domingo, 11 de diciembre de 2011

Amaiurri “lotsagarria” iruditzen zaio PPk Kongresuan berezko taldea izaten ez uztea

Uxue Razkin




Amaiur alderdiko diputatu eta senatari hautetsiek azpimarratu dute beren esfortzu “politiko eta judiziala” martxan jarri dituela kongresuan berezko taldea osatu ahal izateko; hauteskunde orokorretan zazpi eserleku lortu baitzituen. Ildo horretatik, “lotsagarritzat” jo dute PPren jokabidea.

 

Zazpi diputatuk eta bi senatarik prentsaurrekoa eman dute Iruñean. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, beren ekintza eta proposamenak Madrilen aurkeztuko dituzte. Horretaz gain, Euskal Herria nazio bezala aitortzea eta erabakitzeko aukera izatea defendatuko dutela adierazi dute Amaiur koalizioko taldekideek.

 

Ez dute honi buruz asko hitz egin nahi izan, oraindik erabakitzeke dagoelako PPk berezko taldea osatzen utziko dion ala ez. Amaiurrek adierazi du Madrilen bilduko dela Kongresuko gainontzeko taldeekin, kongresuan berezko taldea lortu ahal izateko.

 

“Berriak heltzen zaizkigunean pentsatuko dugu zer egin eta zein akordio diren beharrezkoak”, esan du Sabino Cuadra Nafarroako diputatuak. Hala ere, berezko taldea osatzen utziko ez balio, bestelako irtenbideak bilatuko ditu Amaiurrek. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario