domingo, 6 de noviembre de 2011

Presoen aldeko manifestazio orokorra izango da Bilbon urtarrilaren 7an



Uxue Razkin

Aro politiko berria heldu da Euskal Herrira. Eta horrekin batera, bidea argitzeko asmoz, euskal presoen egoerari erreparatzea beharrezkoa ikusi dute “Egin dezagun Bidea”koek. Hala, Urtarrilaren 7an Manifestazio Orokorra egingo dute Bilbon.  Preso politikoen egoera hobetzeko asmoz egingo duten manifestaldia izango da.

Taldeak egindako agerraldian, Iratxe Ibarrak hitza hartu du eta presoen egoerari buruz hitz egin du. Presoen afera agenda politikoan dagoela azaldu du, baina gehitu du: “Espetxe politikak oinarrizko eskubideak oraindik ere ukatzen jarraitzen du”. “Urgentziaz” konpondu behar diren egoerez hitz egin du tartean. Hala nola, zigorrak bete dituzten presoek oraindik kartzelan mantentzearena edota presoen sakabanaketak istripuak sortzen dituzten egoerak konpontzeke daudela esan du: “Asko dugu egiteko, baina ez da gutxi orain arte egin duguna”.


Aro berriari ekiteko unea iritsi dela iritzi diote eta horretarako,jendearen inplikazioa garrantzitsutzat jo dute. Beraz, deialdia egin dute dagoeneko: Urtarrilaren 7an 17:30etan La Casilla-tik abiatuko da manifestazio orokorra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario