sábado, 24 de septiembre de 2011

Roberto Jimenezek esan du “lasaiago” dagoela UPNrekin ostiralean akordioa birbaieztatu ostean

                                Jiménez(PSN) eta Barcina(UPN) ostiralean /EFE

Ostiral honetan UPN eta PSN partiduak beren Gobernuko akordioaren inguruan hitz egiteko bildu dira. Izan ere, UPNk hauteskunde orokorretara PPrekin joateko erabakia hartu zuenean, ezustean harrapatu zituen sozialistak. PPrekin egindako paktu honen aurrean, Roberto Jimenez PSNko ordezkari nagusiak UPNrekin biltzeko nahia erakutsi du. Harik eta ostiral honetan bi alderdiak bildu diren arte. Jimenezek azaldu du “lasaiago” gelditu dela UPNrekin akordioa birbaieztatu ostean. Bilera horretan, UPNk bere aldetik azaldu du legealdian ez duela PSNrekin duen gobernu paktua hautsiko,  beste partidu batekin akordioak egin dituen arren (kasu honetan PPrekin egindako paktua, hauteskunde orokorretara joateko). Bi alderdiek zin egin dute akordioarekin aurrera jarraituko dutela legealdian dauden bitartean. Azalpen hauen aurrean, erregionalisten hitzek lasaitasun handia eman diotela aitortu du Jimenezek.
Hala ere, PSNko burua argi mintzatu da UPN-PPren arteko koalizioaz. "Desleialtasun hutsa” dela esan du.


Nafarroako sozialisten buruak ziurtatu du ostiralean ospatutako bileran oso argi gelditu zirela paktuaren oinarriak eta horiek, bai UPNk eta bai PSNk beteko zituztela. Bere hitzetan: “UPNk sozialistekin egin duen paktua, ondoren etorri daitezkeen paktuen gainetik gelditzen da”. Eta hauxe gaineratu du: “Partiduen artean kontraesanen bat egongo balitz, PSNrekin egindako akordioa izango da gainontzeko akordio guztien gainetik gailenduko dena”.
Jiménezek bilera egin ostean lasaitasuna aipatu duen arren, egun, UPNrekin duen konfiantza ez dela berdina aitortu du.



No hay comentarios:

Publicar un comentario