martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelonaren 'tiki-taka' filosofia garaile klasikoan

                                                                                                  [eitb.com]

Benzemak lehen minutuan gola sartu bazuen ere, Bartzelonaren `tiki-taka' filosofiari ezin izan zioten aurre egin Madrildarrek.

                                                                          Leire Regadas

Barçak irabazi du larunbatean Santiago Bernabeu zelaian jokatu den “El partido del siglo”klasikoa. Real Madrilek golik azkarrena sartu zuten arren, Bartzelonak bigarren denboraldian altxatu zuen burua. Pep Guardiolaren mutilek beste behin utzi zuten ikuslegoa aho-zabalik beraien joko garbi eta elegantearekin.

Mourinoren taldea gogor hasi zen jokatzen, Victor Valdesen hits egite baten ostean, Benzemak lehenengo gola sartu zuen 25.segunduan, klasiko bateko golik azkarrena. Madrildarrek partida irabazita zutela uste zuten, baina Guardiolaren mutilek ordea gogor jarraitu zuten jokatzen eta 6.minutuan Messik ia sartu zuen gola, baina Casillasek hura kornerrera bidali zuen. 


Alexis-en berdinketa
Lehenengo zatian zehar, Madridek abagune ugari izan zituen baina ez zuten bigarren golik markatu, eta blaugranak nagusitzen joan ziren. 29. minutua iristean, Alexisek 1era berdindu zuen markagailuaMessiren pasea aprobetxatuz, gola sartu zion Iker Casillasi.


Xaviren gol sinestezina
Indarberrituta bueltatu ziren bartzelonakoak zelaira bigarren zatian. Izan ere, Xavik 1-2koa jarri zuen markagailuan 52.minutuan. Areatik kanpo egin zuen jaurtiketa eta baloiak Marceloren hankan jo ondoren, Casillasen atera sartu zen zuzenean gola. 



Real Madrilek beldurra zuen. 15 partida irabazi dituzte jada eta klasikoa irabazteko faboritoak ziren, baina egoera pentsatzen zutena baino erabat desberdin bilakatu zen. 
Bartzelonak ezin hobeto gainditu zuen Madrilek sartutako lehenengo gola, energiaz beterik jokatu zuten. Alesixek eta Messik gol aukera bana izan zuten hirugarren gola markagailuan ezartzeko. Bitartean, merengeek berdintzeko aukeren bila aritu ziren, eta Cristiano Ronaldok bere aukera izan zuen berdinketa lortzeko bigarren zatiko 19.minutuan, buruz jotako jokaldi batean, baina kanpora joan zaio baloia. 



Alves-Cesc jokaldia
65. minutuan hirugarren gola sartu du Barçak. Dani Alvesek lehenengo eta Cesc Fabregasen eskutik gero sare barrura bidali zuten baloia errematearekin. 83. minutuan Kakak aukera garbia izan zuen gola sartzeko berriz ere, baina honakoan Valdesek desbideratu zuen kornerrerantz. Markagailuan azken emaitza 1-3koa izan da, talde katalanaren alde.


Nahiz eta Mourinho indarrez irabazten saiatu, Guardiolaren taldearen jokoa nagusitu zen Bernabeun beste behin, beraien `tiki-taka' filosofiari esker. 


Berdinduta daude orain Barça eta Real Madril sailkapen nagusian, kolpe handia dudarik gabe talde madrildarrarentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario