jueves, 15 de septiembre de 2011

Altsasuko alkatea salatu dute Auzitegi Nazionalean jaietan eginiko desfileagatik

Irailaren 3an Altsasun antolaturiko desfile “iraingarria” dela eta Garazi Urrestarazu Altsasuko alkatea salatu dute auzitegi nazionalean. Gazte asanbladak desfile honen bitartez herriak bizi duen etengabeko segurtasun indarren gehiegizko presentzia salatzea izan du helburu. Espainiako erregea eta segurtasun indarrak nazien ikurrekin irudikatzeagatik salatu du eskuin muturreko Manos Limpias taldeak Bilduko alkatea.
Altsasun antolaturiko desfilearen bideoa ikusgai egon da sare sozialetan eta oihartzun handia eragin du estatuko hainbat hedabideetan. Desfilea baimentzea leporatzen dio eskuin muturreko taldeak Garazi Urretsarazu alkateari. Bestalde, Altsasuko Gazte asanbladari ere Espainiako erregea eta segurtasun indarrak iraintzea leporatu diete.
Irailaren 9an Vimeon “Ezditugunahi” tituluaz eskegi zen bideoak honela dio amaieran: "Ekitaldi hau parodia bat da, baina bizi dugun errealitatearen antza handia dauka. Gehiegizkoa izan daiteke, baina zain daukagun etorkizun beltzaren erakusgarri izan daiteke. Uste dugu gutako inork ez lukeela horrelakorik ezagutu nahi. Hori gure esku dago. Elkartuz eta borrokatuz jarraitzen badugu, behin betiko botako ditugu. Joan daitezela antzarrak perratzera!".
Polemika handitu ahala bideoak jasotako bisitak nabarmenki egin du gora 9.400 bisita baino gehiago izan dituelarik. Honen aurrean Manos Limpias eskuin muturreko taldeak, askatasun eskubidea urratzen dela arbuiatuz bideoa internetetik kentzea eskatu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario