miércoles, 19 de octubre de 2011

Konferentziako bost ondorioekin bat egin du ezker abertzaleak

                                (Iruñean egin zuten agerraldia Aralarreko kideek. / BERRIAtik hartua)

Astelehenean Donostian ospatutako nazioarteko konferentzian ateratako *bost ondorioekin* bat egin du guztiz ezker abertzaleak. Ondorio hauekin Euskal Herrian garai berri bat zabaltzen dela uste dute. Jarduera armatuaren behin betiko amaiera eskatu dute. Bestalde, Frantzia eta Espainiako gobernuei nola bertako eragile eta ordezkari politikoei bilerak egiten hasteko ordua dela adierazi diete. Rufi Etxeberriak erantzun "positibo" bat espero du ETArengandik.

«Bakea eta askatasunaren eraikuntza inoiz baino gertuago» dagoela adierazi du ezker abertzaleak. Prozesuan zehar egindako lana erabakikorra izan dela adierazi dute eta bere fruituak eman dituela. Testuinguru berri honetan talde politiko orok aktiboki parte hartu behar duela uste du ezker abertzaleak,  Ugartebururen hitzetan: «Guztioi dagokigu ahalegina egitea bakea eraiki ahal izateko eta gatazka politikoaren behin betiko konponbidea erdiesteko».

*bost ondorioak*


ETAri. ETAri deia, bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzeko.

Frantziako eta Espainiako gobernuei. ETAk adierazpen hori egingo balu «gatazkaren ondorioez soilik» erakunde armatuarekin negoziatzeko deia.

Biktimen aitortza. Biktima guztien aitortza eta adiskidetzean aurrera egiteko urrats sakonak egiteko eskaera.

Elkarrizketa politikoak. Politika gaiez hitz egiteko eskaera «eragile ez-bortxatzaileei eta ordezkari politikoei». Hori «herritarrei kontsultatuz» egin beharko litzatekeela diote, eta hirugarren parteek lagundu dezaketela.

Jarraipen Batzordea. Emandako aholkuak bideratzeko eta burutu daitezen laguntzeko Jarraipen Batzordea eratzeko prest agertu dira.


Nerea Reparaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario