martes, 13 de septiembre de 2011

Bilduk baiezkoa eman dio euskal kutxen bategiteari

BBK, Vital eta Kutxaren arteko bateratzea adostu du Bilduk. Hitzarmenaren gainean Martin Garitanok, gipuzkoako ahaldun nagusiak, eta Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkateak, egin duten balorazioan jabetza publikoa eta gizarte laguntza mugagabeak azpimarratu dituzte. Lortutako akordioarekin pozik azaldu da Garitano eta lorpena "garaipen handia" dela adierazi du.
Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du euskal kutxen bategiteak horien izaera publikoa bermatzen duela eta paktu honek pribatizazio eza behin betiko ixten duela. Bestalde, giza laguntzetarako konpromisoak indarra hartu duela jakinarazi du Garitanok, izan ere, Kutxa Bank-ek lortutako etekinen %30a BBK, Vital eta Kutxa-ren artean banatuko da haiek giza laguntzak modu independentean gestionatu ditzaten. Balorazio orokorra eginez Garitanok bere poza adierazi du akordioa “garaipen handia” delako eta Bilduk hobetu egin duelako Kutxa Bankek hasiera batean planteatu zituen baldintzak.
Bategiteak aurretik PP, PSE-EE eta EAJren babesa bazuen ere, soilik BBK eta Vital-en fusioa ahalbidetzen zuen. Bilduk baiezkoa eman ostean, euskal kutxen bategitea lortu da Kutxa BBK eta Vital-i gehitu zaiolarik. CCOO sindikatuak eta Hamaika batek bategitearen alde agertu dira, oraindik baina, LAB eta Banatuz-en botuak lortuko ote dituenaren zalantza plazaratu du Gizpuzkoak ahaldun nagusiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario