domingo, 2 de octubre de 2011

Amaiur, koalizio abertzale berriaren aurkezpena izan da gaur Iruñean

Ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatibaren aliantza elektoralaren izena da Amaiur. Azaroak 20ko hauteskundeetan egongo dira “Euskal Herrira dagozkion eskubideen” aldarrikapena egiteko. Koalizioko kide guztiek ondo deritzote izenari, GARA egunkariari esan diotenez. Larunbatean eman diote ofizialtasuna eta Iruñako Baluartean egin da aurkezpena.

Aurkezpenean, koalizioko logoa eman da ezagutzera; letra zuriak eta fondo urdinarekin, eta behean zubi antzeko batekin.



Aurkezpenean ordea ez dute esan nortzuk izango diren hauteskundeetarako hautagaiak.

Azaroak 20ko hauteskundeak, dira, koalizioko kideek esan dutenez, “Euskal Herriko fase politiko ireki berrian sakontzeko aukera da”, eta, horrenbestez “aukera ona da ere bueltarik ez duen prozesu demokratiko eta bakezalerako, beti ere posizio independentista eta ezkerzalearekin”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario