sábado, 24 de septiembre de 2011

Mikel Arana(EB): Kukutzako desalojoa beste era batetan egin zitekeen


 Ostiral honetan Kukutza Rekaldeko gaztetxea desalojatu dute, eta hildo beretik EB-Berdeko koordinatzaile nagusia den Mikel Aranak esan du gauzak "beste era batetara" egin zitezkeela. Gainera, Kukutzako husketan eta manifestazioetan zehar "ertzainek egindako basakeria" salatu du Aranak.


Euskadi Irratiko "MQP" saioan Aranak bere ikuspuntua azaldu du gertatutako istiluei buruz. Alde batetik esan du bidegabekoa dela pertsona batzuek biolentziaz jokatzeagatik (kontainerrekin barrikadak egin eta kontainer batzuk erre zituzten) Kukutzako proiektua legitimotzat ez hartzea. Aranak argi utzi nahi izan du Kukutzako proiektua babesten dutenek ez dutela biolentzia hori defendatzen.




Bestetik, "ertzaintzak Kukutza desalojatzerako orduan erabilitako indarkeria lekuz kanpo" dagoela esan du.






Bere ustez, gauzak "beste era batetara" egin zitezkeen, eta Ertzaintzak "erantzunbeharra" duela esan du, eraiste prozesuan zehar "erarik txarrenean jokatu duelako".

Bestalde, PSEko bozeramaileak, Jose Antonio Pastorrek esan du Kukutzako proiektu kulturalak "sinpatia" piztu ziela, eta bere aburuz "ideien fabrika" legez funtzionatu du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario