sábado, 17 de diciembre de 2011

Krisiari aurre egiteko Loteriarekin amesten

Gabonak bertan dira, eta horrekin batera etorri dira kaleko argi eta apaingarriak, familian edo lagunekin igarotzeko egunak, opariak.. Eguberriak poztasunez eta ilusioz beteriko egunak dira, horren adierazgarri da ere Gabonetako Loteria, 200 urteko ibilbidearekin. 


                                                                                                                                               Leire Regadas

         XIX.mendean jaio zen Loteria, Ciriaco González Carvajal, Indiaseko ganbera eta kontseilu ministroa zenak proposatu zuenean hura sortzea. Zergapedunak kaltetu gabe, altxor publikoaren diru sarrerak handitzeko asmoa zuen. Kadizeko Gorteek proposamena berretsi zuten, eta 200 urte geroago Loteria bizirik jarraitzen du.
         Urtero bezala, abenduaren 22an zozkatuko da Gabonetako Loteria. Aurten historian inoiz eman den diru kopururik handiena banatuko da, lehen saria 400.000 eurokoa izango da dezimo irabazle bakoitzeko. Sari potoloa ez ezik, beste sariak ere handituko dira; bigarren saria 125 milioi eurokoa izango da, eta hirugarrena 500.000 eurokoa.

                                                “Sariak handitzearen eta krisiaren 

                                    eraginez loteria gehiago saltzen ari da aurten”
Eneko Díaz,  Galdakaoko  loteria saltzailea.


“Badirudi krisia onuragarria izaten ari dela Loteriarako, sariaen handitzearekin batera ikusi dugu salmentak handitu direla, momentuz gure kasuan ia%30. Bestalde ikusi dugu ere aurten jendea arinago etorri dela erostera, normalean azken momenturako uzten zuten”, adierazi du Eneko Díaz-ek.


           Estatuko Loteria eta Apustuen aurreikuspenen arabera, loteria gehien salduko den tokia Madril izango da, ondoren Katalunia eta Andaluzia. Euskadin ia 186milioi euro gastatuko direla ere aurreikusi dute, 85 euro buruko, alegia. Probintziei begira, gehien gastatuko duten lekua Bizkaia da, bataz beste 102 euro buruko, Gipuzkoan 68euro, eta Araban 61 euro buruko.

Galdakaoko Zamakoa kaleko Loteria administraziora hurbiltzen dira galdakoztar asko, laugarren saria banatu baitzuen 90.hamarkadan. Bilbon, Azkarreta eta La Cruz-eko administrazioak dira fama gehien dituztenak. 





         Urtebetetze egun garrantzitsuren bat, famatu baten heriotz eguna, zenbaki kapikuak, hondamendi, edota kirol garaipen bateko data… askotarikoak eta xelebreak dira Gabonetako Loteria jokatzeko jendeak aukeratzen dituen zenbakiak. Erosleen heren batek edozein zenbaki hartzen duela baieztatzen duen arren, beste askok zenbaki konkretuak eskatzen dituzte zortearen bila.


         Eneko Díaz, Galdakaoko loteria saltzaileak azaldu duenez, aurten gehien saldu diren zenbakiak, ohikoak aparte, amaierako 7, 4, eta 5 zenbakiak, Bin Laden edo Simoncelli eta famatuen heriotz egunak izan dira, Japoniako lurrikara eta bestelako hondamendietako datak hautatzen dituzte ere erosleek.
Jendeak ere data pertsonal esanguratsuak hautatzen ditu dezimoak erosterako orduan, hala dio Iñigo de Prado 22 urteko gazteak, adibidez, bere ilobaren jaiotza data hautatu du zortearen  bila. "Ni ezkondu nintzen eguna hautatu dut dezimorako zenbaki bezela" esan du  Lidia Zabala ezkonberriak.
         Beste batzuek ordea, matematikak eta probabilitate jokoak nahiago dituzte sineskeriak baino. Egun arte 5 zenbakia izan da amaieran gehien errepikatu dena, 32 bider saritu da. Ondoren, amaierako 4 eta 6 zenbakiak dira sarituenak. Ia inoiz saritu ez den amaierako zenbakia, ostera, 1 zenbakia izan da. Hala ere, 7 zenbakia da eskatuena.
         15.000 zenbaki baino gehiago jokatzeko prest, 18 milioi dezimo loteria igorrita, 3.600milioi euro jokoan..
2011ko zozketa bertan da, ilusioz eta pozez betekodira beste behin familia asko, eta beste batzuek zortearen bila jarraituko dute dezimo irabazlea eskuetan eduki arte. Urtarrilaren 6an umearen loteria zozkatuko da, eta bi milioi euro irabazi daitezke, amets egiteko beste aukera bat izango da hura. Badakizue, amets egiteko, Loteria.

'Ametsen fabrika' da aurtengo Gabonetako Loteria iragarkia. Letonian grabatu zen eta 200 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario