viernes, 16 de septiembre de 2011

Anarkista bat atxilotu dute Madrilen, 32 lehergai- eraso egitea egotzita

El País egunkarian irakurri daitekeenez, José Lopez Mendez, 30 urteko gizonezkoa atxilotu dute Madrilen, 32 lehergai-eraso egin dituelakoan. José Lopez Anarkista-primitibista beganoa da. Ustez, 32 lokal publiko erasotu ditu Madrilen lehergailuak erabiliz. Madrileko poliziek diote urte bat daramatela atxilotu nahian, ustez jatetxe bateko eta animali larru denda bateko kristalak apurtu zituenetik.

Hortik aurrera, ustez Ezker Batuko sede bat erasotu zuen, eta baita banketxeak, haragi industriara bideratutako furgonetak etab. Anarkista honek eginiko erasoak gauez egingo zituen eta aurpegia estalita zeramala. Hedabideen arabera, camping-gas bonbonak erabiltzen zituen lehergaiak egiteko; galosinan edo sua hartzen duen likido batean aurrez sarturiko zapi batekin estaltzen zuen camping-gasa, eta aktibazio mekanismo baten ondorioz, kalibre gutxiko leherketa sorrarazten zen, baina lokalen ateak edo kristalak apurtzeko eraginkorra zena.

Jose Lopezek kalte larriak sortu ditu Tetuáneko Juntan (Madril)  bere azken erasoan.  Kasu honetan ez zuen bere aurpegia estali, eta segurtasun kamera batek grabatu zuen ekintza. Horren ondorioz gaur atxilotu dute. La Haine kontrainformazio webgunean ekintza aldarrikatu dute, hemen irakurri dezakezuenez.

Atxilotua, Tierra Salvaje talde anarkistaren partaidea izanik, xedapen judizialera pasatuko da gaur terrorismoa egotzita


                                               Argazkia: Kike Para

No hay comentarios:

Publicar un comentario