viernes, 9 de diciembre de 2011

ETAren amaiera; oso iritzi desberdinak Euskadin eta Espainian

                                                                                                   Leire Regadas

ETAren amaiera oso era desberdinean ikusten dute Euskadin eta Espainian, ia kontrako iritziak dira. Hala adierazten du azaroan egin zen CIS-eko inkesta batek, ETAk borroka armatuari amaiera emango ziola adierazi ondoren. 

Soziologo batzuen ustez, euskaldunek era desberdinean ikusten dute egoera, gertuagotik bizi izan dutelako, eta Espainiako herritarrei emandako informazioa askotan interes politikoz beterik egon denez, ETAren pertzeptzioa ez dela berdina izan bi eremuetan. 

Ikus ditzagun desberdintasunak. Hasteko, euskaldunen gehiengoak (6,99) sinesten du ETAren amaieraren komunikatua benetazkoa dela, ostera, Espainiarrek ez dute orokorrean hori sinesten, gutxiengo batek izan ezik (3,97). Euskaldunen %75,4ere uste dute borroka armatua behin betiko bukatutzat eman daitekeela, eta Espainiarren %59,4 ez dute hori uste

ETAk armak uztearen zergaitia galdetzean ere ez dira ados jartzen euskaldunak eta espainiarrak. Euskaldunen arabera, lehenik eta behin ezker abertzalearen presioagatik izan dela uste dute (%67.4), gero poliziaren eraginez (%61,8), mobilizazio sozialengatik (%60,8) eta azkenik justiziaren ondorioz (%52).
Espainiarrek uste dute, ETAren amaiera gerta zedin gehien lan egin duena polizia izan dela, (%67,1), gero justiziak eginikoagatik (%59,7), ezker abertzalearen eraginez (%34,9) eta azkenik mobilizazio sozialen ondorioz (%34,6).

Zein alderdi politikok izan duen eragin gehien ETAren amaierari begira, instituzioen lana ETAren borroka armatuaren amaiera sustatzeko, Espainiako nahiz Frantziako gobernuek ETArekin hitz egin behar duten ala ez, eta presoen gerturatzeaz galdetzean ere desberdintasun handiak daude, hurrengo taulan ikus ditzakezuenez.




No hay comentarios:

Publicar un comentario