sábado, 17 de septiembre de 2011

Erregionalisten kontseilu politikoa UPN-PP koalizioaren alde agertu da

Yolanda Barcina, García Adanero eta Catalán, Tudelan kontseilu politikoan. (Argazkia: Blanca Aldanondo//Diario de Navarra-tik hartua)





·Irailaren 29an Mariano Rajoy Iruñara joango da akordioa sinatzera, Barcinarekin hauteskunde orokorretara koalizioan joateko. PPk eta UPNk berriro indarrak batuko dituzte, 2008an akordio hautsi zutenetik

Orain dela bi aste Yolanda Barcinak PPrekin koalizioa osatzeko erabakiaren berri eman zuen Cadreitan (Nafarroa). Atzo Tudelan, UPNren kontseilu politikoa bildu zen UPN-PP koalizioaz hitz egiteko eta erabakiak hartzeko. Azaroaren 20an ospatuko diren hauteskunde orokorretara elkarrekin joateko akordioa egin ostean, UPNren kontseilu politikoa koalizioaren alde algertu da (partiduak %92-ko babesa lortu du).  Bilera horretan parte hartu zutenen artean, 117 lagunek koalizioaren alde egin zuten. Hamar lagunek, berriz, paktu horren kontra bozkatu zuten; horien artean, Miguel Sanz Nafarroako lehendakari ohia,  Javier Caballero kontseilari ohia eta Chon Latienda.

Yolanda Barcinak atzoko bileran PPrekin egindako akordioaren oinarriak azaldu eta defendatu zituen. Akordioari dagokionez, Kongresurako UPNk zerrendako hiru diputatu aukeratuko ditu (zerrendako lehenengoa, hirugarrena eta laugarrena). PPk, berriz, zerrendako bi (bigarrena eta bosgarrena). Senatuan ere, Nafarroako zerrendarik bozkatuenak hiru eserleku lortuko ditu. Hiru horietatik bi UPNkoak izango dira eta bestea, PPkoa. Halaber, partidu erregionalistak ahots propioa izango du Kongresuan eta Senatuan. Izan ere, partidu honek proposatuko dituen karguak ez dira Talde Popularrean sartuko, Talde Mixtoa osatuko dute. Horretaz gain, UPNk kongresuan PPren programa defendatzeko konpromezua hartu duela azaldu du Barcinak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario