lunes, 28 de noviembre de 2011

Abertzaleak ez direnak ditu “begi bistan” Telletxeak

Lehen aldiz aurkeztuko da Telletxea Baionako ekialde; EAJk hamar kantonamenduetara aurkezteko asmoa bazuen ere, bostera aurkeztuko da
                                                                              Nerea REPARAZ
Jean Telletxeak ez du “begi onez” ikusten abertzaleen arteko batasuna, izan ere, modu honetan “eztabaida demokratikoak ez duela ezer irabazten uste du. Bakarrik aurkeztuko da EAJko buru gisa bost kantonamendutan. Oraingoan abertzaleak ez direnak ditu begi bistan Telletxeak zentro eskuina eta eskuinagokoak.
EAJ aurreko urteetan beste talde politiko batzuekin batu bazen ere, aurten koaliziorik ez dutela osatuko adierazi du Telletxeak. Emaitzak hobetzeko asmoz independenteki aurkeztuko da EAJ kantonamendutara. Lan asko egin dutela adierazi du Telletxeak eta ideia berri asko garatzeko asmoa dutela berretsi du, gaur egun, informazio emaile onenak direla esan du.
Abertzale eta humanista gisa aurkeztu dute euren burua. Telletxearen esanetan abertzale moderatuak dira eta sentimendu politikoaren gainetik gizakia dagoela baieztatu du. Bi proiektu aurkeztu ditu EAJk, alde batetik kostaldera begira eta bestetik Euskal Herri barnealdeari bideratuta. Baionarren bizi kalitate ona dutela helburu adierazi du eta Euskal Herri barnealdeari gehiago begiratuko diotela zin egin du.
Gazteengan ere pentsatu dutela dio EAJko buruak, eta Bilbo zein Donostiako unibertsitateekin elkarlana ez dutela baztertzen adierazi du, baina gaur egun ez dela egiten aitortu du. Lekuan lekuko gazteak bertan mantentzea nahi dituztela adierazi du, bertan ikasi eta bertan lan egiteko aukera bermatuz.
Abertzaletasunaren ideia moderatua luzatzen du Telletxeak, baina nazio bat eraikitzearen ideia Baionakoek ez dutela ulertuko adierazi du. Errealista izatea ezinbestekoa dela esan du iparraldekoak. Garapenerako bidea eta aukerak bertan daudela errepikatzen du Telletxeak.
                                 (Jean Telletxea, Ipar EHko EAJko burua )

No hay comentarios:

Publicar un comentario