miércoles, 14 de septiembre de 2011

Espedientea zabaldu dio Madrileko udaletxeak polizia bati M15 mugimendua publikoki babesteagatik

Espedientea zabaldu du Madrileko udaletxeko gizarte segurtasun zinegotziak maiatzak 15 mugimendua publikoki babestu zuen poliziaren kontra. Udaltzainen buruzagiak proposatu dio ideia zinegotziari, poliziak “atribuzio gehiegikeria” egin duelakoan.

Uztailaren 26an Madrileko Puerta del Sol plazan batzartu ziren “haserretuak”, eta Javier Roca Sierra izeneko poliziak denen aurrean adierazi zuen udaltzaina izanik M15 mugimendua babesten zuela. Gainera, bere lankide gehiagok ere mugimenduaren alde zeudela gaineratu zuen.Poliziaren izenean hitz egin zuen bere iritzia adierazteko, eta hori izan da espedientea zabaltzearen arrazoi nagusia salatzaileen esanetan. “Udaltzain eta segurtasun indarren araudia ari gara betetzen, eta horren arabera debekatuta dago iritziak plazaratzea polizia izatea nabarmenduz”  dio Segurtasun zinegotzigoko bozeramaile batek.

Horren aurrean, Javier Rocaren eskubide konstituzionalak ez direla errespetatzen ari azaldu eta salatu dute Madrileko udaletxeko CCOO sindikatuko segurtasun eta mugimendu ataleko kideek eta udaltzain sektoreko kideek.

Bien bitartean, zinegotziaren esanetan zehazki zer gertatu zen ikertuko dute, eta hutsegite larria izan den erabakiko dute. Horrela balitz,  bost egun eta hiru hilabeteko zigorra jasoko luke Rocak, lana eta soldata kenduta denboraldi horretan. 


                             Javier Roca batzarrean hitz egiten (EFE)

No hay comentarios:

Publicar un comentario