miércoles, 28 de septiembre de 2011

ETAren su-etena egiaztatzeko batzorde bat sortu dute

(Su-etena egiaztatzeko sortutako taldeko kideak. Gara
Nazioarteko bost adituk, Ronnie Kasrils-ek, Raymond Kendall-ek, Chris Maccabe-k, Ram Manikkalingam-ek eta Satish Nambiar-ek osatu dute ETAren su etena egiaztatzeaz arduratuko den batzordea. ETA urtarrilean emandako pausoa “sinesgarria” eta “atzeraezina” izateak berebiziko garrantzia duela adierazi dute.
Ronnie Kasrils (Hegoafrika), Raymond Kendall (Erresuma Batua), Chris Maccabe (Erresuma Batua), Ram Manikkalingam (Sri Lanka) eta Satish Nambiar-ek (India) ETAren su-etena egiaztatzeko eta ikertzeko sortutako batzordea ezagutzera eman da gaur. Azken urteetan Euskal Herrian eman diren aurrera pausoak oso garrantzitsutzat jo dituzte eta horrela izaten jarraitu dezan batzordeak lan zorrotza burutuko du. Batzordeko kideak Nazioarteko arazoak konpontzen adituak dira eta gai honetan ere gu-etena egiaztatzen lagunduko dute. koordinatzailea Fleur Ravensbergen izango da. 
Nazioarteko batzorde honen ustetan, azken urteetan Euskal Herrian aurrerapauso ugari eman dira. Aurrerapauso horien artean talde armatuak urte honetako urtarrilean eman zuen su-eten “egiaztagarria” izan zen. Jarraian, zerga iraultzailearen amaiera adierazi zuen taldeak eta Gernikako akordiora batu zen joan den igandean.
“Egiaztatze mekanismoa” martxan jartzeko asmoz, batzordeko kideek adierazi dute “euskal gizarteko ahal den osagai gehienekin lan” egin dutela agindu dute.


domingo, 25 de septiembre de 2011

PPk denbora eskatu du Espainia krisitik atera ahal izateko

                      Maria Dolores Cospedal eta Mariano Rajoy (ÁLVARO GARCÍA | 22-12-2009)

Alderdi popularrekoek Mariano Rajoy irabazle ikusten dute azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan. PPk hauteskundeetan gehiengoa lortzen badu, berehala martxan jarriko ditu proposatutako erreforma planak. Bestalde, ez badute gehiengorik lortzen beste alderdiekin akordioak egin beharko dituzte eta alderdiak aitortu duenez, zailagoa izanen da horiek berehala ezartzea, beste alderdiekin desadostasunak direla medio.

Maria Dolores de Cospedalek adierazi du, “PP hauteskundeetako irabazlea suertatzen bada, denbora apur bat beharrezkoa izango da aplikatu nahi ditugun erreformak ezartzeko eta Espainia krisitik ateratzeko, aldaketa ez baita berehalakoa izango”. Izan ere, popularren ordezkari nagusiak azaldu duenez, PPk ez du inongo errezeta magikorik enpleguak sortzeko eta ez du modu “utopikoan” aurkeztu nahi partiduaren plana espainiarrei. Horretaz gain, azaldu du, biztanleriari “esfortzu solidario bat” eskatuko diola. Modu batean, azaroaren 20 pasa ondoren, aldaketak ez baitira berehalakoak izango. Horregatik, partiduak argi azaldu du denbora kontua izango dela baina lortuko dutela.

Horretaz gain, PPk esan du sozialistak beren papera jokatzen hasi direla jada eta popularrek martxan jarri dituzten erreformen plana izorratu nahian dabiltzala hor nonbait. Dagoeneko zenbait autonomietan ezarri dira PPk aurkeztutako plana krisitik ateratzeko; hala nola, Gaztela Mantxan, Cospedalen eskutik. Haren hitzetan: “Sozialistek esan dute hau guztia ez dela beharrezkoa hondamendi ekonomiko hau konpontzeko eta gure planak ez duela enplegurik sortuko”. Gainera, PSOEk erabiltzen duena “demagogia” dela dio. Mariano Rajoyren plan horietan garrantzia emango zaie osasunari, hezkuntzari eta politika sozialei, batik bat.
Prebentzio planak aurkeztu bezain laster, horiek kritikatu besterik ez dutela egin gaineratu dute alderdi popularrekoek.


sábado, 24 de septiembre de 2011

Euskal preso politikoak Gernikako Akordiora batu dira

Gernikako Akordiora batu dira euskal presoak, sortu zenetik urte batetara. Akordio honek borroka armatuaren amaiera aldarrikatzen du, eta baita terrorismo biktimen errekonozimendua.

2010.urteko irailean, Gernikako Akordiora batu ziren Batasuneko bozeramaile bat, Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba eta AB. Urte baten ostean EPPK-ko, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bozeramaile batek irakurri du komunikatua; biolentzia ezeztatuko dute eta elkarrizketaren alde agertuko dira presoak. EPPK batzeak euskal presoen %90a batuko dela esan nahi du; Juan Lorenzo Lasa Mitxelena "Txikierdi" ETAko buru militar ohia, eta Ana Belen Egües besteak beste.

Euskal presoek emandako pausu hau lehena izan da ETAko historian, eta garrantzi handia eman diote iturri antiterroristek. Hala ere, iturriek azpimarratu dute Gernikako Akordioan presoek ez dutela ETAko amaiera aldarrikatu ezta armak eman.

Gudari Eguna baino egun batzuk lehenago batu dira Gernikako Akordiora. ETAk komunikatu bat bidaltzea ohikoa da Gudari Egunean, eta aurtengoa iragartzen dihardute komunikabideek,  adibidez, 20minutos pasa den astean adierazu zuen uste dutela ETAk ez duela Gobernuek nahi duten komunikatua egingo. “Komunikaturen bat egonez gero, ETAk Gobernuari eskatuko dio pausuren bat emateko, Parot Doktrina indargabetzea, adibidez” diote 20 minutosen. 

Mikel Arana(EB): Kukutzako desalojoa beste era batetan egin zitekeen


 Ostiral honetan Kukutza Rekaldeko gaztetxea desalojatu dute, eta hildo beretik EB-Berdeko koordinatzaile nagusia den Mikel Aranak esan du gauzak "beste era batetara" egin zitezkeela. Gainera, Kukutzako husketan eta manifestazioetan zehar "ertzainek egindako basakeria" salatu du Aranak.


Euskadi Irratiko "MQP" saioan Aranak bere ikuspuntua azaldu du gertatutako istiluei buruz. Alde batetik esan du bidegabekoa dela pertsona batzuek biolentziaz jokatzeagatik (kontainerrekin barrikadak egin eta kontainer batzuk erre zituzten) Kukutzako proiektua legitimotzat ez hartzea. Aranak argi utzi nahi izan du Kukutzako proiektua babesten dutenek ez dutela biolentzia hori defendatzen.




Bestetik, "ertzaintzak Kukutza desalojatzerako orduan erabilitako indarkeria lekuz kanpo" dagoela esan du.






Bere ustez, gauzak "beste era batetara" egin zitezkeen, eta Ertzaintzak "erantzunbeharra" duela esan du, eraiste prozesuan zehar "erarik txarrenean jokatu duelako".

Bestalde, PSEko bozeramaileak, Jose Antonio Pastorrek esan du Kukutzako proiektu kulturalak "sinpatia" piztu ziela, eta bere aburuz "ideien fabrika" legez funtzionatu du.


Roberto Jimenezek esan du “lasaiago” dagoela UPNrekin ostiralean akordioa birbaieztatu ostean

                                Jiménez(PSN) eta Barcina(UPN) ostiralean /EFE

Ostiral honetan UPN eta PSN partiduak beren Gobernuko akordioaren inguruan hitz egiteko bildu dira. Izan ere, UPNk hauteskunde orokorretara PPrekin joateko erabakia hartu zuenean, ezustean harrapatu zituen sozialistak. PPrekin egindako paktu honen aurrean, Roberto Jimenez PSNko ordezkari nagusiak UPNrekin biltzeko nahia erakutsi du. Harik eta ostiral honetan bi alderdiak bildu diren arte. Jimenezek azaldu du “lasaiago” gelditu dela UPNrekin akordioa birbaieztatu ostean. Bilera horretan, UPNk bere aldetik azaldu du legealdian ez duela PSNrekin duen gobernu paktua hautsiko,  beste partidu batekin akordioak egin dituen arren (kasu honetan PPrekin egindako paktua, hauteskunde orokorretara joateko). Bi alderdiek zin egin dute akordioarekin aurrera jarraituko dutela legealdian dauden bitartean. Azalpen hauen aurrean, erregionalisten hitzek lasaitasun handia eman diotela aitortu du Jimenezek.
Hala ere, PSNko burua argi mintzatu da UPN-PPren arteko koalizioaz. "Desleialtasun hutsa” dela esan du.


Nafarroako sozialisten buruak ziurtatu du ostiralean ospatutako bileran oso argi gelditu zirela paktuaren oinarriak eta horiek, bai UPNk eta bai PSNk beteko zituztela. Bere hitzetan: “UPNk sozialistekin egin duen paktua, ondoren etorri daitezkeen paktuen gainetik gelditzen da”. Eta hauxe gaineratu du: “Partiduen artean kontraesanen bat egongo balitz, PSNrekin egindako akordioa izango da gainontzeko akordio guztien gainetik gailenduko dena”.
Jiménezek bilera egin ostean lasaitasuna aipatu duen arren, egun, UPNrekin duen konfiantza ez dela berdina aitortu du.



viernes, 23 de septiembre de 2011

Fiskaltza "parot doktrinaren" aurka azaldu da


197/2006 doktrina, Parot doktrina izenarekin ezagunagoa dena, Espainiako hedabide ugaritan atera da azken 6 hilabetetan krisian dagoela adierazi dutelarik. Balizko krisi horren arrazoi nagusia, doktrina hori ezarri dieten zenbait euskal presok Auzitegi Konstituzionalean jarritako helegiteak izan dira; helegite horietatik 24 inguru onartuak izan dira. Parot doktrinaren aurka azaldu diren epaileak gehiago dira alde azaldu direnak baino. Fiskaltza bera ere doktrina honen aurka azaldu da.
Fiskala Joseba Artola babes helegitea aztertzeko auzian izan da. Honen inguruan, fiskala interpretazio irizpideak aldatzearen aurka azaldu da. Izan ere, hamabost orrialdeko idatzi bat aurkeztu du Artolaren kondena amaiera justifikatzen delarik bertan.Ebazpen judizialaren ukiezintasuna urratu egiten dela uste dut fiskalak.
Artolaren kasuan kondena 10 urte gehiagoz luzatu da, 2006an atera behar bazuten ere 2016 arte atzeratu zioten kartzelatik irteera.

Banatuz ezker abertzaleko bezeroen plataformak kutxen bat-egitearen alde bozkatuko du gaur

Kutxaren batzarrean ere %90 inguruko babesa emango diote kutxen bat-egiteari. Helburua 2012.urtea hasi bezain laster Kutxa Bank martxan jartzea da.

Banatuz ezker abertzaleko bezeroen plataformak kutxen bategitearen alde azalduko da gaur Kutxaren ezohiko batzar nagusian Bilduk adostutako akordioaren ostean. Beraz, Banatuz-en babesari esker BBK Bizkaiko Kutxaren, Vital Arabakoaren eta Kutxa Gipuzkoakoaren bategiteak %90 inguruko babesa jasoko du gaurkoan. Aralar, EB eta ELAk bost ordezkari dituzte eta hirurak aurka bozkatuko dute. Argitzeke dago oraindik LABeko ordezkari bakarrik zer bokatuko duen.

Gaur arratsaldeko 18:30etan hasiko da bilkura Donostian. Batzarraren ostean Kutxa zuzenduko duten hogei administrazioa kontseilariak zehaztuko dituzte. BBKri hamabi dagozkio (%60), Kutxari sei (%30), eta Vitali bi (%10), banaketa hau hain zuzen ere, kutxa bakoitzak duen parte hartzearen araberako da gutxi gora behera.

Kutxa Bank-en helburuen artean 2012. Urtean sartzearekin bezain laster bakua martxan jartzea da. Giro ekonomikoa alde izanik eta gauzak espero bezala joan ezkero egungo emaitzak hirukoizteko aukera egongo litzatekeela uste dute.

sábado, 17 de septiembre de 2011

Erregionalisten kontseilu politikoa UPN-PP koalizioaren alde agertu da

Yolanda Barcina, García Adanero eta Catalán, Tudelan kontseilu politikoan. (Argazkia: Blanca Aldanondo//Diario de Navarra-tik hartua)





·Irailaren 29an Mariano Rajoy Iruñara joango da akordioa sinatzera, Barcinarekin hauteskunde orokorretara koalizioan joateko. PPk eta UPNk berriro indarrak batuko dituzte, 2008an akordio hautsi zutenetik

Orain dela bi aste Yolanda Barcinak PPrekin koalizioa osatzeko erabakiaren berri eman zuen Cadreitan (Nafarroa). Atzo Tudelan, UPNren kontseilu politikoa bildu zen UPN-PP koalizioaz hitz egiteko eta erabakiak hartzeko. Azaroaren 20an ospatuko diren hauteskunde orokorretara elkarrekin joateko akordioa egin ostean, UPNren kontseilu politikoa koalizioaren alde algertu da (partiduak %92-ko babesa lortu du).  Bilera horretan parte hartu zutenen artean, 117 lagunek koalizioaren alde egin zuten. Hamar lagunek, berriz, paktu horren kontra bozkatu zuten; horien artean, Miguel Sanz Nafarroako lehendakari ohia,  Javier Caballero kontseilari ohia eta Chon Latienda.

Yolanda Barcinak atzoko bileran PPrekin egindako akordioaren oinarriak azaldu eta defendatu zituen. Akordioari dagokionez, Kongresurako UPNk zerrendako hiru diputatu aukeratuko ditu (zerrendako lehenengoa, hirugarrena eta laugarrena). PPk, berriz, zerrendako bi (bigarrena eta bosgarrena). Senatuan ere, Nafarroako zerrendarik bozkatuenak hiru eserleku lortuko ditu. Hiru horietatik bi UPNkoak izango dira eta bestea, PPkoa. Halaber, partidu erregionalistak ahots propioa izango du Kongresuan eta Senatuan. Izan ere, partidu honek proposatuko dituen karguak ez dira Talde Popularrean sartuko, Talde Mixtoa osatuko dute. Horretaz gain, UPNk kongresuan PPren programa defendatzeko konpromezua hartu duela azaldu du Barcinak.

viernes, 16 de septiembre de 2011

Anarkista bat atxilotu dute Madrilen, 32 lehergai- eraso egitea egotzita

El País egunkarian irakurri daitekeenez, José Lopez Mendez, 30 urteko gizonezkoa atxilotu dute Madrilen, 32 lehergai-eraso egin dituelakoan. José Lopez Anarkista-primitibista beganoa da. Ustez, 32 lokal publiko erasotu ditu Madrilen lehergailuak erabiliz. Madrileko poliziek diote urte bat daramatela atxilotu nahian, ustez jatetxe bateko eta animali larru denda bateko kristalak apurtu zituenetik.

Hortik aurrera, ustez Ezker Batuko sede bat erasotu zuen, eta baita banketxeak, haragi industriara bideratutako furgonetak etab. Anarkista honek eginiko erasoak gauez egingo zituen eta aurpegia estalita zeramala. Hedabideen arabera, camping-gas bonbonak erabiltzen zituen lehergaiak egiteko; galosinan edo sua hartzen duen likido batean aurrez sarturiko zapi batekin estaltzen zuen camping-gasa, eta aktibazio mekanismo baten ondorioz, kalibre gutxiko leherketa sorrarazten zen, baina lokalen ateak edo kristalak apurtzeko eraginkorra zena.

Jose Lopezek kalte larriak sortu ditu Tetuáneko Juntan (Madril)  bere azken erasoan.  Kasu honetan ez zuen bere aurpegia estali, eta segurtasun kamera batek grabatu zuen ekintza. Horren ondorioz gaur atxilotu dute. La Haine kontrainformazio webgunean ekintza aldarrikatu dute, hemen irakurri dezakezuenez.

Atxilotua, Tierra Salvaje talde anarkistaren partaidea izanik, xedapen judizialera pasatuko da gaur terrorismoa egotzita


                                               Argazkia: Kike Para

jueves, 15 de septiembre de 2011

Altsasuko alkatea salatu dute Auzitegi Nazionalean jaietan eginiko desfileagatik

Irailaren 3an Altsasun antolaturiko desfile “iraingarria” dela eta Garazi Urrestarazu Altsasuko alkatea salatu dute auzitegi nazionalean. Gazte asanbladak desfile honen bitartez herriak bizi duen etengabeko segurtasun indarren gehiegizko presentzia salatzea izan du helburu. Espainiako erregea eta segurtasun indarrak nazien ikurrekin irudikatzeagatik salatu du eskuin muturreko Manos Limpias taldeak Bilduko alkatea.
Altsasun antolaturiko desfilearen bideoa ikusgai egon da sare sozialetan eta oihartzun handia eragin du estatuko hainbat hedabideetan. Desfilea baimentzea leporatzen dio eskuin muturreko taldeak Garazi Urretsarazu alkateari. Bestalde, Altsasuko Gazte asanbladari ere Espainiako erregea eta segurtasun indarrak iraintzea leporatu diete.
Irailaren 9an Vimeon “Ezditugunahi” tituluaz eskegi zen bideoak honela dio amaieran: "Ekitaldi hau parodia bat da, baina bizi dugun errealitatearen antza handia dauka. Gehiegizkoa izan daiteke, baina zain daukagun etorkizun beltzaren erakusgarri izan daiteke. Uste dugu gutako inork ez lukeela horrelakorik ezagutu nahi. Hori gure esku dago. Elkartuz eta borrokatuz jarraitzen badugu, behin betiko botako ditugu. Joan daitezela antzarrak perratzera!".
Polemika handitu ahala bideoak jasotako bisitak nabarmenki egin du gora 9.400 bisita baino gehiago izan dituelarik. Honen aurrean Manos Limpias eskuin muturreko taldeak, askatasun eskubidea urratzen dela arbuiatuz bideoa internetetik kentzea eskatu du.

miércoles, 14 de septiembre de 2011

Espedientea zabaldu dio Madrileko udaletxeak polizia bati M15 mugimendua publikoki babesteagatik

Espedientea zabaldu du Madrileko udaletxeko gizarte segurtasun zinegotziak maiatzak 15 mugimendua publikoki babestu zuen poliziaren kontra. Udaltzainen buruzagiak proposatu dio ideia zinegotziari, poliziak “atribuzio gehiegikeria” egin duelakoan.

Uztailaren 26an Madrileko Puerta del Sol plazan batzartu ziren “haserretuak”, eta Javier Roca Sierra izeneko poliziak denen aurrean adierazi zuen udaltzaina izanik M15 mugimendua babesten zuela. Gainera, bere lankide gehiagok ere mugimenduaren alde zeudela gaineratu zuen.Poliziaren izenean hitz egin zuen bere iritzia adierazteko, eta hori izan da espedientea zabaltzearen arrazoi nagusia salatzaileen esanetan. “Udaltzain eta segurtasun indarren araudia ari gara betetzen, eta horren arabera debekatuta dago iritziak plazaratzea polizia izatea nabarmenduz”  dio Segurtasun zinegotzigoko bozeramaile batek.

Horren aurrean, Javier Rocaren eskubide konstituzionalak ez direla errespetatzen ari azaldu eta salatu dute Madrileko udaletxeko CCOO sindikatuko segurtasun eta mugimendu ataleko kideek eta udaltzain sektoreko kideek.

Bien bitartean, zinegotziaren esanetan zehazki zer gertatu zen ikertuko dute, eta hutsegite larria izan den erabakiko dute. Horrela balitz,  bost egun eta hiru hilabeteko zigorra jasoko luke Rocak, lana eta soldata kenduta denboraldi horretan. 


                             Javier Roca batzarrean hitz egiten (EFE)

martes, 13 de septiembre de 2011

Bilduk baiezkoa eman dio euskal kutxen bategiteari

BBK, Vital eta Kutxaren arteko bateratzea adostu du Bilduk. Hitzarmenaren gainean Martin Garitanok, gipuzkoako ahaldun nagusiak, eta Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkateak, egin duten balorazioan jabetza publikoa eta gizarte laguntza mugagabeak azpimarratu dituzte. Lortutako akordioarekin pozik azaldu da Garitano eta lorpena "garaipen handia" dela adierazi du.
Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du euskal kutxen bategiteak horien izaera publikoa bermatzen duela eta paktu honek pribatizazio eza behin betiko ixten duela. Bestalde, giza laguntzetarako konpromisoak indarra hartu duela jakinarazi du Garitanok, izan ere, Kutxa Bank-ek lortutako etekinen %30a BBK, Vital eta Kutxa-ren artean banatuko da haiek giza laguntzak modu independentean gestionatu ditzaten. Balorazio orokorra eginez Garitanok bere poza adierazi du akordioa “garaipen handia” delako eta Bilduk hobetu egin duelako Kutxa Bankek hasiera batean planteatu zituen baldintzak.
Bategiteak aurretik PP, PSE-EE eta EAJren babesa bazuen ere, soilik BBK eta Vital-en fusioa ahalbidetzen zuen. Bilduk baiezkoa eman ostean, euskal kutxen bategitea lortu da Kutxa BBK eta Vital-i gehitu zaiolarik. CCOO sindikatuak eta Hamaika batek bategitearen alde agertu dira, oraindik baina, LAB eta Banatuz-en botuak lortuko ote dituenaren zalantza plazaratu du Gizpuzkoak ahaldun nagusiak.

Patxi Zabaleta: “Aralarrek proposamen ausarta eta arriskuduna egin du”

                                     Aralarreko kide batzuk eta bozeramailea, Patxi Zabaleta (eskuinean), Bildu, Alternatiba eta EArekin                           hauteskundeetara aurkeztea erabakitzen (Ivan Aguinaga/EFE)



Azaroaren 20an hauteskundeak ospatuko dira. Aralarrek dagoeneko erabakia hartu du; Bildu, Alternatiba eta EArekin aurkeztuko da hauteskundeetara. Akordioa gauzatu ondoren, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak erabaki honen inguruan argi mintzatu da.


1.-Aralarrek zergatik aukeratu du orain Bildurekin elkartzea? Zergatik estrategia aldaketa hau?

Aralarrek beti defendatu du indar bilketa beharrezkoa dela hauteskundeetarako. Horregatikan sortu zen NaBai orain dela zortzi urte eta orduan ere saiatu ginen ezker abertzaleko beste sensibilitatearekin bat egiten.
Maiatzaren 22ko hauteskunde orokorretarako Nafarroan egokiena da berriro indarrak biltzen saiatzea abertzaletasuna ez ezik aurrerakoitasuna eta ezkerreko ideian defendatzen ditugunon artean. Kontuan izan behar da Navarrometroaren eta beste inkesta guztien arabera NaBaiko % 90 hautesle beren burua ezkerrekotzat dutenak direla eta Aralar dela NaBaiko indar politikorik handiena. Horregatik bai PNVri eta independienteei elkartzeko proposamena egin genien. Idependiente batzuk ados daude beste talde bat ez eta PNV ere baina azkeneko hau beste herrialdeetako interes elektoralen  ondorioz.
Beraz Aralarrek proposamen ausarta eta arriskuduna egin du baina beti jokatu duen modura.

2.- Bildurekin elkartzeak boto gehiago eskuratzea ahalbideratuko du? UPN-PP baino gehiago lortzea espero duzue?

Aurkezteko asmoa den kualizioa ez da Bildurekin baizik eta Bildun dauden hiru alderdiekin. UPN-PP berehala elkartu dira jokabide politiko honen ondorioz. Beraz Nafarroan bi bloke politiko nagusi lehiatuko dira, alde batetik, UPN-PP eta bestetik Alternativa-EA Aralar eta Ezker Abertzaleko beste sensibilitateak.

3.- Orokorrean emaitza onak espero dituzu azaroaren 20ko hauteskundeetarako?

UPN-PP elkartu ondoren zaila izanen da baina halere gure erronka da lehen indar izateko borrokatzea eta hala ez balitz bigarrena gelditzea.

Nortzuk gara?

Leire, Nerea eta Uxue gara, EHUko kazetaritzako 2.mailako ikasleak. Blog honen bitartez, egunean jasotzen diren albiste esanguratsuenak plazaratuko ditugu. Oraingoan, politikan murgilduko gara, baina gainontzeko arloak ere jorratuko ditugu.


Espero dugu zuen gustukoa izatea. Animatu eta parte hartu gurean!