jueves, 6 de octubre de 2011

Aresek Ertzaintzaren jokabidea "prfesionala" izan zela adierazi du

Rodolfo Aresek, jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, adierazi duenaren arabera istilua lehenik eta behin manifestariek hasi zuten. Ertzaintzak liskarraren aurrean “egoki eta neurri”  jokatu zuela esan du. Aralar, EA eta EB ez dira ados azaldu adierazpen horiekin. Ertzaintzak “indarkeriaz” jokatu zuela adierazi dute.
Aresek bideo batzuen bitartez, herritarrek sortutako istilua frogatu nahi izan du. Grabazioetan Kukutzaren aldeko manifestariak ageri dira Ertzaintzari objektuak jaurtitzen. Jokaera horren aurrean Ertzaintzak indarra erabiltzea besterik ez zuela adierazi du.
Jaurlaritza Kukutzako proiektuaren aurka ez dagoela adierazi du, baina indarkeria ez dela bidea berretsi du. Aralar, EA eta EB ez dira gustura geratu emandako adierazpenekin. Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkideak galdetu dio ea barne ikerketa bat zabaltzeko asmoa duen.


(GARA- Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

domingo, 2 de octubre de 2011

Alkoholaren eta tabakoaren zergak igo nahi ditu Rubalcabak, osasun publikoa onik atera dadin

Rubalcabak sistema jarrai dezan 2000milioi lortzeko neurriak proposatu ditu. Horien artean, aseguradoreei eta Espainian osasun zerbitzuak erabiltzen dituzten atzerritarrei ordainaraztea.Horrela sistema publikoan 1000milioi euro gehituko direla dio. 

Rubalcabak esan duenez, osasun publikoak urtero duen defizita 8000milioikoa delarik, 6000milioi desagertuko direla 2012.urtean gobernuak jada hartu dituen erabakietan ( farmazeutikan gastua murriztuz, batez ere). Baina "beste 2000milioi falta dira". Horietatik 1000milioi era fiskaletik sartuko dira: alkoholaren eta tabakoaren zerg ak %10ean igoz ( garagardoa eta ardoa izan ezik). Tabakoaren kasuan, bi urtetan hirugarren zergen igoera izango litzateke ( Zergadun Agentziaren arabera %15,6 igo zen pakete bakoitza 2010.enean). Beste 1000milioiak komunitateak ordaindu beharko dituzte espresuki osasuna ordaintzeko, ez beste edozertarako. 



"Zentzuzkoa da pertsona batzuek, erretzen eta edaten dutenek, gehiago ordaitzea osasun publikoa jarrai dezan.Arazoa da zerga horien %58a komunitateek biltzen dituztela, eta ez dago dirua nora joango den zehazki adierazten duen mekanismorik gobernu zentralean. Gaur arte, osasun zentimoa zen osasunera bideratutako zerga bakarra Izan ere horien kontsumoa osasun gastuetan dute ondorioa gero", esan du Rubalcabak.  





Amaiur, koalizio abertzale berriaren aurkezpena izan da gaur Iruñean

Ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatibaren aliantza elektoralaren izena da Amaiur. Azaroak 20ko hauteskundeetan egongo dira “Euskal Herrira dagozkion eskubideen” aldarrikapena egiteko. Koalizioko kide guztiek ondo deritzote izenari, GARA egunkariari esan diotenez. Larunbatean eman diote ofizialtasuna eta Iruñako Baluartean egin da aurkezpena.

Aurkezpenean, koalizioko logoa eman da ezagutzera; letra zuriak eta fondo urdinarekin, eta behean zubi antzeko batekin.



Aurkezpenean ordea ez dute esan nortzuk izango diren hauteskundeetarako hautagaiak.

Azaroak 20ko hauteskundeak, dira, koalizioko kideek esan dutenez, “Euskal Herriko fase politiko ireki berrian sakontzeko aukera da”, eta, horrenbestez “aukera ona da ere bueltarik ez duen prozesu demokratiko eta bakezalerako, beti ere posizio independentista eta ezkerzalearekin”.

ETA egiaztatze batzordea laguntzeko prest azaldu da

Nazioarteko bost adituk sortutako egiaztatze batzordearen alde azaldu da ETA. Frantzia etaEspainiako gobernuei dei egin die ETAk Nazioarteko Egiaztatze batzordea onartu eta martxa den konponbidean parte hartzekoETAk Euskal Herriari zuzendutako agiri baten bidez, sortu den batzordeari laguntzeko prest  dagoela adierazi du.

«Euskadi Ta Askatasunak, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, aurkeztu berri den Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen sorrera agurtu eta honokoa adierazi nahi du agiri honen bidez: 
Kasik hamar hilabete igaro dira ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko lukeen su-eten orokor eta iraunkorra indarrean jarri zuenetik. Aldebakarreko ekimen harekin Gernikako Adierazpenean marraztutako ibilbidearekin bat egin dugu eta gatazka politikoaren konponbidearekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko dugun konpromiso irmoa adierazi dugu. Orduz geroztik, ETAk konponbide prozesua ahalbidetzeko lanean gogor dihardu, ekimen publikoetan ikusi ahal izan denez eta baita isla publikorik ez duen lan isilaren bidez ere. 
Espainia eta Frantziako estatuek, aldiz, oztopoak baino ez dituzte jarri. Errepresio estrategia eta salbuespen neurriek ez dute etenik izan. Euskal herritarren atxiloketa eta tortura basatiak, euroaginduak, espetxe politika kriminala iraunaraztea, eskubide zibilen urraketa edota ezker abertzalearen legez kanporatzeari eustea estrategia horren adibide lazgarriak dira. 
Bestalde, Espainia eta Frantziako estatuak ETA gatazkaren konponbidea ahalbidetzeko egiten ari den ahalegina eta horretarako jartzen ari den baliabideak asmo errepresiboekin jazartzen ari direla ohartarazi nahi dugu. 
Guztiarekin Espainia eta Frantziako estatuek konponbidea lokazteko eta zangopilatzeko jarrerari eutsi nahi diote, prozesuaren garapenak Euskal Herriari, euskal herritarren hitza eta erabakiari, zabaldu dakizkioken ate berrien beldur. 
Egiaztatze batzordearen sorrera bera blokeatu nahi izan zuten, onarpen ofiziala ukatuz. Su-etenaren egiaztatzeak euskal herritarren eta nazioartearen aurrean estatuon aitzakiak gehiago biluztuko dituelako eta errepresioarekin jarraitzea eta konponbidean urratsik ez ematea are ulertezinago egingo dituelako. 
Alta, blokeo asmo eta itxikeriaren aurrean aukera eskainiz erantzun du ETAk, onarpen ofizialik izango ez lukeen egiaztatze batzordea ere ontzat emateko prestutasuna adieraziz. Honenbestez: 
— ETAk aurkeztu berri den Nazioarteko Egiaztatze Batzordea ontzat ematen du eta konponbide prozesuan urrats garrantzitsutzat jotzen du. 
— ETAk Nazioarteko Egiaztatze Batzordea laguntzeko konpromisoa hartzen du. 
— Eman den urratsa konponbide prozesuak behar dituen alde anitzeko konpromisoen aurrekaria izan beharko litzatekeela deritzogu. Euskal preso politikoen oinarrizko eskubideen errespetua, ezker abertzalearen jarduera politikoaren errespetua eta atxiloketa eta jazarpenaren amaiera premiazko zereginak dira. Horietan guztietan konpromisoak hartzeak eta konponbideari bere osotasunean ekiteko alde guztien borondateak prozesuan urrats erabakigarri eta atzeraezinak ematera eraman gaitzakete. 
— ETAk Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, Nazioarteko Egiaztatze Batzordea onar dezaten eta, oro har, errepresio eta inposizio bideak baztertu eta konponbidean murgil daitezen, besteak beste, Gernikako Akordioan egiten zaizkien eskakizunak betez. ETAk konpromiso historikoak hartu eta urrats sakonak eman ditu. Horiek eta beste eragile politiko eta sozial asko egiten ari diren ahaleginak Euskal Herrian inoiz ezagutu gabeko aukera zabaltzen ari dira. Aukera bururaino eraman eta Euskal Herrian bake eta askatasun agertoki bat eraikitzea da ETAren nahia».

sábado, 1 de octubre de 2011

Epaiketa politikoak alde batera uzteko manifestaldia egon da Iruñean, Eleak-en eskutik

Epaiketa politikoak bertan behera uzteko eskatu dute manifestazio baten bidez Iruñean, Eleak-ek antolatuta. "Euskal Herria bizitzen ari den ziklo berria dela eta" eskatzen dute. Eleako kideek esan dutenez: "orain beste egoera politiko batean murgildurik gaude. Orain epaiketak gelditzea dagokigu". 

Expe Iriarte eta Juanje Soria Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduko kideek Iruñeko kaleetan «aski da» lemapean manifestatu dira ere.  Manifestazioaren amaieran Uriartek eta Soriak esan dute epaiketa politikoak bertan behera utzi behar direla: "Epaiketa hauek guztiak gelditzeko espetxean dauden lagun guztiak askatzeko aldarrikapena egin dezazuen gustatuko litzaiguke"


Manifestazioa hasi aurretik, Bilduko parlamentari Maiorga Ramirezek eta Bakartxo Ruizek, komunikabideen aurrean manifestazioarekiko adostasuna azaldu, eta «ziklo politiko berri honetan» epaiketa politikoak bertan behera uzteko beharra aldarrikatu dute. 
Era berean, Joxean Agirre Eleak mugimenduko eledunak ere kazetarien aurrean adierazi dute manifestazioak "izugarrizko garrantzia" duela. Manifestazioa Eskubide guztiak denontzat lemapean egin du aurrera.

Manifestazio jendetsua izan da.  Maiorga Ramirez eta Bakartxo Ruizez gain, bertan ziren, besteak beste, ezker abertzaleko Tasio Erkizia eta Txelui Moreno eta Aralarreko Txentxo Jimenez. Gainera, beste hainbat ordezkari politikok eta gizarte eragilek babesa agertu diote aurretik deialdiari: Juan Carlos Longas Nafarroa Baikoa, Juan Antonio Urbiola EAJren Napar Buru Batzarreko presidente ohia, Xabier Barber ESK-koa, Josu Goñi CCOOko ordezkaria, Eduardo Lakasta EILASeko kidea, Ana Elvira Lokarriko kidea...



Geroa Bai koalizioaren buru Barkos izanen da hauteskunde orokorretan

                   Uxue Barkos Geroa Bairen kongresurako zerrendako buru izango da ( EFE// Publico.es-etik hartua)

Hauteskunde orokorretan, Uxue Barkos izango da Geroa Bairen buru. Geroa Bai koalizioa osatzen duten alderdien artean  PNV, Zabaltzen (independienteak) eta Atarrabia Taldea aurkezten dira, Nafarroa Baik osatzen zuten Aralarrek, EAk eta Batzarrek alde egin baitzuten koaliziotik. EAk eta Aralarrek Amaiur osatuko dute eta Batzarre Izquierda-Ezkerrarekin joango da azaroaren 20ko hauteskundeetara.

Geroa Bai  koalizioa atzo komunikabideen aurrean aurkeztu zuten. Ekitaldi horretan Zabaltzen aldetik, Uxue Barkos, Koldo Martínez eta Patxi Leuza egon ziren. PNVren aldetik, Manu eta Peio Ayerdi, Iosu Martinez, Gerardo Goñi, Unai Uhalde, Maria Solano eta Javier Leoz. Azkenik, Consuelo Satrustegi Atarrabia Taldetik.

Kongresurako izena erabakita duten arren, Geroa Baik oraindik ez du erabaki nor izango den koalizioaren Senatuko burua. Barkosek esan du oraindik pertsona horren erantzuna falta zaiela. Hala ere, zerrendak oraindik ez daude itxiak.

Nafarroa Bai-tik, Geroa Bai-ra

Aldaketak jazo dira maiatzaren 22ko hauteskundeak ospatu zirenetik. Izan ere, koalizioa izenaz aldatu dute azaroaren 20ko hauteskundeetarako. Barkosek ekitaldian hitza hartu du eta aldaketa horren zergatia azaldu du. Aralarrek ez dio utzi koalizioari Nafarroa Bairen izenarekin hauteskundeetara aurkeztea. Barkosek azaldu duenez, “ez gara horrelako eztabaidetan sartuko, gizarteak arazo larriagoak baititu”. Kongresurako zerrendako buruak koalizioaren izen berria defendatu du. Geroa bai koalizioa Nafarroako etorkizuneko apustua dela esan du eta gaineratu du,
“Nafarroak beste erantzun bat merezi duela pentsatzen dugu bai osasunean, bai hezkuntzan eta bai politika orokorrean”.