domingo, 4 de diciembre de 2011

Itziar Gomez zinegotziak (NaBai): "Dietengatik kobratutako dirua itzuliko dut edo GKE bati emango diot"

Uxue Razkin

Itziar Gomez (NaBai) eskaini zuen prentsaurrekoan. //Diario de Navarra


Itziar Gomez zinegotziak (NaBai) azaldu du berak eskainitako prentsaurrekoan 2009. urtean bajan zegoen bitartean batzordeetara joaten zela baina azpimarratu du ez zuela intentzio txarrarekin jokatu. Zinegotziak 2000 euro jaso zituen bilera hauetara joateagatik baina ez zekien bere botoa beste baten eskuetan utz zezakeenik.


Nafarroa Baiko zinegotziak prentsaurreko bat eskaini du Uxue Barkos, bere alderdiko bozeramailearekin, Iñaki Cabasés eta Javier Leoz zinegotziekin batera. Bertan, Gomezek defendatu du gertatutakoa ez dela eskandalu bat izan, ez dela inongo arazorik existitzen, soilik hutsegite bat izan dela. Horren aurrean, NaBaiko zinegotziak barkamena eskatu du. Hala ere, Gomezek adierazi du, bere akats bakarra bajan zegoen bitartean lanera joatea izan dela, bileretan bere presentzia ordezkaezina zela pentsatzen baitzuen.


Dena den, NaBaiko zinegotziak argitu nahi izan du: “Sortu diren zalantzak gertatutakoaren aurrean, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari eta Laneko Ikuskatzailetzari honen berri emango diet, haiek azter dezaten nire jarduera bateragarria izan zen ala ez bajan nengoen bitartean”.



No hay comentarios:

Publicar un comentario