lunes, 28 de noviembre de 2011

Ezker Batuak, EAJk, ERCk, BNGk eta “Coalición Canaria”k Amaiurrek berezko taldea lortzea nahi dute

Uxue Razkin





Parlamentuko alderdi txikienak beren ahotsa goratzen hasi dira. Kasu honetan, Ezker Batuak, EAJk, Ezquerra Republicanak, “Bloque Nacionalista Galego”k eta “Coalición Canaria”k Amaiaurrek eta UPyDk kongresurako berezko taldeak osatzea nahi dute, nahiz eta araudiaren arabera ez duten baldintza guztiak betetzen. Hala eta guztiz ere, azkeneko hitza PPk izango du, gehiengo osoa lortu baitzuen hauteskunde orokorretan.

Alderdi hauek guztiek hala azaldu dutenez, egoera honen aurrean eta araudia kontuan hartuta, interpretazio malgua egin daiteke Rosa Diezen partiduak eta abertzaleen koalizioak kongresuan talde independentea sortu ditzaten. 

Kongresuko araudiak zenbait irtenbide planteatzen ditu talde parlamentario bat sortzeko. Alde batetik, 15 eserleku baino gehiago duten partiduek soilik osatu dezakete taldea. Era berean, 5 diputatu eta maila nazionalean bozken %5 lortzen dituzten alderdiek ere lortu dezakete talde independentea. Horretaz gain, 15 eserleku eta aurkezten diren hauteskunde barrutietan %15ko hautagaitza duten alderdiek ere lortu dezakete. 

Amaiurrek eta UPyDk eslerleku kopuruen minimoa eskuratu dute (hurrenez hurren 5 eta 7 parlamentarioekin) baina ez da berdina gertatzen bozken ehunekoekin. Amaiurrek euskal probintzia guztietan gainditzen du muga baina Nafarroan ezin izan du lortu (%14,86rekin gelditu zen). Rosa Diezen alderdiak Estatu mailan lortu zuen kopuruari erreparatzen badiogu %4,69 izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario