Espainiako poliziak Ohiana Agirreren Anmistiaren mugimenduaren aldeko kidea atxilotu izana gogor salatu du Gernikako akordioaren sinatzaileek.
Nerea REPARAZ
Atxiloketa hau giza eskubideen aurkakoa dela adierazi dute komunikabideetara igorritako idazki batean. Gaur egungo testuinguru politikoan horrelako jarrerek ez dutela tokirik berretsi dute akordioko sinatzaileek. «Bakea eta konponbidea eraikitzeko prozesuaren aurkako erasoa da. Zigor eta atxilotze hauek ez dute inolako heldulekurik, ez eskubideen ikuspegitik, ez justizia ikuspegitik, ez eta demokrazia ikuspegitik ere», nabarmendu dute.
Ohiana Agirrek Euskal Herri osoan konponbidea eman dadin eta bake egoera susta dadin lan handia egin duela adierazi dute aipatutako komunikatuan. Bake konferentzian ere parte hartu zuela gogorarazi dute. Gernikako akordioaren sinatzaileek elkartasuna adierazi diote Ohiana zein haren senitartekoei. Honekin batera, gertaera salatzeko mobilizaziora deitu dute.
( Ohiana Agirreren aldeko giza hesia. Argazki Press)
Mostrando entradas con la etiqueta atxilotu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta atxilotu. Mostrar todas las entradas
domingo, 4 de diciembre de 2011
viernes, 16 de septiembre de 2011
Anarkista bat atxilotu dute Madrilen, 32 lehergai- eraso egitea egotzita
El País egunkarian irakurri daitekeenez, José Lopez Mendez, 30 urteko gizonezkoa atxilotu dute Madrilen, 32 lehergai-eraso egin dituelakoan. José Lopez Anarkista-primitibista beganoa da. Ustez, 32 lokal publiko erasotu ditu Madrilen lehergailuak erabiliz. Madrileko poliziek diote urte bat daramatela atxilotu nahian, ustez jatetxe bateko eta animali larru denda bateko kristalak apurtu zituenetik.
Hortik aurrera, ustez Ezker Batuko sede bat erasotu zuen, eta baita banketxeak, haragi industriara bideratutako furgonetak etab. Anarkista honek eginiko erasoak gauez egingo zituen eta aurpegia estalita zeramala. Hedabideen arabera, camping-gas bonbonak erabiltzen zituen lehergaiak egiteko; galosinan edo sua hartzen duen likido batean aurrez sarturiko zapi batekin estaltzen zuen camping-gasa, eta aktibazio mekanismo baten ondorioz, kalibre gutxiko leherketa sorrarazten zen, baina lokalen ateak edo kristalak apurtzeko eraginkorra zena.
Jose Lopezek kalte larriak sortu ditu Tetuáneko Juntan (Madril) bere azken erasoan. Kasu honetan ez zuen bere aurpegia estali, eta segurtasun kamera batek grabatu zuen ekintza. Horren ondorioz gaur atxilotu dute. La Haine kontrainformazio webgunean ekintza aldarrikatu dute, hemen irakurri dezakezuenez.
Atxilotua, Tierra Salvaje talde anarkistaren partaidea izanik, xedapen judizialera pasatuko da gaur terrorismoa egotzita
Argazkia: Kike Para
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

