domingo, 16 de octubre de 2011

Egunkari digitaleko funtzionamenduaren inguruan hitz egin du Deia.com-eko arduradunak


Uxue Razkin


Josetxu Rodriguez deia.com arduraduna web orrialdeko oinarriak azaltzen aritu da EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Leioa). Ordubeteko hitzaldi honetan, deia.com-eko webgunearen nondik norakoa azaltzeaz gain, kazetari digitalak hartu duen garrantziaz mintzatu da Rodriguez.

Egunkari digital bateko webguneak uneoro berritzeak eskatzen du. Hori izan da deia.comeko arduradunak azpimarratu nahi izan duen ideia. Bada, jendeak minutu eta 22 segundo ematen ditu berri bat irakurtzen. Irakurleak presa dauka eta denbora horretan titularrak irakurri eta batez ere, multimediak kontsultatzen ditu. Hala nola, argazkiak ikusi, iruzkinen bat idaztearekin ausartzen da, bideoak ikusten ditu…Beraz, horiek eskura izateaz arduratzen dira bertako langileak. Esate baterako, webgune honetan, sei pertsona aritzen dira edizio lanetan eta hamabost orduko txandak egiten dituzte urteko 365 egunetan. Albisteez gain, blogak tartekatzen dituzte.

Halaber, webguneko estekek beste leku batzuetara garraiatzeko aukera ematen dute, erabiltzailea denbora gehiago webgune horretan gelditzera ahalbidetzen duena. Webgunea antolatzeko plantilla moduko batzuk erabiltzen dituzte. Kokapenak garrantzi handia hartzen du egunkari digital batean. Izan ere, kazetari digitalak idaztean ez daki zenbat jendek irakurriko duen albistea. Baina horrek ez du kazetaria benetan kezkatzen,  helburua jendea erakartzea delako eta irakurlea webgune horretan mantentzeko moduan idaztea. Hau lortzeko albiste esanguratsuenak nabarmendu beharko ditu kazetari digitalak. Honen inguruan, estrategikoki beste batzuk kokatu beharko ditu irakurleak web orrialdea itxi ez dezan.  Oso lan nekagarria dela aitortu du deia.com-eko arduradunak.  


No hay comentarios:

Publicar un comentario