da. Baita ausardiaz eta arduraz jokatzeko unea ere.
Honenbestez,  ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du. ETAk Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, gatazkaren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko, konfrontazio armatua gainditu ahal izateko. Adierazpen historiko honekin ETAk bere konpromisoargi, sendo eta behin-betikoa erakusten du. ETAk, azkenik, euskal jendarteari dei egiten dio konponbide prozesuan murgil dadin, bake eta askatasun agertoki bat sortu arte.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!    GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
JO TA KE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE!
Euskal Herrian, 2011ko urriaren 20an
Euskadi Ta Askatasuna

lunes, 17 de octubre de 2011

Bake Konferentzia pil-pilean dago Twitterren

                                                                               Leire Regadas




Donostian ospatu berri den Nazioarteko Bake Konferentzian ETA armak behin betiko uzteko, eta gobernuei elkarrizketa eskatu diete. Gaurkoa bezelako ekitaldirik ez da ezagutu, eta ikusmina sorrarazi du jende eta politikarien artean. 




EITBk zuzenean emititu du konferentzia eta politikarien adierazpenak bildu ditu, eta Twitterren plazaratu ditu @eitbcomNoticias-ek. Argiak ere erreakzioak plazaratzen dihardu berehalakotasun osoz. Aralar, Alternatiba, Dignidad y Justicia, AVT, UPN, EA, PSE...partiduek jada eman dute beraien iritzia. 

Twitterzaleek ere iritziak eta iruzkinak idazten ari dira minuturo #konferentzia hastagh-arekin. Denetariko iritziak daude baina orokorrean itxaropentsu daude bakea lortzeko prozesuarekiko. Mayor Orejak Telemadrid-en esandakoa ( "ETAk ez du hiltzen irabazten ari delako") ere kritikatu dute Twitterzaleek. 


Hona hemen konferentziako agiria eta Ahernek irakurritako bost puntu nagusiak





domingo, 2 de octubre de 2011

ETA egiaztatze batzordea laguntzeko prest azaldu da

Nazioarteko bost adituk sortutako egiaztatze batzordearen alde azaldu da ETA. Frantzia etaEspainiako gobernuei dei egin die ETAk Nazioarteko Egiaztatze batzordea onartu eta martxa den konponbidean parte hartzekoETAk Euskal Herriari zuzendutako agiri baten bidez, sortu den batzordeari laguntzeko prest  dagoela adierazi du.

«Euskadi Ta Askatasunak, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, aurkeztu berri den Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen sorrera agurtu eta honokoa adierazi nahi du agiri honen bidez: 
Kasik hamar hilabete igaro dira ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko lukeen su-eten orokor eta iraunkorra indarrean jarri zuenetik. Aldebakarreko ekimen harekin Gernikako Adierazpenean marraztutako ibilbidearekin bat egin dugu eta gatazka politikoaren konponbidearekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko dugun konpromiso irmoa adierazi dugu. Orduz geroztik, ETAk konponbide prozesua ahalbidetzeko lanean gogor dihardu, ekimen publikoetan ikusi ahal izan denez eta baita isla publikorik ez duen lan isilaren bidez ere. 
Espainia eta Frantziako estatuek, aldiz, oztopoak baino ez dituzte jarri. Errepresio estrategia eta salbuespen neurriek ez dute etenik izan. Euskal herritarren atxiloketa eta tortura basatiak, euroaginduak, espetxe politika kriminala iraunaraztea, eskubide zibilen urraketa edota ezker abertzalearen legez kanporatzeari eustea estrategia horren adibide lazgarriak dira. 
Bestalde, Espainia eta Frantziako estatuak ETA gatazkaren konponbidea ahalbidetzeko egiten ari den ahalegina eta horretarako jartzen ari den baliabideak asmo errepresiboekin jazartzen ari direla ohartarazi nahi dugu. 
Guztiarekin Espainia eta Frantziako estatuek konponbidea lokazteko eta zangopilatzeko jarrerari eutsi nahi diote, prozesuaren garapenak Euskal Herriari, euskal herritarren hitza eta erabakiari, zabaldu dakizkioken ate berrien beldur. 
Egiaztatze batzordearen sorrera bera blokeatu nahi izan zuten, onarpen ofiziala ukatuz. Su-etenaren egiaztatzeak euskal herritarren eta nazioartearen aurrean estatuon aitzakiak gehiago biluztuko dituelako eta errepresioarekin jarraitzea eta konponbidean urratsik ez ematea are ulertezinago egingo dituelako. 
Alta, blokeo asmo eta itxikeriaren aurrean aukera eskainiz erantzun du ETAk, onarpen ofizialik izango ez lukeen egiaztatze batzordea ere ontzat emateko prestutasuna adieraziz. Honenbestez: 
— ETAk aurkeztu berri den Nazioarteko Egiaztatze Batzordea ontzat ematen du eta konponbide prozesuan urrats garrantzitsutzat jotzen du. 
— ETAk Nazioarteko Egiaztatze Batzordea laguntzeko konpromisoa hartzen du. 
— Eman den urratsa konponbide prozesuak behar dituen alde anitzeko konpromisoen aurrekaria izan beharko litzatekeela deritzogu. Euskal preso politikoen oinarrizko eskubideen errespetua, ezker abertzalearen jarduera politikoaren errespetua eta atxiloketa eta jazarpenaren amaiera premiazko zereginak dira. Horietan guztietan konpromisoak hartzeak eta konponbideari bere osotasunean ekiteko alde guztien borondateak prozesuan urrats erabakigarri eta atzeraezinak ematera eraman gaitzakete. 
— ETAk Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, Nazioarteko Egiaztatze Batzordea onar dezaten eta, oro har, errepresio eta inposizio bideak baztertu eta konponbidean murgil daitezen, besteak beste, Gernikako Akordioan egiten zaizkien eskakizunak betez. ETAk konpromiso historikoak hartu eta urrats sakonak eman ditu. Horiek eta beste eragile politiko eta sozial asko egiten ari diren ahaleginak Euskal Herrian inoiz ezagutu gabeko aukera zabaltzen ari dira. Aukera bururaino eraman eta Euskal Herrian bake eta askatasun agertoki bat eraikitzea da ETAren nahia».

miércoles, 28 de septiembre de 2011

ETAren su-etena egiaztatzeko batzorde bat sortu dute

(Su-etena egiaztatzeko sortutako taldeko kideak. Gara
Nazioarteko bost adituk, Ronnie Kasrils-ek, Raymond Kendall-ek, Chris Maccabe-k, Ram Manikkalingam-ek eta Satish Nambiar-ek osatu dute ETAren su etena egiaztatzeaz arduratuko den batzordea. ETA urtarrilean emandako pausoa “sinesgarria” eta “atzeraezina” izateak berebiziko garrantzia duela adierazi dute.
Ronnie Kasrils (Hegoafrika), Raymond Kendall (Erresuma Batua), Chris Maccabe (Erresuma Batua), Ram Manikkalingam (Sri Lanka) eta Satish Nambiar-ek (India) ETAren su-etena egiaztatzeko eta ikertzeko sortutako batzordea ezagutzera eman da gaur. Azken urteetan Euskal Herrian eman diren aurrera pausoak oso garrantzitsutzat jo dituzte eta horrela izaten jarraitu dezan batzordeak lan zorrotza burutuko du. Batzordeko kideak Nazioarteko arazoak konpontzen adituak dira eta gai honetan ere gu-etena egiaztatzen lagunduko dute. koordinatzailea Fleur Ravensbergen izango da. 
Nazioarteko batzorde honen ustetan, azken urteetan Euskal Herrian aurrerapauso ugari eman dira. Aurrerapauso horien artean talde armatuak urte honetako urtarrilean eman zuen su-eten “egiaztagarria” izan zen. Jarraian, zerga iraultzailearen amaiera adierazi zuen taldeak eta Gernikako akordiora batu zen joan den igandean.
“Egiaztatze mekanismoa” martxan jartzeko asmoz, batzordeko kideek adierazi dute “euskal gizarteko ahal den osagai gehienekin lan” egin dutela agindu dute.