Komunikabideei bidalitako monunikatu labur batean bidez, Urdangarinek, Cristina infantaren senarrak, bere ekintza pribatuak Erregearen etxearengandik berezi nahi izan ditu. Bide batez, lege ahlkulari bat izendatu duela jakinarazi du, bozeramaile lana egingo dituena.
Nerea REPARAZ
Palmako Dukea den Iñaki Urdangarinek, luzatutako komunikatu laburrean, azken aldian bere gain eta Erregearen Etxearengain emandako informazio zein komentarioak direla eta astekabetuta dagoela. Bere "ekintza" pribatuek, Erregearen Etxearekin ez dutlea inolako zerikusirik azpimarratu nahi izan du.
Telefono dei baten bitartez EFE agentziari luzatutako komunikatu baten bitartez honakoa jakinarazi zuen Palmako Dukeak:
"Nire ekintza profesionalen harian hedabideetan agertutako informazio eta komentarioen harian oso atsekabetuta nagoela adierazi nahi dut, nire familiaren irudia eta Erregearen Etxearena jasaten ari den kateagaitik, azken hauek ez baitute nire ekintza pribatuekin zeirikusirik".
"Era berean, iragarri nahi dut Don Mario Pascual Vives lege-kontseilari eta bozeramaile lanetarako kontratatu dudala. Mario Pascual Vives Bartzelonako Abokatuen Elkargoko kidea da eta nire izenean hitz egiteko baimena izango du"
domingo, 11 de diciembre de 2011
Mariano Raxoik Gorte Nagusiak osatuko dituzten izenak bihar emango ditu aditzera
Uxue Razkin
·Jorge Fernandez Díaz katalana Kongresuko lehendakarigaia izan daiteke
PPko buruak, Mariano Raxoik bihar Zuzendaritzako Batzordean Gorte Nagusiak osatuko ditu. Oraindik zehazteke daude horiek osatuko dituzten izenak baina badirudi Jorge Fernandez Diaz eta Pío García-Escudero Kongresuko eta Senatuko buruak izango direla, hurrenez hurren. PPko iturriek adierazi dutenez, Arturo García Tizón Behe Ganbarako presidentea izan daiteke.
Senatuari dagokionez, hasieran aipatutako iturriek esan dutenaren arabera, badirudi Escudero izango dela aukerarik sendoena. Hautagai honen bitartez Goi Ganbara suspertu nahi dute.Raxoik ere Ganbara bien bozeramaileak aukeratuko ditu bihar. Honen inguruan, oraindik ez da informazio esanguratsurik eman.
PPko buruak aurreko asteartean azpimarratu zuen inork ez dakiela nortzuk diren berak aukeratu dituen pertsonak. "Inork ez daki oraindik zeintzuk aukeratu behar ditudan, eta kontrakoa esaten badute, ez dira egia esaten ari", gaineratu zuen.
viernes, 9 de diciembre de 2011
ETAren amaiera; oso iritzi desberdinak Euskadin eta Espainian
Leire Regadas
ETAren amaiera oso era desberdinean ikusten dute Euskadin eta Espainian, ia kontrako iritziak dira. Hala adierazten du azaroan egin zen CIS-eko inkesta batek, ETAk borroka armatuari amaiera emango ziola adierazi ondoren.
Soziologo batzuen ustez, euskaldunek era desberdinean ikusten dute egoera, gertuagotik bizi izan dutelako, eta Espainiako herritarrei emandako informazioa askotan interes politikoz beterik egon denez, ETAren pertzeptzioa ez dela berdina izan bi eremuetan.
Ikus ditzagun desberdintasunak. Hasteko, euskaldunen gehiengoak (6,99) sinesten du ETAren amaieraren komunikatua benetazkoa dela, ostera, Espainiarrek ez dute orokorrean hori sinesten, gutxiengo batek izan ezik (3,97). Euskaldunen %75,4ere uste dute borroka armatua behin betiko bukatutzat eman daitekeela, eta Espainiarren %59,4 ez dute hori uste.
ETAk armak uztearen zergaitia galdetzean ere ez dira ados jartzen euskaldunak eta espainiarrak. Euskaldunen arabera, lehenik eta behin ezker abertzalearen presioagatik izan dela uste dute (%67.4), gero poliziaren eraginez (%61,8), mobilizazio sozialengatik (%60,8) eta azkenik justiziaren ondorioz (%52).
Espainiarrek uste dute, ETAren amaiera gerta zedin gehien lan egin duena polizia izan dela, (%67,1), gero justiziak eginikoagatik (%59,7), ezker abertzalearen eraginez (%34,9) eta azkenik mobilizazio sozialen ondorioz (%34,6).
Zein alderdi politikok izan duen eragin gehien ETAren amaierari begira, instituzioen lana ETAren borroka armatuaren amaiera sustatzeko, Espainiako nahiz Frantziako gobernuek ETArekin hitz egin behar duten ala ez, eta presoen gerturatzeaz galdetzean ere desberdintasun handiak daude, hurrengo taulan ikus ditzakezuenez.
martes, 6 de diciembre de 2011
Aldarrikapen ekintza Tuteran, Osborne zezena Independentista bihurtu da
Leire Regadas
Aldarrikapen ekintza egin gaur Independentistak sareak Tuteran.
Gaur Espainiako Konstituzioaren eguna izanda, "Espainiako nazionalismoaren ikur" Osborne Zezenaren gainean 'Independentzia' hitza margotu dute letra handiz Independentistak sarekoek.
Tutera eta Argetas arteko zezenari independentzia hitza margotu diote letra handi eta larriz, "Euskal Herriak pairatzen dituen inposaketa guztiak salatzeko". Era berean, ikurriña, Nafarroako bandera eta independentziaren aldekoak zabaldu dituzte Independentista sarekoek, bengala berdeak bota dituzten bitartean "independentziari argi berdea emateko eskatzeko".
domingo, 4 de diciembre de 2011
Itziar Gomez zinegotziak (NaBai): "Dietengatik kobratutako dirua itzuliko dut edo GKE bati emango diot"
Uxue Razkin
Itziar Gomez (NaBai) eskaini zuen prentsaurrekoan. //Diario de Navarra
Itziar Gomez zinegotziak (NaBai) azaldu du berak eskainitako prentsaurrekoan 2009. urtean bajan zegoen bitartean batzordeetara joaten zela baina azpimarratu du ez zuela intentzio txarrarekin jokatu. Zinegotziak 2000 euro jaso zituen bilera hauetara joateagatik baina ez zekien bere botoa beste baten eskuetan utz zezakeenik.
Nafarroa Baiko zinegotziak prentsaurreko bat eskaini du Uxue Barkos, bere alderdiko bozeramailearekin, Iñaki Cabasés eta Javier Leoz zinegotziekin batera. Bertan, Gomezek defendatu du gertatutakoa ez dela eskandalu bat izan, ez dela inongo arazorik existitzen, soilik hutsegite bat izan dela. Horren aurrean, NaBaiko zinegotziak barkamena eskatu du. Hala ere, Gomezek adierazi du, bere akats bakarra bajan zegoen bitartean lanera joatea izan dela, bileretan bere presentzia ordezkaezina zela pentsatzen baitzuen.
Dena den, NaBaiko zinegotziak argitu nahi izan du: “Sortu diren zalantzak gertatutakoaren aurrean, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari eta Laneko Ikuskatzailetzari honen berri emango diet, haiek azter dezaten nire jarduera bateragarria izan zen ala ez bajan nengoen bitartean”.
Uriaren omenaldian ordezkaritza zabala bildu da
Lagun ugari elkartu ziren atzo Azpetian Inazio Uria zena omentzeko asmoz. Ekitaldia Azpeitiko Loiola auzoan ospatu zen, eguerdiko ordubatetan, ETA hil zuen tokian, hain zuzen ere.
Nerea REPARAZ
Uriaren oroimenez eginiko monolitoaren inguruan bildu ziren senitarteko zein ordezkaritza politiko zabala. Azpeitiko alkateak parte hartu ez duen harren, hiletaren aurkako idatzi bat plazaratu du. Politikarien artean, Eusko Jaurlaritzatik Iñaki Arriola eta Rafael Bengoa sailburuak eta Miguel Bueno Herrizaingo sailburuordea izan ziren; EAJtik Joseba Egibar BGGko burua eta eta Arantza tapia kongresurako diputatu hautatua eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun nagusia bertaratu ziren. Bestalde Eusko Legebiltzarreko presidentea den Arantza Quiroga izan zen bertan.PPtik Leopoldo Barrera; EAtik Pello Urizar, aldi berean Bilduko kide dena; Bildu eta Amaiurretik Rafa Lareina eta azkenik Aralarretik Aintzane Ezenarro eta Dani Maeztu.
(Inaxio Uriaren omenaldia. Google imagenes)

Gernikako arkodioak Agirreren atxiloketaren "larritasuna" aipatu du
Espainiako poliziak Ohiana Agirreren Anmistiaren mugimenduaren aldeko kidea atxilotu izana gogor salatu du Gernikako akordioaren sinatzaileek.
Nerea REPARAZ
Atxiloketa hau giza eskubideen aurkakoa dela adierazi dute komunikabideetara igorritako idazki batean. Gaur egungo testuinguru politikoan horrelako jarrerek ez dutela tokirik berretsi dute akordioko sinatzaileek. «Bakea eta konponbidea eraikitzeko prozesuaren aurkako erasoa da. Zigor eta atxilotze hauek ez dute inolako heldulekurik, ez eskubideen ikuspegitik, ez justizia ikuspegitik, ez eta demokrazia ikuspegitik ere», nabarmendu dute.
Ohiana Agirrek Euskal Herri osoan konponbidea eman dadin eta bake egoera susta dadin lan handia egin duela adierazi dute aipatutako komunikatuan. Bake konferentzian ere parte hartu zuela gogorarazi dute. Gernikako akordioaren sinatzaileek elkartasuna adierazi diote Ohiana zein haren senitartekoei. Honekin batera, gertaera salatzeko mobilizaziora deitu dute.
( Ohiana Agirreren aldeko giza hesia. Argazki Press)

Suscribirse a:
Entradas (Atom)