domingo, 25 de septiembre de 2011

PPk denbora eskatu du Espainia krisitik atera ahal izateko

                      Maria Dolores Cospedal eta Mariano Rajoy (ÁLVARO GARCÍA | 22-12-2009)

Alderdi popularrekoek Mariano Rajoy irabazle ikusten dute azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan. PPk hauteskundeetan gehiengoa lortzen badu, berehala martxan jarriko ditu proposatutako erreforma planak. Bestalde, ez badute gehiengorik lortzen beste alderdiekin akordioak egin beharko dituzte eta alderdiak aitortu duenez, zailagoa izanen da horiek berehala ezartzea, beste alderdiekin desadostasunak direla medio.

Maria Dolores de Cospedalek adierazi du, “PP hauteskundeetako irabazlea suertatzen bada, denbora apur bat beharrezkoa izango da aplikatu nahi ditugun erreformak ezartzeko eta Espainia krisitik ateratzeko, aldaketa ez baita berehalakoa izango”. Izan ere, popularren ordezkari nagusiak azaldu duenez, PPk ez du inongo errezeta magikorik enpleguak sortzeko eta ez du modu “utopikoan” aurkeztu nahi partiduaren plana espainiarrei. Horretaz gain, azaldu du, biztanleriari “esfortzu solidario bat” eskatuko diola. Modu batean, azaroaren 20 pasa ondoren, aldaketak ez baitira berehalakoak izango. Horregatik, partiduak argi azaldu du denbora kontua izango dela baina lortuko dutela.

Horretaz gain, PPk esan du sozialistak beren papera jokatzen hasi direla jada eta popularrek martxan jarri dituzten erreformen plana izorratu nahian dabiltzala hor nonbait. Dagoeneko zenbait autonomietan ezarri dira PPk aurkeztutako plana krisitik ateratzeko; hala nola, Gaztela Mantxan, Cospedalen eskutik. Haren hitzetan: “Sozialistek esan dute hau guztia ez dela beharrezkoa hondamendi ekonomiko hau konpontzeko eta gure planak ez duela enplegurik sortuko”. Gainera, PSOEk erabiltzen duena “demagogia” dela dio. Mariano Rajoyren plan horietan garrantzia emango zaie osasunari, hezkuntzari eta politika sozialei, batik bat.
Prebentzio planak aurkeztu bezain laster, horiek kritikatu besterik ez dutela egin gaineratu dute alderdi popularrekoek.


No hay comentarios:

Publicar un comentario