lunes, 19 de noviembre de 2012

HootSuite





Weberako eta mugikorretarako (iPadiPhoneiPod TouchBlackBerryAndroid) aplikazio bat da HootSuite. Tresna honek norberak dituen sare sozialetako profilak kudeatzeko balio du. Esaterako, Facebook, Twitter, LinkedIn, Foursquare, MySpace, Wordpress-en kontuak baldin badituzu, eta horiek guztiak orden batekin kudeatu nahi badituzu, hauxe da ezagutzen den tresnarik egokiena. Social Media kontuak modu erraz eta erakargarri batean maneia ditzakezu. Aipatzekoa da mezuak eta txioak programatzeko aukera ematen duela hootsuitek. Horretaz gain, komunikabide sozialen trafikoa analizatzeko aukera ere ematen du.

Informazio gehiagorako, hortxe doakizue kontua nola sortu eta aplikazio honek nola funtzionatzen duen azaltzen duen bideoa:

http://www.youtube.com/watch?v=8SDwu4ggiuQ




"HootSuite is an essential tool for managing social networks by allowing teams to efficiently track conversations and measure campaign results."
- Pete Cashmore, CEO, Mashable





domingo, 18 de diciembre de 2011

Nafarroan euskararen erabateko normalizazioa posible ote?

·Euskarak  gero eta oztopo gehiago gainditu beharko ditu aurrera jarraitzeko


Uxue Razkin

Euskara emeki-emeki bere txokoa aurkitzen saiatzen ari da Nafarroan. Orain dela urte batzuk erraldoi anglosaxoia bere laguna den gaztelaniarekin agertu zaio etxean, kalean eta ikastetxeetan. Euskarak hori ikusita, laguntza eskatu dio Nafarroako Gobernuari baina ez du babesik lortu; trabak bai, ordea. Ez da isileko kontua, gainera. UPNk askotan esan du badakitela euskararen egoera txarra dela baina hori aldatzeko ez dutela ezer egingo. Eta badirudi bere hitza betetzen ari direla, taxuz gainera.

Hizkuntza ereduen arteko nagusitasunak beti piztu izan ditu eztabaidak bai maila politikoan eta bai gizarte mailan ere. Lehen, Nafarroan euskaraz edo gaztelaniaz matrikulatzeko aukera zegoen. Orain berriz, gurasoek ingelesa hizkuntza aukeratzeko parada izan dute eta horren alde egitea erabaki dute, D eredua zokoratuta gelditu delarik. Ainhoa Razkin euskal filologoak eta euskara irakasleak honen inguruan bere iritzia eman nahi izan du: “Nafarroan D eredua desagertzeko bidean ipintzea euskararen kontrako ekimena da eta euskara izango da, horrenbestez, zurrunbilo honetan galtzaile”.
Duela hiru urte inguru, Gobernuak gaztelania eta ingelesa uztartzen dituen ereduak eskaintzeko lehen pausoak eman zituen. Gurasoen eskaria handia izan zen eta horrenbestez, ikastetxe gehiagotan ezartzea erabaki zuten, euskarak protagonismo edo garrantzi gehien zuen inguruetan. Dakigunez, British ereduak, gaztelania eta ingelesa barne hartzen ditu bere programan. TIL ereduak, berriz, ikasgaiak gaztelaniaz nahiz ingelesez ikasteko aukera ematen du. Euskara lau orduz ikasteko abagunea eskaintzen du baita.

“D ereduak desagertzen badira,
 Euskara eragozten duten ereduak inposatuko dira Euskara berezkoa duen lurralde batean, eta hori ulertezina da”
Ainhoa Razkin, euskara irakaslea

Orain krisia dela eta, hezkuntzan murrizketak izaten ari dira Nafarroan, eta euskara ere, ondorio larriak pairatzen ari da. Nafarroako Gobernuak eman dituen datuen arabera, hurrengo kurtsorako 900 mila euro inguru bideratuko dira ingelesarentzat. Euskarari, berriz,  183 mila euro emango dizkio. Aurten, berrikuntza batekin egingo dugu topo. Izan ere,  30 mila euroko partida bideratuko du Nafarroako Hezkuntza sailak gaztelaniarentzat. Aurreko urteko datuekin konparatzen baditugu, partida biak murrizketak pairatu dituzte. Murrizketa hauek sektore desberdinen artean haserrea piztu dute. Euskarari eskaintzen dioten laguntza eskas horren aurrean, euskararen aldeko taldeek “lotsagarritzat” jo dute gobernuaren erabakia.

"Nafarroan bi hizkuntza ditugu ofizial 
eta biak aintzat hartu beharrekoak dira, ez gaztelania bakarrik”
Ainhoa Razkin, euskara irakaslea


Batzuen arrakastak, besteen porrota eskatzen du. Gaur gaurkoz, badakigu zein den eredu hauen erronka nagusia, honek guztiak euskararen bazterketa ekartzen baitu. Ez da bide erraza izaten ari euskararentzat. Eredu berriak inposatu zaizkio eta murrizketen biktima zuzena izaten jarraitzen du euskara Nafarroan. Handiak izan dira euskarak gainditu behar izan dituen oztopoak eta horri aurre egiteko, badago zer egin. Horretan, Estibaliz Alonso, ikasle nafarrak hausnarketa ekarri du gurera:  “Euskara, gure altxorra dena erakutsi behar diegu errepresentatzen omen gaituzten politikariei, eta hezkuntzan diruaren beharra duela”.

Euskara komunikabideetan
Irakaskuntzaz gain, Iruñerriako komunikabideetan ere, euskara zokoratu nahian dabiltza. Edonolakoak izan daitezke tokian tokiko komunikabideak: aldizkariak, egunkariak, blogak, webguneak, irratiak…eta horrelakoak Iruñean egon, badaude. Euskara hutsean aritzen direnak, berriz, oso gutxi. Horien artean, aipatzekoak dira Ze berri? Eta Iruñerrian Auzolan aldizkariak. Populazioaren %21 irakurle potentzialak dira, baina horietatik gutxi dira aldizkari bat euskaraz erosten dutenak.
Halaber, bertako komunikabideek beti erakutsi izan dute euskara hutsean aritzeko nahia baina Iruñeako egoerarekin, ezinezkotzat jo dute. Finean, eta interesei begira, irakurleen kopuruak behera egingo zuelako nabarmen.


"Iruñan, euskaraz bizi nahi dut"

sábado, 17 de diciembre de 2011

Krisiari aurre egiteko Loteriarekin amesten

Gabonak bertan dira, eta horrekin batera etorri dira kaleko argi eta apaingarriak, familian edo lagunekin igarotzeko egunak, opariak.. Eguberriak poztasunez eta ilusioz beteriko egunak dira, horren adierazgarri da ere Gabonetako Loteria, 200 urteko ibilbidearekin. 


                                                                                                                                               Leire Regadas

         XIX.mendean jaio zen Loteria, Ciriaco González Carvajal, Indiaseko ganbera eta kontseilu ministroa zenak proposatu zuenean hura sortzea. Zergapedunak kaltetu gabe, altxor publikoaren diru sarrerak handitzeko asmoa zuen. Kadizeko Gorteek proposamena berretsi zuten, eta 200 urte geroago Loteria bizirik jarraitzen du.
         Urtero bezala, abenduaren 22an zozkatuko da Gabonetako Loteria. Aurten historian inoiz eman den diru kopururik handiena banatuko da, lehen saria 400.000 eurokoa izango da dezimo irabazle bakoitzeko. Sari potoloa ez ezik, beste sariak ere handituko dira; bigarren saria 125 milioi eurokoa izango da, eta hirugarrena 500.000 eurokoa.

                                                “Sariak handitzearen eta krisiaren 

                                    eraginez loteria gehiago saltzen ari da aurten”
Eneko Díaz,  Galdakaoko  loteria saltzailea.


“Badirudi krisia onuragarria izaten ari dela Loteriarako, sariaen handitzearekin batera ikusi dugu salmentak handitu direla, momentuz gure kasuan ia%30. Bestalde ikusi dugu ere aurten jendea arinago etorri dela erostera, normalean azken momenturako uzten zuten”, adierazi du Eneko Díaz-ek.


           Estatuko Loteria eta Apustuen aurreikuspenen arabera, loteria gehien salduko den tokia Madril izango da, ondoren Katalunia eta Andaluzia. Euskadin ia 186milioi euro gastatuko direla ere aurreikusi dute, 85 euro buruko, alegia. Probintziei begira, gehien gastatuko duten lekua Bizkaia da, bataz beste 102 euro buruko, Gipuzkoan 68euro, eta Araban 61 euro buruko.

Galdakaoko Zamakoa kaleko Loteria administraziora hurbiltzen dira galdakoztar asko, laugarren saria banatu baitzuen 90.hamarkadan. Bilbon, Azkarreta eta La Cruz-eko administrazioak dira fama gehien dituztenak. 





         Urtebetetze egun garrantzitsuren bat, famatu baten heriotz eguna, zenbaki kapikuak, hondamendi, edota kirol garaipen bateko data… askotarikoak eta xelebreak dira Gabonetako Loteria jokatzeko jendeak aukeratzen dituen zenbakiak. Erosleen heren batek edozein zenbaki hartzen duela baieztatzen duen arren, beste askok zenbaki konkretuak eskatzen dituzte zortearen bila.


         Eneko Díaz, Galdakaoko loteria saltzaileak azaldu duenez, aurten gehien saldu diren zenbakiak, ohikoak aparte, amaierako 7, 4, eta 5 zenbakiak, Bin Laden edo Simoncelli eta famatuen heriotz egunak izan dira, Japoniako lurrikara eta bestelako hondamendietako datak hautatzen dituzte ere erosleek.
Jendeak ere data pertsonal esanguratsuak hautatzen ditu dezimoak erosterako orduan, hala dio Iñigo de Prado 22 urteko gazteak, adibidez, bere ilobaren jaiotza data hautatu du zortearen  bila. "Ni ezkondu nintzen eguna hautatu dut dezimorako zenbaki bezela" esan du  Lidia Zabala ezkonberriak.
         Beste batzuek ordea, matematikak eta probabilitate jokoak nahiago dituzte sineskeriak baino. Egun arte 5 zenbakia izan da amaieran gehien errepikatu dena, 32 bider saritu da. Ondoren, amaierako 4 eta 6 zenbakiak dira sarituenak. Ia inoiz saritu ez den amaierako zenbakia, ostera, 1 zenbakia izan da. Hala ere, 7 zenbakia da eskatuena.
         15.000 zenbaki baino gehiago jokatzeko prest, 18 milioi dezimo loteria igorrita, 3.600milioi euro jokoan..
2011ko zozketa bertan da, ilusioz eta pozez betekodira beste behin familia asko, eta beste batzuek zortearen bila jarraituko dute dezimo irabazlea eskuetan eduki arte. Urtarrilaren 6an umearen loteria zozkatuko da, eta bi milioi euro irabazi daitezke, amets egiteko beste aukera bat izango da hura. Badakizue, amets egiteko, Loteria.

'Ametsen fabrika' da aurtengo Gabonetako Loteria iragarkia. Letonian grabatu zen eta 200 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte.

martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelonaren 'tiki-taka' filosofia garaile klasikoan

                                                                                                  [eitb.com]

Benzemak lehen minutuan gola sartu bazuen ere, Bartzelonaren `tiki-taka' filosofiari ezin izan zioten aurre egin Madrildarrek.

                                                                          Leire Regadas

Barçak irabazi du larunbatean Santiago Bernabeu zelaian jokatu den “El partido del siglo”klasikoa. Real Madrilek golik azkarrena sartu zuten arren, Bartzelonak bigarren denboraldian altxatu zuen burua. Pep Guardiolaren mutilek beste behin utzi zuten ikuslegoa aho-zabalik beraien joko garbi eta elegantearekin.

Mourinoren taldea gogor hasi zen jokatzen, Victor Valdesen hits egite baten ostean, Benzemak lehenengo gola sartu zuen 25.segunduan, klasiko bateko golik azkarrena. Madrildarrek partida irabazita zutela uste zuten, baina Guardiolaren mutilek ordea gogor jarraitu zuten jokatzen eta 6.minutuan Messik ia sartu zuen gola, baina Casillasek hura kornerrera bidali zuen. 


Alexis-en berdinketa
Lehenengo zatian zehar, Madridek abagune ugari izan zituen baina ez zuten bigarren golik markatu, eta blaugranak nagusitzen joan ziren. 29. minutua iristean, Alexisek 1era berdindu zuen markagailuaMessiren pasea aprobetxatuz, gola sartu zion Iker Casillasi.


Xaviren gol sinestezina
Indarberrituta bueltatu ziren bartzelonakoak zelaira bigarren zatian. Izan ere, Xavik 1-2koa jarri zuen markagailuan 52.minutuan. Areatik kanpo egin zuen jaurtiketa eta baloiak Marceloren hankan jo ondoren, Casillasen atera sartu zen zuzenean gola. 



Real Madrilek beldurra zuen. 15 partida irabazi dituzte jada eta klasikoa irabazteko faboritoak ziren, baina egoera pentsatzen zutena baino erabat desberdin bilakatu zen. 
Bartzelonak ezin hobeto gainditu zuen Madrilek sartutako lehenengo gola, energiaz beterik jokatu zuten. Alesixek eta Messik gol aukera bana izan zuten hirugarren gola markagailuan ezartzeko. Bitartean, merengeek berdintzeko aukeren bila aritu ziren, eta Cristiano Ronaldok bere aukera izan zuen berdinketa lortzeko bigarren zatiko 19.minutuan, buruz jotako jokaldi batean, baina kanpora joan zaio baloia. 



Alves-Cesc jokaldia
65. minutuan hirugarren gola sartu du Barçak. Dani Alvesek lehenengo eta Cesc Fabregasen eskutik gero sare barrura bidali zuten baloia errematearekin. 83. minutuan Kakak aukera garbia izan zuen gola sartzeko berriz ere, baina honakoan Valdesek desbideratu zuen kornerrerantz. Markagailuan azken emaitza 1-3koa izan da, talde katalanaren alde.


Nahiz eta Mourinho indarrez irabazten saiatu, Guardiolaren taldearen jokoa nagusitu zen Bernabeun beste behin, beraien `tiki-taka' filosofiari esker. 


Berdinduta daude orain Barça eta Real Madril sailkapen nagusian, kolpe handia dudarik gabe talde madrildarrarentzat.

Ikasbide morala merengeentzat

Klasiko bateko gol azkarrena lortu zuten arren,  merengeek ez zuten lortu Barça garaitzea, Pep-en mutilek erraztasunez gainditu zituzten Madrildarrak, kolpe moral latza eraginaz

Barçak nagusitasuna erakutsi zuen lehenengo aurrez aurreko klasikoan ohiko etsaiaren aurka. Mourinhoren mutilak, Valdes atezainaren huts egitea aprobetxatuz, 24. Segunduan segurtasuna eman zien gola markatu zuten. Katalanak ordea, ezustekoaren aurrean indarberrituta, bigarren zatian merengeak gainditzea lortu zuten, Madrildarrei joko onaren ikasbide zein ikasbide moral bikaina emanez.
Benzemak estreinatu zuen markagailua etxean 24. Segunduan Madrilen aldeko 1-0 jarriaz. Baina azkartasunak ez zuen inolaz ere moralki Pep-en taldea indargabetu. Lehenengo denbora zehar, Madridek abagune ugari izan ditu baina ez dute bigarren gola markatzerik lortu. 22. Minutuan Cristiano Ronaldo portugaldarrak aukera bikaina izan du, baina jaurtiketa guztiz desbideratuta kanpora joan da. Minutuak pasa ahala, Blaugranak nagusitzen hasi dira eta Alexisek 29. minutuan markagailuan jarritako 1-1 ak guztiz indarberritu ditu eta katalanen bereizgarri den jokoaren magia itzuli da Bernabeu zelaira.
Alde aurretiko estrategia dueluan Mourinhok talde erasotzaile baten alde egin zuen. Beste klasiko zein aurreko zenbait partidutan osatutako ohiko duen hirukotea ez jartzea erabaki zuen Real Madrilgo entrenatzaileak. Bere aldetik Guardiolak, azken aldiz egin ohi duen gisa, Villa zelaitik kanpo utzi zuen, partidua aulkitik behatuz. Bestalde, Alexis eta Cesc-en kobinazioarekin dianaren erdigunean eman zuen, katalana eta txiletarra gailendu egin ziren.
Atsedenaldiaren ostean Barsak poltsikoan sartu zuen Bernabeu zelaia eta merengeek porrota hasieratik usaindu ahal izan zuten. 7. Minutuan Xavik 1-2koa ezarri zuen markagailuan baloiak Marceloren hanka jo eta zorte handiz Casillasen atean sareratu zen. Casillasek ederki desbideratu zituen Guardiolaren mutilek izandako zenbait abagune.
 El centrocampista del FC Barcelona Andrés Iniesta (d) celebra con sus compañeros Xavi Hernández (i) y el argentino Lionel Messi/EFE
Alves eta Cesc-en arteko jokoari esker, 65. minutuan katalanak 1-3a ezarri zuen markagailuan merengeen irabazle esperantzak zapuztuz. Alvesen erdiraketa aproposa aprobetxatuz Cesc Fabregasek topaketako hirugarren pilota sareratu zuen.


Nerea Reparaz

domingo, 11 de diciembre de 2011

Amaiurri “lotsagarria” iruditzen zaio PPk Kongresuan berezko taldea izaten ez uztea

Uxue Razkin




Amaiur alderdiko diputatu eta senatari hautetsiek azpimarratu dute beren esfortzu “politiko eta judiziala” martxan jarri dituela kongresuan berezko taldea osatu ahal izateko; hauteskunde orokorretan zazpi eserleku lortu baitzituen. Ildo horretatik, “lotsagarritzat” jo dute PPren jokabidea.

 

Zazpi diputatuk eta bi senatarik prentsaurrekoa eman dute Iruñean. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, beren ekintza eta proposamenak Madrilen aurkeztuko dituzte. Horretaz gain, Euskal Herria nazio bezala aitortzea eta erabakitzeko aukera izatea defendatuko dutela adierazi dute Amaiur koalizioko taldekideek.

 

Ez dute honi buruz asko hitz egin nahi izan, oraindik erabakitzeke dagoelako PPk berezko taldea osatzen utziko dion ala ez. Amaiurrek adierazi du Madrilen bilduko dela Kongresuko gainontzeko taldeekin, kongresuan berezko taldea lortu ahal izateko.

 

“Berriak heltzen zaizkigunean pentsatuko dugu zer egin eta zein akordio diren beharrezkoak”, esan du Sabino Cuadra Nafarroako diputatuak. Hala ere, berezko taldea osatzen utziko ez balio, bestelako irtenbideak bilatuko ditu Amaiurrek. 

Urdangarinek Erregearen etxea bere "ekintza pribatuetatik" bereizi du

Komunikabideei bidalitako monunikatu labur batean bidez, Urdangarinek, Cristina infantaren senarrak, bere ekintza pribatuak Erregearen etxearengandik berezi nahi izan ditu. Bide batez, lege ahlkulari bat izendatu duela jakinarazi du, bozeramaile lana egingo dituena.
                                                            Nerea REPARAZ

Palmako Dukea den Iñaki Urdangarinek, luzatutako komunikatu laburrean, azken aldian bere gain eta Erregearen Etxearengain emandako informazio zein komentarioak direla eta astekabetuta dagoela. Bere "ekintza" pribatuek, Erregearen Etxearekin ez dutlea inolako zerikusirik azpimarratu nahi izan du.


Telefono dei baten bitartez EFE agentziari luzatutako komunikatu baten bitartez honakoa jakinarazi zuen Palmako Dukeak:


"Nire ekintza profesionalen harian hedabideetan agertutako informazio eta komentarioen harian oso atsekabetuta nagoela adierazi nahi dut, nire familiaren irudia eta Erregearen Etxearena jasaten ari den kateagaitik, azken hauek ez baitute nire ekintza pribatuekin zeirikusirik".


"Era berean, iragarri nahi dut Don Mario Pascual Vives lege-kontseilari eta bozeramaile lanetarako kontratatu dudala. Mario Pascual Vives Bartzelonako Abokatuen Elkargoko kidea da eta nire izenean hitz egiteko baimena izango du"